AMNISTIA: BATASUN ETA BORROKA IKUR- EL PORQUERO DE AGAMENON-MILITANTE DE HERRI GORRI

AMNISTIAHilabete gutxi barru Fronte Popularraren garaipenaren 80. urteurrena beteko da. Garaipen honetan berebiziko pisua izan zuen programaren oinarrizko puntuetako bat amnistiaren aldarria izateak.

Fronte Popularraren garaipenak 30000 preso politikoen askatzea ahalbidetu zuen, haietako asko 1934ko greba altxamendu proletarioaren ondorioz espetxeratuak. Altxamendu honek inoiz ikusi gabeko errepresioa ekarri zuen II. Errepublikako bizitza motzean. Errepresio horren ondorioz 4000 hildako baino gehiago izan ziren 1934ko Urrian. Grebak pisu handia izan zuen Estatu osoan zehar, greba orokorra ezarriz Bizkaian eta Gipuzkoan, eta geldialdi garrantzitsuak Madrilen, Valentzian, Sevillan, Cordoban… Katalunian, Companys presidentea Generalitateko buru zela, mugimendu iraultzaileak babesa jaso zuen, herri katalanaren konkista demokratikoen defentsan, CEDAko gobernu zentralak deuseztatzen ari zituenak.

Bereziki bortitza izan zen Asturiaseko meatzaldean altxatu zirenekiko errepresioa.
Aipamen historiko labur honek ez du egungo egoerarekiko inolako paralelismorik ezarri nahi, bai ordea preso politiko guztien askapen prozesua zailtzen duten kontraesanen eta gaizki-ulertuen korapiloa askatzen lagunduko duten hausnarketa batzuk bideratzea, Euskal Herrian batez ere.
Trantsizioa, erregimen frankistaren aurpegi garbiketa bezala, altxamenduen prebentzio politika aplikatzen duten Estatuen parean ezarri zen. Hala, errepresio politikoa terrorismoaren aurkako borrokaren atzean ezkutatzen da.
Trantsizioari men egin ez dioten iraultzaile guztiek garesti ordaindu dute haien “ausardia”, dela kartzelatze luzeekin edo heriotza “legalizatu” edo klandestinoarekin.
Hori guztiagatik amnistia borroka politikoaren alderdi zentral gisara hartu behar da. Ezin da elkartasunaren ikuspuntura soilik mugatu. Tortura, “kausak sortzea beharrezkoa denean”, PSOEko justizia ministroak esango zukeen bezala, intoxikazio informatibo sistematikoa… dudatan jarriko lukete, frankismoarekin zorretan dagoen eta honen jarraipena den erregimen honen “justiziaren” ikuspuntutik baita ere, preso politiko guztien kaleratzearen ezezkoa egun bizi dugun egoeran.
Amnistia borroka politikoaren alderdi zentral bat da, partikularki Euskal Herrian, ustezko izaera demokratiko burgesari egiazkotasuna ematen saiatu den erregimen politiko zapaltzaile kamuflatu bati aurre egitearen legitimazio historikoaren ondorioa baita.
Amnistiaren aldarriaren falta “normalizazio politikorako” prozesu baten baitan “trantsizioaren” onarpen esplizitua dakar berarekin, hala nola autodefentsa eskubidea erabili izanaren errua gain hartzea.

Erregimenak bere espetxe lege eta normatiba juridiko propioak bete ditzan eskatzeak epe motzerako esku-hartze politikorako ildo baten baitan bildu behar da, betiere amnistiaren aldarri ukaezinarekin kontraesanean agertzen ez direnean.

Trantsizioaren hasieratik garatutako borroka prozesua edozein modutan itxi behar denaren iritzi orokortua akats bat da, ez den porrot baten onartze inplizitua, bideragarritasuna eta efikazia erakutsi duten esku-hartze politikorako praktika batzuk baztertuak izan ez daitezen eta zuzendua izan behar dena epe ertain eta luzera helmuga bezala ezarri genituen helburuetatik egin dezagun, erresistentzia guztiaren dibertsitate ideologikotik.
Kontzesio jarraituek eta printzipioei uko egiteek ez dute etsaiaren errepresioa ez bortizkeria gutxitu, alderantziz, arraroak zaizkigu atxiloketa, inputazio edo erabaki juridiko berriekin esnatzen ez garen egunak. Europar erakundeetatik etortzen diren ohartarazpenak ondo administratuak izaten ari dira, kasu honetan PPren aldetik, profesionaltasun eta hoztasunez, zeinek badakien nazioarteko harremanetan kartak nola jokatu.
Amnistia, autodeterminazio prozesua eta sozialismoaren aldeko borroka zatiezina den osotasun baten alderdiak dira.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s