PERRETXIKO TXIKIA-MARKO POLITIKOA

1378312_173385026198963_1644510946_n2.- MARKO POLITIKOA ETA INGURUABARRA ETA ABAGUNEA EUSKAL HERRIAN
Alternatiba marxista-leninista bat erreformismo eta oportunismo forma ezberdinetatik bereizten duen marra banatzailea eurorekin, Europar Batasunarekin eta IAIE-NATOrekin haustea da. Beste Europa bat posible da, noski, baina Batasun Sozialista proiektu baten pean, demokrazia sozialistaren, langile klaseen batasuna hautsiezinaren eta kapitalaren diktaduraren betiereko gainditzearen printzipioek zuzendua.
Marra banatzaile honen bidez planteatzen du HERRI GORRIk bere Euskal Herriko erreferentzia marko programatikoa eta beste nukleo komunistek kolaborazio eta konfluentzia ildo bat marraztu dezaketen oinarria, Euskal Herriko Alderdi Komunistaren konstituziora bide.
1.- Gure helburua eraikuntza sozialista dela baieztatzea, dena esatea da eta, era berean, ezer ez esatea da. Egungo inguruabar eta abagunearen eta eraikuntza sozialistaren fasearen artean korrelazio indarren birkonposatze, antolatze eta Euskal Herri Langilearen berrarmatze politiko eta ideologikoko fase bat dago, antolakunde marxista-leninista baten eratzea esentziala eta determinantea denerako zerbait.
2.-Fase honetan, ALTERNATIBA KOMUNISTAREN BIRKONPOSATZEA bezala definitu duguna, modu dialektikoan artikulatzen ditu Euskal Herriko Alderdi Komunistaren eratzea eta Euskal Herri Langilearen berrarmatze politiko eta antolakuntzazkoa bere autodeterminazio sozialistaren subjektu bilakatu dadin. Birkonposatze fasea bi ardatz nagusitan oinarritzen da.
-Haietatik lehenbizikoa, Euskal Herriko komunisten arteko konbergentzia eta konfluentzia bektore baten sorrera da, Alderdi Komunistaren eratzean bukatzen dena. Momentu hori arte, nukleo ezberdinek komunismoari erreferentzialtasun soziala emateko eta abangoardia politiko eta ideologikoa izateko beharrezko erantzukizun historikoarekin jardun behar dute.
.Bigarren ardatza Euskal Herri Langilearen baitako interbentzio ildo bat garatzearena da, gure presentzia eta indarra alternatiba erreal bezala finkatuz. Gure herri mugimenduko eta mugimendu sindikaleko partaidetza, gure programa politikoa eta hau sozializatzeko gaitasuna, komunistak abangoardia komunista zuzendari bezala ezartzeko baldintzak dira. Zentzu honetan, HERRI GORRI betebehar honi ekiteko prest dago, eta beste komunistei parte hartzeko gonbitea egiten die, egin daitezkeen ezberdintasunen arren.
Hegoaldeko langabezia mailek, hala nola txirotasunera bultzatua izan den Herri Langilearen portzentajeak, duda barik, ez dute espainiar Estatuan heldu diren maila kritikoetara heldu. Euskal nazionalistek, haien bariante atzerakoi eta aurrerakoetan, bereizketa hau haien diskurtsoaren eta praxis ideologiko eta politikoaren ardatz egin dute. Nazionalismo jeltzaleari egin duen “krisiaren gestio ona” legitimatzeko balio izan zaio, komeni zitzaion eremuetan kapitalaren baliotzeari onuragarri zaizkion mozketa eta neurriak eginda ere. Egia da Euskal Herri Langilearen sektore batzuetan egoera ekonomiko/sozial hobeago baten eta EAJren arteko harremanaren errepresentazio honek harrera ona izan duela. Bestalde, EAJk pobreziaren zabalpenari eusteko estrategia garatu duela, laguntza sozialen, garantia errenten eta subentzioen sistema bultzatuz, herri sektore zabaletan bere gestioa legitimatzeko balio izan zaiona, eta behin batez, herri langilearen mobilizatu gabeko sektoreetan bezero egitura bat bultzatuz.
