HERRI GORRIren komunikatua Maiatzaren 1ean

martires1886ko Maiatza da, Chicago, Amerikako Estatu Batuak. Kaleetan bolbora eta behargin odol gaztearen usaina barreiatzen da. Zortzi orduko lanaldia eskatzeko Maiatzaren 1eko greba kaleetan zehar gauzatzen den borroka latza bihurtu da. Barrikadei sua darie klase borrokaren berotasunean. 5 lurrean hilik, 3 ilunpetan. Behargin klasearen 8 martiri. Hala, ordutik hona, Maiatzaren 1a behargin klasearen eta herri sektoreen aldarrikapenentzako data funtsezko bihurtu da, 1886ko Maiatz horretan hil zirenen oroimenean.
Tamalez, esperientzia historikoa, iraganetik gerora proiektatzen den memoria, galdu da. Egunero bere etsai burgesaren aurrean etsiago, bananduago, urrituago aurkitzen den langile mugimendua bezala, galtzen da. Maiatzaren 1a, burgesiak urtero ahaztu beharko ez lukeen eguna beharko zukeena, herrialde sasi-demokrata guztiek asimilatua izan da, alderdi eta sindikatu ezberdinek parte hartzen duten jai folkloriko bihurtuz, gure klase interesentzako guztiz antzua dena.

Basakeria inperialista gero eta erasokorragoa bihurtzen den bitartean, langile mugimenduan eta mugimendu komunistan krisi sakona bizi dugun garai historiko batean gaude. Aurrera joateko pausoak ez dirudite inoiz aproposak eta betiereko eztabaidetan erortzen gara, modu metafisikoan, non badirudien ez dela azken batailarako indar korrelazioa eraldatzeko praxis egokirik aurkitzen.
Maiatzaren 1 honetan, HERRI GORRIk egun arte hartutako iritzien errepikapena egin nahi du, egunero indar gehiagorekin, mugimendu komunistaren bateratze eta berreraikuntzaren aldeko apustua eginez, EUSKAL HERRIKO ALDERDI KOMUNISTAren sorrerara bidean, gure helburu organikoa gisara, EUSKAL HERRI LANGILEAREN kontzientzia antolatu gisara eta gure askapen nazional eta sozialerako tresna gisara. Sozialismoaren garaipenerako gure komunismoranzko geldiezinezko joanean.

Maiatzaren 1 honetan, HERRI GORRI kalera irtengo da antolakunde komunista kontsekuente den legez, bere elkartasun osoa erakutsiz legitimoak diren herri eta behargin borroka guztiei. Gure beharra komunista bezala herri langilearekin dago, zeinen parte garen eta berarekin izango gara.
Maiatzaren 1 honetan EUSKAL HERRI LANGILEAK ez du ezer ospatzeko, dena du borrokatzeko! Sozialismoaren, nazio zapalduen askatasunaren eta komunismoaren alde:

HERRIALDE GUZTIETAKO PROLETARIOAK, BATU ZAITEZTE!

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s