PERRETXIKO TXIKIA- OINARRIEN MARKO OROKORRA

1378312_173385026198963_1644510946_n1.- OINARRIEN MARKO OROKORRA

HERRI GORRI Euskal Herrian dauden beste nukleo komunistekin Euskal Herriko Alderdi Komunista sortzera bideratuko den batasun prozesu batean parte hartzeko helburuarekin antolakunde marxista-leninista bezala eratzen da. Zentzu honetan, HERRI GORRIk uste du eginbehar zaila dela Euskal Herriko komunisten multzorako, antolatuak edo ez, eta sektarismoak garaitu eta ezberdintasunak garaitzeko jarrera izatearen oinarrizko printzipioarekin, batzen gaituena bereizten gaituena baina gehiago denaren premisan oinarrituz.

a) HERRI GORRIk Euskal Herria KLASE BORROKAREN NAZIO MARKO bezala definitzen du, non kontraesan dominatzaile eta lehenbizikoa kapitalaren eta lanaren harreman aurkakoan oinarritzen den. Kapitalismoaren garapena konkretua Euskal Herrian, bere prozesu historikoa, ezin da espainiar eta frantses estatuen nazionalismoen zapalketa ideologiko eta politikotik bereizi, Euskal Herri Langilearen identitate euskaldunaren gainean egina, ezta Euskal Herrian jaiotako eremu ideologiko-politiko nazionalista batetik, zapalketa horren erantzun bezala. Euskal nazionalismoaren presentziak bere aldaera atzerakoi-burges edo progresistetan, kapitalismoak Euskal Herrian duen garapenaren errealitate historiko bati erantzuna da, beste era batera esanda, marxismo-leninismoak eta materialismo historikoaren zientziak ulertu behar dituen oinarri materiala dauzka, ildo iraultzaile zuzen bat Euskal Herrian ezartzeko helburuarekin.

Gure testuetan zehar, Euskal Herrian Euskal Herri Langilearen baitan identitate kultural eta linguistiko ezberdinak bizi direla baieztatu dugu eta nola nazionalismoak, bere aldaera ezberdinetan, egoera hori erabiltzen duen Euskal Herri Langilearen batasuna, eraikuntza sozialistaren subjektu iraultzaile bezala, ukatzeko.

Nazionalismoaren aurkako borroka marxismo-leninismoaren oinarrizko zutabeetako bat da Euskal Herrian, lehentasuna izanik zapaltzailea den izaera espainiarreko nazionalismoak eta izaera burgesa duen euskal nazionalismo atzerakoak. Momentua dugu baita ere “ezkerreko” euskal nazionalismo birkokatzeko, bere erroak kontzepzio kulturalistetan, identitatezkoetan eta chauvinistetan dituela baita ere, Euskal Herrian klase batasuna eta sozialismoa nazio eraikuntzako marko nazional bezala ukatzea baizik egiten ez duten posizioak babestuz.

b) Euskal Herriko nazio eraikuntza sozialismoaren eraikuntza bezala ulertzen dugu eta nazio eraikuntzaren subjektua bere autodeterminazioa gauzatzeko eta beste prozesu sozialista iraultzaileekin harremana ezartzeko botere subiranoa duen EUSKAL HERRI LANGILEA DA. Hemen, AUTODETEMINAZIO SOZIALISTA izendatu dugunaz ari gara, oinarritzat dituelarik Euskal Herri langilearen batasuna, bere klase independentzia politikoa eta eraikuntza sozialista eta Euskal Herrikoa prozesu iraultzailea ezartzea indartuko duten beste prozesu sozialista batzuekin harremana ezartzeko askatasuna.

Beste hitz batzuekin esanda, Klase Borrokaren Nazio Markoaren errekonozimenduak, oinarrian, Euskal Herriko klase borrokari egokia zaion sozialismorako estrategia iraultzaile baten beharra baieztatzen du, non autodeterminazio printzipioak Euskal Herri Langilearen programa iraultzaile sozialista baten bidezko batasun ukaezinetik egiten bada hartzen du bakarrik zentzua. Izaera nazionalistako independentismoak, klase dominatzailearen frakzio batzuekin aliantza hipotetikoetara irekia, ez da HERRI GORRIren ideologia ez praxis propioa. Izatez, baztertu egiten dugu egungo inguruabar eta abagunean independentismoak Euskal Herriko prozesu iraultzaile sozialistan katalizatzaile bezala erabili ahal izatea, edozein klase izaera kendua izan baitzaio.

Horregatik, independentistak garen galderaren aurrean gure erantzuna oso argia da: ez gara nazionalistak. Gure abertzaletasuna klase abertzaletasuna da. Independentismoak klase borroka zorrozteko ahalmena mantentzen badu, gure ildo leninistarekin bat datorrena, bereizketa egikaritze sozialistarako marko bezala defendatuko dugu. Kondiziorik gabe babesten dugun independentzia bakarra Euskal Herri Langilearena da, nazio eraikuntza proiektu beharrez sozialista batekin egiazko autodeterminazio bezala.

c) Gure internazionalismoa proletarioa da, izaera sozialista dauka, non errealitate nazionalen errekonozimendua klase borrokari eta edozein opresio motaren garaipenari azpiratua dagoen. Euskal Herriko erakunde marxista-leninista batek Polonia, Portugal, Italia edo estatu espainiarreko komunistekin maila bereko eta desberdintasun gabeko harreman “internazionalistak” ezarri behar dituela baieztatzea fraseologia nazionalista hutsa da, aliantza politika serio baten izaera preferentziazkoa eta determinantea ezkutatzen saiatzen dena. Aliantza politika hau espainiar estatuko antolakunde marxista-leninista ezberdinetara bideratua izan behar da. Espainiar estatuko markoak Euskal Herrian klase borrokak hartzen dituen baldintzak gaindeterminatzen ditu, estatu frantsesak baino modu erabakigarriagoan.