Nazionalismo aurrerakoiak eta ezkerreko subiranotasunak, “España nos hunde” bezalako kanpainekin, klase kapitalista aurrerakoi, dinamiko eta ekintzaile baten, zeinari “Espainiar markak” min egiten dion, eta “espainiar” klase kapitalista, ustel eta atzerakoi baten kontrajartzearekin, proiektu erreformista-identitario bat ezartzen saiatu dira, zeinetan euskal kapitalismo sozialdemokrata baten haien aspirazioak konponezinezko arazo ezberdinekin aurkitzen den. Lehenbizi, ohiko sozialdemokrazia bat berreraikitzeko ezgaitasuna, txirotasunari aurre egiteko aurrekontuaren esleipenak puntu bat gora behera eztabaidatzearekin konformatzen ez badira bederen. Bigarren, independentismoaren muga estrukturalak, %25ean ezarria eta biderik gabe. Hirugarren, Euskal Herri Langilearen errealitate identitate anitzekoa, eta euskera errebindikazio iraultzailerako ardatz izateari utzi diola, non posibilitate gehiago dauden euskerazko elkarrizketa bat Corporación Mondragoneko goi zuzendarien artean, Confebaskeko edo Kutxabankeko bilera batean Iruneko, Gasteizeko edo Barakaldoko behargin auzo batean.
“Abertzaletasun konstituzionalaren” nukleo atzerakoiak, PP-PSOE binomioak eratua, Euskal Herrian presente darrai, hainbat gauzen artean hau elikatzen duen euskal nazionalismoari “esker”. Haien orientazio espainiar nazionalistak, politika neoliberal zitalenekin duten harremanak eta oligarkiaren frakzio atzerakoienekin duten apendize egoerak euskarri sozio-elektoralerako objektu izaten jarraitzen dute, “arazo nazionalak” nazionalismoek elikatutako zentraltasun bat lortzen jarraitzen duelarik, kapitalaren eta lanaren arteko kontraesan lehenbiziko eta dominatzailearen ukapen ardatz aktibo bezala.
Azkenik, “españolista” bezala kalifikatu ezin dezakegun erreferentzi polo bat daukagu, egiatan autodeterminazioa Euskal Herrian arazo nazionala gainditzeko ukatzen jarraitzen du, bere definizio elementua erreformismo eta oportunismoa delarik, ezker abertzalearekin pozik ez dauden sektoreen ihes balbula bezala jokatuz. SYRIZAk sortu zituen desilusioak eskala txikian errepikatzeko bidearekin bakarrik, hausnarketara eraman behar gaitu beste Estatuko errealitateetan bezainbesteko sostengu elektorala hemen ez izanak.
Kontziente gara indar akumulaziorako ildo bat eraikitzea Hegoalden ditugun erreferentzia sozio-elektoraleko poloetatik aparte lan titanikoa dela, zeinetan oinarri marxista-leninisten defentsa irmo batek eta determinazio estrategiko solido bati lotutako malgutasun taktikoak eraman gaitzaketen garaipenera.
Egungo Hegoaldeko marko legal-instituzionala Estatu espainiarrari azpiratua dago, hori ukaezina da, baina HERRI GORRIn ez dugu elementu zentraltzat eta lehentasunezkotzat “erabakitzeko eskubidearen” birkonposatze komunista baten estrategia bat. Logikoki, estatu espainiarreko legaltasunak eraldatzaileak diren neurri politikoak eta ekonomikoak hartzea galarazten du, lanorduen gutxitzea, bankaren eta ekonomiaren sektore estrategikoen nazionalizazioa, energia esaterako. Boterearen demokratizazio neurriak ezinezkoak zitezkeen ezartzea ezta ere, diputazio eta udaletxeetan ere ez, herri partaidetzako mekanismoak eta erabakiak kolektiboki hartzea bultzatu zitezkeenetan. Ezinezkoak zitekeen ezta ere egiatan soziala eta demokratikoa den kodigo penal bat ezartzea, “Mozal Legea” bezala ezagutzen dugunaren aurrean. Beharrezkoak zitezkeen adibide guztiak eman genitzake, baina beti ondorio berdinera helduko ginateke: klase borrokaren garapen maila lortu dugu, indar korrelazioak eraldatu ditugu, ditugun marko legalak “saturatu eta agortu” ditugu, erabakitze eskubidea benetan iraultzaileak diren neurriak ezartzeko bidea izan dadin? Erantzuna ezetz borobila da. Izatez, “erabakitzeko eskubidearen” inguruan garatutako ardatzak proposatzen duena bide nazionalista, hiritartasunari lotua eta kapitalista da, Euskal Herri Langilearen identitate zatiketan eta lana eta kapitalaren arteko aliantza interklasistan oinarritua.
