AGIRIA 1

HERRI GORRI sortzeko hautu kolektiboa ez da Ezker Abertzalearen baitan korronte bat sortzekoa izan edo Euskal Herrian estatu mailako beste antolakunde komunista baten sekzioa sortzearena ezta ere.

Umiltasunez eta zintzotasunetik hitz eginez, gure antolakuntza eta militantzia ahultasunaz kontziente garelarik, HERRI GORRIren helburu nagusia EUSKAL HERRIKO ALDERDI KOMUNISTAren beharrezko sortzeari bere apurra eskaintzea da, sektarismo, pertsonalismo eta liskar antzuen orain ilun hau atzean uzteko beharrezko salto kualitatiboa emateko prest dauden kolektibo eta banakoekin batera eta Euskal Herriko langile klaseari, konkretuki, eta Euskal Herri Langileari, orokorki, bere antolakunde politiko iraultzailea eskaintzeko.

Ezker Abertzaleari egiten diogun kritika beste kolektibo batzuek egiten dutenaz ezberdina da, azken hauek Ezker Abertzalea berreraikitzera bideratuak baitoaz, V. Asanbladaren elaborazio teoriko-politikoen eta nazionalismo iraultzailearen jarraikortasun ildo baten baitan eta influentzia marxista nabarmena duen oinarri zabaleko sozialismo baten baitan. Helburu hau errespetatzen dugun arren, Euskal Herrian sozialismoarentzat baliozkoa eta beharrezkoa delarik, ildo horrekiko oinarrizko ezberdintasun teoriko eta politiko garrantzitsuak mantentzen ditugu, ezberdintasunetik eta leialtasunetik lankidetzarako eragozpena ez litezkeen arren.

Gure oinarrizko ezberdintasunen azalpen bat beharrezkotzat dugu, hala nola antzina komunistek egindako oinarrizko akats baten gainditzea, antolakunde propioa ez sortzea izan dena, hau, antolakunde independiente gisara, oinarri zabaleko herri batasunarekin aliaturik izan zitekeena ere, baina, betiere, aliantzen politikatik ikusirik.

HERRI GORRIren garapena, antolaturiko erreferente komunista gisara, independentea eta Euskal Herria ekintza marko bezala duenak, programa batetik eratorria den ildo politiko batean konkretatu behar da, zeinak posizionatuko eta identifikatuko gaituen eta Euskal Herri Langilea bere autodeterminazioaren subjektu gisara azalduko duen. HERRI GORRIren bizi denbora Euskal Herriko komunista guztiak batuko dituen antolakunde marxista-leninista sortzeko baldintzak ematen direnerarte izango da, non, HERRI GORRIk lortutako ahalmen politiko, antolakuntzazkoa eta militantea bere beharretara jarria izango den.

Hasi berri dugun 2015. urte honi antolakuntza, militantzia eta politika mailan sendotzeko helburuarekin aurre eginez ekiten diogu. Aurten ditugun hauteskunde ezberdinekiko gure posizioa abstentzio aktiboaren aldekoa da, kontziente izanik aukera erreformistek edota nazionalistek Euskal Herri Langilearen baitan nagusitasuna izango dutela. Gure helburua epe ertain-luzean prest egotea da, erreformismoari, honen forma edozein delarik, mozorroa kendua izanen zaionean, eta haustura iraultzaileak eta klase borrokak komunistek diseinatu beharreko agertoki berri bat irekitzen digutenean.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s