Horregatik HERRI GORRIrentzat oinarrizkoa zaio Euskal Herriko prozesu iraultzaile sozialistaren subiranotasunaren eta beste eremu estatal/nazionalenganako harremanaren arteko harreman dialektikoa mantentzea. Autodeterminazio sozialistaren formula Euskal Herri Langileak bere emantzipaziorako bide bezala kapitalaren gainditzea, edozein nazio-identitate zapalkuntza barne hartzen ditu eta patriarkatuaren zapalketari aurre egiten dio.

d) Sozialismora ez da legaltasun burgesaren eta logika elektoralaren bidez heltzen, baldin eta indar batze eta indar korrelazioen eraldaketan tresna baliogarriak izan daitezkeen. Sozialismoak borrokatzen duen kapitalaren diktaduraren logika bere aurkaritzan ezartzen du, demokrazia sozialistaren baieztatzea, botere popular eratzaileak Herri Langilearen zerbitzura dagoen eredu politiko, ekonomiko eta ideologikoa garatzen duen zeina, eratutako botere bezala, sozialismoaren ezarpenera doan komunismoa errealitate egingarri bat izan arte.

Abangoardia komunistaren papera eraikuntza sozialista ekiteko beharrezko antolakuntzazko baldintza, baldintza politikoak eta ideologikoak sortzeko oinarrizkoa da. Marxismo-leninismoak, teoria eta praxis iraultzaile bezala, komunistei eta Herri Langileari arrazionaltasun sozialista ezartzeko tresna boteretsua ematen die, basakeria kapitalistaren alternatiba bezala.

Euskal Herriko baldintza bereziak Klase Borrokaren Nazio Marko bezala, bee interbentzio markora modu subiranoan lotutako estrategia, taktika eta erreferentziazko antolakunde komunista baten beharra ezartzen dute, nazionalismoa, erreformismoa eta oportunismoa borrokatzeko helburuarekin, sozialismoaren etsai Euskal Herrian.

e) Marxismo-leninismoak oinarrizko premisatzat “errealitate konkretuaren analisi konkretua” dauka metodologia iraultzaile bezala.Interbentzio formetako malgutasun taktiko zabalak, proletalgoa antolatuz eta politiko eta ideologikoki armatuz, modu dialektikoan artikulatzen da komunismoaren aurrekari den sozialismora bideratzen duen burdin eta altzairuzko ildo iraultzailearekin. Euskal Herrian prozesu iraultzaileak ildo politiko eraginkor bat bideratzeko ahalmen subiranoa duen abangoardiako antolakunde komunista baten beharra dauka, Euskal Herri Langilea batu eta edozein nazio edo identitate zapalkuntzaren aurkako borroka, hala nola patriarkatuaren aurkako borroka, Euskal Herri Langilearen emantzipazio proiektu sozialistan batuz. Euskal Herriko prozesu iraultzailearen eta espainiar estatuko beste herri langileek garatzen dutenen arteko harreman dialektikoa, internazionalismo proletarioa ezartzeko lehentasunezko marko bezala, autodeterminazioaren oinarri leninista konkretatua eta gauzatua izateko baldintzak sortu egingo ditu, espekulazio idealistetatik eta eremu ideologiko nazionalistatik eratorritako usteetatik aldenduz.

f) HERRI GORRIk garaituak ikusten ditu Nazioarteko Mugimendu Komunista bereizi zituzten orientazio ezberdinak. Keynesianismoaren erorketaren ostean irekitako kapitalismoaren fase neoliberalak sortutako baldintzek marxismo-leninismoaren ondare zientifikoan ahulezia politiko eta antolakuntza berezizko inguruabar eta abagune bati aurre egiteko elementuak batzera behartzen gaituzte, bereizte marra berri bat ezarriz erreformismoaren, oportunismoaren eta berrikuskaritzaren aurrean, hala nola sektarismoaren, boluntarismoaren eta liburu-marxismoaren aurrean, izanik azken hauek egungo inguruabar eta abaguneari premisa zuzenen pean aurre egitearen ezinezkotasunera bideratzen dutenak.

Ez dira egun erreferentziazko sozialismo eredurik ezta. Kapitalismoak lortutako ekoizpen indarren garapen maila berebizikoak, egun inoiz baino gehiago ahalbidetzen dute balio lanaren legearekin amaitzea, proletalgoa soldatapeko esklabotasunetik askatuz. Sozialismoaren eraikuntzak oinarri orokor batzuk mantentzen ditu zeintzuk klase borrokaren marko espezifiko bakoitzean ezarriak izan beharko diren Herri Langileen konposizio, kapitalismoak lortutako garapenaren eta sustengarritasun ekologikoaren baldintzen arabera. Garrantzi berebizikoa izango, askotan bigarren mailako aspektutzat hartu izan baita, patriarkatuaren suntsiketa, emakumeen gaineko zapalketa gehigarri bezala.

g) Oinarri orokor hauek erreferentziatzat hartuz, HERRI GORRIk beharrezkoa ikusten du hauek programa politiko eta interbentziozko batean artikulatzea, antolakuntzaren eta ezarritako boterearen aurkako borrokaren bidez egingarri bezala ikusia izango den gure alternatiba komunistaren garapenari azpiratua izango den estrategia bat bideratzeko helburuarekin.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a PERRETXIKO TXIKIA- OINARRIEN MARKO OROKORRA

  1. Ni neu dijo:

    Ba al da Iruñean zuekin kontaktatzerik?

    Me gusta

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s