HERRI GORRIren planteamenduak erreferentzia zentraltzat dauka Euskal Herri Langilearen AUTODETERMINAZIOA subjektu gisara, hemen eta orain hasten den prozesu batean, zeinetan errebindikazioen eta mobilizazioen garapen azkorrak indar korrelazioen eraldaketan puntu kritiko sortzen duten eta sozialismoaren eraikuntzak beharrezkotasunaren indarra hartzen duen. Momentu historiko horretan izango da zeinetan Euskal Herri Langileak, sozialismora bideko autodeterminazio prozesuan, Estatu espainiarrean eta beste eremu internazionaletan ematen den prozesu iraultzailearen eboluzioa analizatuko duen eta sozialismoaren eraikuntza nazionala klabe independentistan baloratua izan daitekeen, sozialismoa bultzatzeko behar subiranoa edo aliantza konfederal, federal edo batasunezkoak bultzatzeko.
HERRI GORRIn Euskal Herri Langilearen errealitateaz egin dugun definizio propioa da, sozialismoa bigarren mailako zerbait bezala uzten duen eta independentziari zentraltasun mitikoa ematen dion nazionalismo iraultzailearen kontzeptualizazioetatik aldendua. Euskal Herri Langilea, kapitalaren aurkako subjektu bezala, sozialismoarekin bakarrik autodeterminatzen da klase borrokaren prozesu batean, zeinetan eraikuntza nazionalaren formak eta beste prozesu iraultzaileekiko harremana Euskal Herriko prozesu iraultzaile sozialistari azpiratua dagoen.
Era honetan, “euskal nazio kontzientziari” klase kontzientziaren parekoa den maila ematen dion eta nazionalismo burges txikiak hain maite dituen eta interklasismoa ikurtzat daramaten lana eta kapitalaren etsaitasunaren arteko gainditzerako nazio subjektu politikoen elementuarekin hausten da.
2008ko krisiak sortutako mugimenduak eta osteko kapitalaren erasoaldiak, etxe-kaleratzeen eta mozketen aurkako, osasungintzaren eta hezkuntza publikoaren defentsarako borrokaren inguruan sortutako mugimenduak garrantzia hartu zuten. “Eskratxeak”, herri harresiak, mareak… klase borrokaren zorroztearen eta masen autoantolakuntza espontaneoaren produktu izan ziren. Mugimendu sozial hauek defentsazkoak bezala definitu daitezke, termino orokorretan Ongizate Estatuaren berreskuratzean baitzeukatelako muga jarrita, demokrazia formal burgesaren oinarri legitimatzaile bezala. Ongizate Estatuaren mugak gainditu ezin izatea eta “aurpegi gizatiarreko kapitalismo” baten kontzepzioa, mobilizazioak eta eskaerak klase borroka zorrozteko, klase eta izaera sozialista eraldatzaileko kontzientzia antolatu bat garatzeko katalizatzaile moduan erabili zitzakeen mugimendu komunista baten izate ezaren produktua izan ziren. Bestalde, erreformismoa izan zen gizarte ondoeza legaltasun burgesaren muga hertsien barnean dauden formula elektoraletara bideratu zuena. Paradoxikoki Euskal Herrian izan zen pausu hau eman zen lehenbiziko lekua, ezkerreko subiranotasunaren formularen pean eta ostean, PODEMOS fenomenoa agertuko zen, modu definitiboan geldiaraziz eta elektoralizatuz kontraesanen eta klase borrokaren zorrozketa, burgesia txikiaren eta langile aristokraziaren sektoreek garatutako lanari esker.
