PERRETXIKO TXIKIA: ESKUHARTZE ILDO OROKORRAK

1378312_173385026198963_1644510946_n4.- ESKUHARTZE ILDO OROKORRAK

Euskal Herri Langilearen bultzatzaile bezala sozialismoaren hegemonia daukan nazio eraikuntza honek, Europar Batasuna den opresio eta esplotazio markoaren kritika eta salaketa barne hartzen du, hala nola lan politikoa eta ideologikoa egin behar zaion proposamen alternatibo bezala, indar korrelazioaren aldaketa eta batuketa ardatz bihurtuz. Zentzu honetan, sektore finantzarioarenganako egungo kanpo eta barne zorra herri langilearentzat har-gaitza, ilegitimotzat eta kanpokotzat definitzea da lehenbiziko pausua. Zorraren izaera ilegitimoa eremu askotan landutako gaia da, arka publikoen oligarkia finantzario erasokor eta kriminalenenen onenerako hustuketa, mozketa sozialen, austeritate, eta lansarien murrizte orokortuarekin kontrastatzen du.

Zor hori da konkretuki klase dominatzaileen eta honen ordainketaren aurka presio popularra egiteko tresna bihurtzeko ahalbidea daukana, estrategia neoliberalaren bidez herri langileak azpiratu dituen ongizate arazo larriei modu efektiboan aurre egiteko beharrezko den eraldaketa ekonomiko eta sozialari ekiteko errekurtsoak errekuperatzeko. Zorraren ordainketa eza, burbuila espekulatiboaren osaketa finantzarioaren produktu izan dena eta herri langileek ordaindua izan dena, europar oligarkien gain zintzilikatuko den Damoclesen ezpatan bihurtu behar da.

Gure alternatiba ez da historikoki gainditua dagoen Ongizate Estatua bezala eredu kapitalista baten birkonposatzea. Neoliberalismoa klase dominatzaileen ideologia eta praxis politikoan bihurtu izanak gain-metaketak dominaturiko kapitalaren baliotzearen beharrei erantzuten die. Kapitalismoa produkzio eredu onargarritzat hartzen duten politika erreformistek, kapitalaren eta lanaren errenten banaketan “zuzenketak” egiten saiatzen dira diru sarreren garantia errentak ezarriz eta hezkuntza, osasungintza eta zerbitzu publikoak zabaltzea proposatuz, ez diote aterabide erreal bati erantzuten ez baitira funtzionalak egungo sistema kapitalistaren baitan, globalizazio ekonomikoko eta finantzarioko marko errealak, lehiakortasuna parametro neoliberaletan ezarriz, gizarte dumpingeko, produkzio deslokalizazio eta kapital ihesaren praktiketara daramana, ez ditu proposamen erreformista hauek ameskeria elektoralista bihurtzen baizik.

Alternatiba komunistak lanaren zentraltasuna planteatzen du, duintasuna egoeran egindako lana, lan eta gizarte eskubide osoekin eta Herri Langilearen bizitzaren ardatz, honen kontziliazioa herri demokrazia eredu berri batekin bermatuz, non gizon eta emakume askeek, eskubide eta betebehar kolektiboekin, asegarri zaien egoera material, sozial eta kulturak lortuko dituzten. Logikoki oraindik balioaren legea ezeztatua izango ez den fase batez ari gara, lanak soldatapeko egoeran jarraituko du, baina ekoizpen prozesuan sortutako gainbalio mota berriko demokrazia ekonomiko eta politikoa sostengatzeko berrinbertitua izango da, non bere izaera sozialista herri langileen eta prozesuaren zuzendaritza marxista-leninistaren produktu historikoa izango den.

