EUSKERAREN AHAZTEAREN AURKA, HIZKUNTZA MARXISMO LENINISMORA JASO – Amets Iñiguez, Herri Gorriko militantea:

Hurrengo idatzi motzean, baina interesa eta lanerako grina piztuko duelakoan, bi alderdi nabarmendu nahiko nituzke, jakinik burkide eta kide ditudanak ados izango direla idazten dizkizuedan hurrengo lerro hauekin.

Lehenbizikoa, gure idatziak oinarrian gazteleraz idaztearen zergatia. Bigarrena, euskaldun garen marxista leninistok dugun betebehar bati buruzkoa da, tituluan jasotzen dena, gure hizkuntza, euskera, marxismo leninismora jasotzekoa.

Euskal Herrian bizi garen gehienok, edo guztiok, badakigu gure errealitate linguistikoa anitza dela eta jende askok euskera ez duela ezagun, aniztasun horren pisu erlatiboa lurraldearen arabera aldagaria den arren, eta horrek hizkuntza baten edo beste baten erabilerarako erraztasunak ematen dituelarik.

Euskal Herriko beste antolakundeetan legez, militante askok euskera ez dute ezagun, dela hauen jatorriagatik, dela gure nazioaren historian pairatutako jazarpen linguistikoagatik edo beste arrazoi askorengatik. Hala, euskera ama hizkuntza eta eguneroko hizkuntza bezala erabiltzen saiatzen garenok, askori tamalgarria suertatu arren, eztabaiden ulergarritasunerako eta barne funtzionamendurako euskera bazterrean uzteko beharturik aurkitzen gara. Horrenbestez, argitara ateratzen diren dokumentuak gazteleraz idatziak dira oinarrian.

Aurreko arazo hori ez dugu alibi gisara erabili behar ordea, eta ikusiko zenutenez idazki asko euskaratuak izan dira jadanik. Itzulpengintza lan gogorra da askotan, are gehiago marxismo leninismoak erabiltzen duen hizkuntza zientifikoa kontuan harturik. Horregatik barkamena eskatu nahi nieke gure dokumentuak euskaraturik oraindik irakurtzeko aukera izan ez dutenei eta, idazki hau gaztelerara ez beste hizkuntza batera itzuliko ez dudanez, idazki hau ulertu ezin izango dutenei.

Honek idatzi honek oinarrian zuen bigarren helburura garamatza, euskera marxismo leninismora jasotzekoa, edo, nahiago baduzue, marxismo leninismoa euskerara jasotzekoa.

Euskera marxismo leninismora jasotzeko beharra, oinarrian, nazio garapenari lotua doa guztiz, gerora gure nazioaren garapena marxismo leninismoaren zientziaren irakaspenen ildotik bideratuko baita. Horrek beharrezkoa egiten du gure nazio hizkuntza dena marxismo leninismoaren zientziaren eskura jartzea eta marxismo leninismoa gure nazio hizkuntza denaren eskura jartzea.

Gehiago luzatu gabe, gonbidapen bat luzatu nahiko nizueke. Dakizuenez gure hizkuntzan dagoen literatura marxista urria da oso, batez ere klasikoei dagokienean eta, euskera marxismo leninismora jaso nahi badugu, hauek euskeratu behar ditugu.

Baina, bide hori luzea eta latza izanen denez, gure euskerarekiko betebehar hurbilena, marxismo leninismoari dagokionean, euskal antolakunde marxista leninisten guztien artean osatu beharko duguna, terminologia marxista leninistaren euskerazko glosategi bat sortzearen da, funtsezkoa baitugu hizkera zientifikoa bat bakarra eta batua izatea marxismo leninismoaren eztabaida euskeraz egokiro garatzea nahi badugu.

Azkenik, burkideok, ez dezagun ahaztu marxismo leninismoaren ikasketa dakizkigun hizkuntza guztietan eman behar dugula, gure proiektua internazionalista den legez eta gure batasun internazionala berebizikoa delako. Errespetatu ditzagun besteen hizkuntzak gurea errespeta dezaten, baina batez ere, errespetatu dezagun guk gure hizkuntza.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s