Mugimendu komunistaren baitan, akats bat izan zen kapitalaren erasoaldiak, modu ia deterministan, sektore zapalduenetan eta esplotatuenetan klase kontzientzia garatuko zuela. Izaera ekonomizistako tesiak agertzen hasiak ziren baita, kapitalismoak bere muga historikoak lortu zituela eta krisia bere erorketa suposatzen zuela baieztatzen zutenak. Ez zen horrela izan ordea, krisi kapitalistako prozesuek, masak antolatzeko eta politikoki eta ideologikoki sozialismora bidean armatzeko abangoardia komunista baten ezean, erregulazio eta kapitalaren baliotzea birkonposatzeko mekanismo propioak baitituzte, lan indarra baliogabetzen.
Erreforma eta iraultzaren arteko dialektikari mugako objetibismo eta subjektibismo posizioetatik aurre egin zitzaion nukleo komunista batzuen partetik. Akats horiek, garantiazko egoeran erreformismoarekin eta erregimenaren sektore atzerakoiekin, konfrontazio politiko eta ideologikoa eta herri sektoreen zuzendaritza borrokatzea ukatu zuten.
Erreformismoaren mugak ikusgarriak izaten hasiak dira masen artean. SYRIZAren adibidea Europako edozein errealitatera aplikatu daiteke. Europar Batasunarekin eta euroarekin hautsi ezean, finantza sektoreekin hartutako zorra ilegitimotzat salatzen ez bada eta ordaintzearen ezezkoa ez bada herri sektoreen aldeko politika efektibo baten ardatz bezala ezartzen, antolakunde atzerakoiak erreformismoa elektoralki geldiarazteko estrategia garatzeko baldintzak dituzte eskura. Adibide bat Hegoalden eta azken hauteskundeetako emaitzetan daukagu, zeinetan nazionalismo jeltzalea indartua atera den.
Autodeterminazioari duen izaera iraultzaile ematen ez dioten kontzepzio estatalisten aurrean, edo kontsigna huts bat egiten dutenei, barne dauden espainiar nazionalismoaren eremua identifikatzeko gai ez direlarik, HERRI GORRIn Klase Borrokaren Marko Autonomoa baieztatzen dugu. Euskal Herriako Formazio Ekonomiko Sozialaren izaera eta gure nazio eraikuntzaren eta sozialismoaren eraikuntzaren berdintzearen ildoa, edozein premisa nazionalistari aurre egiten dion ildoa da eta horretarako, modu dialektikoan Estatuaren osotasunean eta honen errealitate nazionaletan dauden prozesu iraultzaileak babesten dituzten Estatu espainiarreko antolakunde komunistekin aliantza politiko solido bat ezartzeko egoeran gara.
HERRI GORRIn uste dugu euskal nazionalismoak eta nazionalismo espainiarrak elkar elikatze prozesu bat garatzen dutela non, modu objektiboan, sistema politiko-ideologikoarentzat funtzionala den eredu bat konfiguratzen den, kapitalaren eta lanaren arteko kontraesanaren izaera lehenbizikoa, determinantea eta aurkakoa modu efektiboan ukatzen delarik.
Ikusten ari garen birkonposatze neoliberalaren prozesuak Euskal Herriko “arazo nazionalaren” izatea asimilatu eta ulertu egiten du kapitalaren baliotze eta makroekonomiaren haztearentzat arazo bat izan ez dadin kudeatuz. Eremu nazionalista atzerakoi jeltzalea guztiz kontziente da independentismoaren gutxiengo izaeraz, baina hau erabili egiten du Euskal Herri Langilea zatitzeko, ezkerreko subiranotasuna hauteskunde eta instituzioen logikara batuz eta “beste” aukera elektoral bat baino ez den independentismo baten kudeaketara, sistemaren egonkortasuna indartuz eta indar korrelazioa kapitalarentzat onuragarri eratuz.
Eta ezkerreko subiranotasunean benetako sektore abertzale eta abnegatuak identifikatzen ditugun arren, bere bektore buruzagia eta burges txiki hegemonikoa, langile aristokraziaren eta funtzionarioetan influentzia duelarik, guztiz antikomunista da. Klase kontzientziaren terminoetan aurreratuagoak dauden ezkerreko subiranotasunaren sektoreak dira auto-azpiratzen diren estrategia kuestionatu behar dutenak.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s