5garren AGIRIA

hg1 copiaHERRI GORRIn hartu genuen hautua, lehenbiziko fase batean bederen, antolakuntza mailan garatzeko saiakerarik ez genuela egingo izan zen, zelarik taldeak sortuz edo mobilizazio, deialdi edo ekitaldien bidez gure izena kalera eramanez. Planteamendu hau koherentea iruditzen zitzaigun, gure izaera behin behinekoa izanik eta gure helburu oinarrizkoena Alderdiaren sorkuntzaren ildoari aportazioa egitea izanik.
Beste era batera, kolektiboen artean ibilbide-batasuna lortzeko saiakerak gaizki ulertuak izan zitezkeen eta onura politikoa lortzeko bide bat bezala ulertuak izatea.
Gure egitekoak eztabaida ildo teorikoa irekitzearenak izan ziren, zeinetan gure posizioak ezarri eta beste antolakunde eta kolektiboekin elkarrekiteko eztabaida sortzailea ezartzea beharrezkoa ikusi genuen. Euskal Herrian zein espainiar Estatuan dauden beste antolakundeekin harremana ezarri dugu, zeinekin ikusmoldeak partekatu ditugun, batzen zein bereizten gaituztenak hatzemanez.
Antolakunde komunista ezberdinekin harremanak ezartzeko prozesu honetan bi ondorioztapen oinarrizko egin ditugu:
Haietatik lehena, antolakundeen arteko batasuna prozesua masa borrokan eskuhartzeko ildoen inguruko batasunean eta praktika konkretuan baizik ezin dela egin. Eztabaida teorikoak ezin du egun bezalako inguruabar larri batean beharrezkoa den praktika politikoaren lekua hartu. Hala, bi kolaborazio marko identifikatzen ditugu. Lehenbizikoa, Euskal Herria klase borroka marko nazional eta autonomo bezala definitzen duten antolakundeak eta honetan haien interbentzio, antolakunde eta marko politikoa ezartzen dutenak, izanik oinarrizko helburua Euskal Herriko Alderdi Komunistaren sorrera. Bigarrena, lehenbizikoarekin bateragarria dena, Euskal Herrian dauden, baina antolakuntza eta marko politikoa estatu mailakoa duten eta gure ildo politikoarekiko kontraesankorra ez den ildo bat daukaten antolakundeekin.
Bigarren ondorioztapena hurrengoa izan da; HERRI GORRI antolakuntza eta maila politikoan eraikitzen joan behar da, batasuna prozesuan aportazioa egiteko, betiere alderdia sortzea eta barnean integratzea oinarrizkotzat joz. Horregatik, Konstituzio Asanblada bat egitea erabaki dugu iraila eta urria bitartean, non HERRI GORRIk bere ildo politikoa aurkeztuko duen, interbentzio taktikorako programa barne, Euskal Herria sozialismora eramateko estrategia batekin eta aurkeztu ditugun planteamenduekin bat datorren aliantza politika bat.

Klase borrokaren abiadura hazten ari dela uste dugu eta Greziako gertakariek lana eta kapitalaren arteko kontraesana areagotuko dutela, eta horregatik berebizikoa da komunistak antolatu eta batzen zein bereizten gaituena azaleratzeko bezain argiak izatea. Euskal Herrian izan ditugun azken hauteskundeak hausnarketa sakon batera eraman behar gaituzte, erreformismoaren mugez bai, baina batez ere eskumaren indarraren inguruan eta herri langilean egiten duen eskuhartze politikoaren eta ideologikoaren inguruan.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s