DOKUMENTU POLITIKO PROPOSAMENA- AURKEZPENA

1378312_173385026198963_1644510946_nDOKUMENTU POLITIKO PROPOSAMENA: PERRETXIKO TXIKIA

1.-AURKEZPENA

Bederatzi hilabete igaro dira HERRI GORRIren aurkezpen publikotik. Hilabete hauek Euskal Herriko nukleo komunista bezala ezartzeko baliagarriak izan zaizkigu eta, zentzu honetan, bi alderdi oinarrizkotan garatu dugun jarduna asegarri izan zaigu.

-Haietatik lehenbizikoa, gure proiektu antolakuntzazkoari eta politikoari erreferentzialtasuna ematen dieten oinarrizko printzipio batzuen elaborazio teoriko, ideologiko eta politikoa.

-Bigarrena berriz, Euskal Herrian dauden nukleo komunista ezberdinekin harremana ezartzearena izan da, modu efektiboan batzen eta bereizten gaituena erakusteko borondatearekin, Euskal Herrian erreferente, komunista, marxista-leninista baten sorrerara heltzeko helburuarekin, Euskal Herriko Alderdi Komunistaren eratze prozesuaren oinarri.

Zentzu honetan, fase baten amaierara heldu garenaren ondorioa atera dugu HERRI GORRIn. Garatu ditugun oinarri teoriko eta ideologikoen inguruan antolatutako nukleo komunista bezala ezartzea beharrezkoa da. Ez dago teoriarik praxisik gabe, ez dago praxisik teoria gabe eta ez dago praxisik, ez teoriarik antolakuntza gabe.

Beste nukleo komunistetatik kontuan izan beharreko kritika eraikitzaileak egin dizkigute eta, bestalde, hilabete hauetako HERRI GORRIren eboluzio propioak autokritika prozesu batera eraman behar gaitu Euskal Herriko antolakunde marxista-leninista bezala gure heltzearen zutabe zentral bezala.

Premisa hauetatik, beharrezkoa ikusi dugu izaera konstituziogilea duen Asanblada orokor bat egitea, non gauden baloratzeko, nora joan nahi dugun eta horretarako beharrezkoak diren antolakuntza tresna eta ildo politikoaz hornitzeko. Alde batetik, gure testuetan barreiaturik dauden gure funtsezko oinarriak sistematizatzeko gai izan behar gara, zeinetan zuzenduak izan behar diren kontraesan batzuk eta argitasun gabeko elementu batzuk agertzen diren. Gainera, oinarrizkoa ikusten dugu ildo politikoko dokumentu bat lantzea, non, komunistok alternatiba efektibo bat izan behar garen inguruabar eta abagunean, Euskal Herri Langilearen baitan esku hartzeko gure helburuak eta formak azalduko ditugun. Azkenik, Asanbladan errespontsabilitate banaketa bat eta zuzendaritza baten ezarpena egin beharko da, HERRI GORRIren funtzionamenduan dauden hutsuneak gainditzeko.

Ildo politikoko dokumentuari dagokionean, modu kontzientea “PERRETXIKO TXIKIA” izendatu duguna, borradore egoeran argitaratzea erabaki dugu, ospatuko dugun Asanbladan formalki onartzeko zain dagoelarik. Badakigu ez dela ohikoa izaera honetako borradore-dokumentuak argitaratzea, baina gure nahia beste nukleo komunistek, edo banakoek, emendakinak egin ahal izatea, izaera eraikitzailea eta dokumentua hobetu dezaketen kritikak, eta, era berean, Euskal Herriko komunisten batze prozesuan aurrera egiteko lagun dezaketen posizionamenduak bultzatzeko.

Aktiboki eta pasiboki baieztatu dugu Euskal Herriko Alderdi Komunistaren eraketa lan kolektiboa izan behar dela eta HERRI GORRI modu irekian, zintzo eta konprometituan, posizionatzen da horretarako beharrezkoa den Euskal Herriko komunisten batze prozesuaren aurrean.

Dokumentuaren borradorea lau epetan argitaratuko dugu irailean zehar gure blogaren bitartez, baina osorik eskatzen diguten kideei erraztea ez diegu ukatuko.

HERRI GORRI 2015-8-30

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s