Lan duin baterako betebeharra eta eskubidea gure alternatiba da eta horregatik funtsezkoa ikusten dugu –mugimendu sindikalak ahaztu duena ere- lan jarduna gutxituz lanaren banaketaren eta soldata errenta zuzen eta ez-zuzen maila batzuk, sortutako soberakin ekonomikoaren eta honen banaketaren araberakoa, ezartzearen eztabaida berreskuratzea, oraindik ekoizpen baldintza kapitalistak izanik, eraldaketa iraultzaile sozialista baten aurretik. “Gutxiago lan egitea guztiok lan egin ahal izateko” formula honek logikoki eredu ekonomikoaren eraldaketa estrategiko bat eskatzen du, zeinetan ekoizpenaren planifikazioak eta erregulazioak, zirkulazioak, banaketak eta kontsumoak dumping sozialak suntsitutako barne merkatuak berreraikitzeko eta kapitalen mugimenduen regularizaziorako balioko duten. Helburua ez da oligarkia finantzario eta inperialistetatik autonomoa den eskaera eta eskaintza eredu bat sortzea baizik, bere gestioan herri partaidetza hazkorrarekin eta produkzio bitartekoen jabetzaren sozializazioarekin, oraindik gutxitzen doazen sektore kapitalistekin bizikidetzan, botere politiko efektibo bat sortu den herri botere baten erregulaziora azpiraturik.

Ikuspegi honetatik gure eskuhartze ildoa hiru funtsezko eremutan planteatzen dugu: 1- Eremu politiko-ideologikoa, 2- Herri mugimendua eta 3. Behargin eta sindikatu mugimendua.

1.-EREMU POLITIKO-IDEOLOGIKOA.- Sozialismoa, Herri Langilearen eta bere beharren zerbitzura den ekonomiaren antolaketaren eredu sozio-politiko alternatibo gisara, gure diskurtsoaren zutabe nagusi bihurtu behar da, hala nola agitazio eta propaganda betebeharrena. Bere definizioa ez da irmoki bakarra, eta bere forma zehatza sortzen den Formazio Ekonomiko Sozialak determinatua da, baina, sozialismoaz hitz egiten dugunean kapitalaren diktadurari erradikalki aurkakoa zaion demokrazia batez ari gara, oinarri zabaleko herri boterearen jarduna legalki eta legitimoki eta sozialismoaren eraikuntza bermatzeko errekurtsoekin. Sozialismoa egingaitza da indar metaketa prozesu batek eta lana eta kapitalaren arteko indar korrelazioen aldaketak eragindako haustura iraultzailerik gabe.

Eremu honetan marxismo-leninismoaren zientziaren geldiezina den berritze lana, materialismoa historikoa eta dialektikoa, sozialismoak aurrera egiteko oinarri bezala, borroka teoriko-ideologikoa eta militantzia komunistaren formazio politikoaren betebeharrak barne hartzen ditugu. Oinarrizkoa da heziketa marxista-leninistarako eskola baten sorrera, HERRI GORRIn uste dugularik lan hori beste nukleo komunistekin partekatua izan behar dela.

2.-HERRI MUGIMENDUA.- Herri mugimendua, orokorrean modu espontaneoan, Herri Langilearen sektore ezberdinak gai sektorial, partzial eta, askotan, iraunkortasun gabekoen inguruan antolatzean eratzen den produktua da, kolektiboak edo nukleo dinamizatzaileak erabakitako helburu batzuk lortu arte.

Onartu beharra daukagu komunistok ez dugula herri mugimendu hauek karakterizatze egoki bat egiten, haien premisa erreformistetan eta helburuen partzialtasunean zentratuz hauen mugiarazteko indarrean eta indarra batzeko gaitasunean baino. Mugimendu hauen inguruan militantzia sozial oso baliogarria sortu da, zeina mugimendu komunistak irabazi behar duen sozialismoaren kausarako eta abangoardiazko eta indar metaketaren estrategia marxista-leninistan barneratu.

Komuniston esku hartzea herri mugimenduan epe motzera bete beharreko helburua da eta HERRI GORRIn funtsezko garrantzia ematen dioguna.

-Erasoaldi neoliberalari aurre egiteko sortutako mugimenduak, hala nola, etxe kaleratzeen aurka, lan eta gizarte eskubideen eta zerbitzu publikoen mozketen aurka borrokatzen direnak eta langabetuen elkarteen mugimenduen inguruan antolatzen direnak. Mugimendu hauen bateratzea sistemaren eraldaketarako eta indar metaketarako bektore estrategiko baten inguruan berebizikoa da herri mobilizazio espiral bat bultzatzeko beharrezkoa den masa kritikora heltzeko. Era berean, “ezker” sistemiko bat ezartzeko herri mugimendua instrumentalizatzen saiatzen den erreformismoaren aurkako klase borrokaren eremu bat da.

-Mugimendu feminista eta patriarkatuaren zapalketaren aurkako borroka, non emakumeei emakume izate hutsagatik gehitua zaien esplotazio eta zapalketa bikoitzarekin. Patriarkatuaren ideologia komunisten aldetiko borroka nekagaitzaren objektu izan behar da eta marxismo-leninismoa emakumearen askapenaren tresna sozialismoan. Emakumeen erailketa bultzatzen duten zapalketa patriarkalen forma mugakoenetatik zapalketa forma ezberdinetara, zeinek emakumeak objektu pasibo, sozialki eta politiko ezeztua, eta kapitalaren zabalketa zikloetan lan indarraren erreserbatzat dituztenak, menperatze ideologikoaren forma sotilenetatik igaroz, mugimendu komunista bakarrik dago emakumearen askapena zuzentzeko baldintzetan, historian zehar esperientzia sozialista ezberdinek erakutsi duten bezala.

-Errepresioaren aurkako mugimendua, bateragarriak diren bi borroken batasun bezala. Alde batetik, amnistiaren zentraltasuna komunistok preso politikoengan eta hauen askapenean premisa demokratiko bezala daukagun errebindikazio eta konpromiso bezala, eta bestetik, sistemak duen demokrazia formal liberal-burgesetik forma autoritarioagoetara, kapitalismoaren historian zehar lortutako askatasun eta eskubideen ukatzaile, joateko tendentziaren eta faxismoaren arriskuaren, kapitalaren errekurtso bezala klase borrokaren zorrozte inguruabarretan, salaketa. “Mozal lege” berria, baina “Alderdien legeak”, legislazio “antiterroristak” edo immigrazioaren aurkako legeak, sistema kapitalista espainiarra kuestionatu dezakeen edozein mugimenduren aurkako errepresioa zorrozteko helburu bakarraren parte dira.

Hiru eremu popular haien berebizikotasunak ez du esan nahi beste mugimenduak ez ditugunik garrantzitsutzat hartzen. Garapen ekologikoki sostengarrirako mugimenduak, euskera merkatu objektutzat ez daukan euskalduntzea, mugimendu antifaxista edo bizilagunen mugimendua berreraikitzeko beharra etorkizuneko herri botere bezala, mugimendu komunistak Euskal Herrian landu behar dituen, erreferente eta abangoardia bezala ezartzeko duen gaitasunaren arabera, eremuak dira baita ere, erreformismoak, nazionalismoak eta atzerakoitasunak hauek instrumentalizatzeko saiakeren aurrean.

3.-BEHARGIN ETA SINDIKATU MUGIMENDUA.- Komunistok fronte bat osatu behar dugu behargin eta sindikatu mugimenduen baitan, egun daukaten Estatuaren tresna ideologikoak bihurtzeko duten tendentziarekin apur dezaten, horrek subentzioengatik eragiten duen klase borroka geldiarazteko funtzioarekin eta nazionalismoak eta zentralismo erreformistak Euskal Herri Langilea zatitzeko helburuarekin instrumentalizatzeko duten joerarekin.

HERRI GORRIk ez du klase dominatzailearen aurkako konfrontazio estrategia batean subjektu izan zitekeen erreferentziazko sindikaturik. Burokratizazioa, joera burges txikia eta Euskal Herri Langilearen sektore zapalduen eta esplotatuenengandiko urruntzea, behargin-funtzionari aristokraziako sektoreek gidatutako elite sindikal batek komunean dituen elementuak dira, zeinek masen aurrean duten zilegitasun eza eta sinesgarritasun eza zorrozten duten premisa antikomunista, erreformista eta posibilisten bidez. Klase sindikalismo berri bat, borrokalaria eta sozialismora bideratutako estrategia batean horri aurre egiteko baldintzetan. LAB sindikatua, tradizionalki beste sindikatuenganako kualitatiboki ezberdinak ziren posizioei lotua, aldaera burokratiko bertsuan sartu da. Esandako identitate zantzuen berreskurapenak praktika sindikalaren eremuan ezarriko luke bakarrik Euskal Herrian klase sindikalismo parte hartzailearen eta borrokalariaren birfundatzerako erreferente bezala.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s