URTEBETEKO ATZERA BEGIRADA

HERRI GORRI 2014 urtean zehar Euskal Herriko komunista sektore ezberdinen artean egondako eztabaidei erantzun antolakuntzazkoa eta politikoa emateko saiaketa bat izan zen. Eztabaida kapitalak bere fronte guztietan erasoaldia garatzen zuen eta bere kausarako oso onuragarria zen abagune batean larrialdi egoeran jorratzeari ekin genion. Komuniston ahultasun politiko eta antolakuntza egoerak, kolektibo ezberdinen zatiketa eta atomizazioak, langile mugimenduaren eta herri mugimenduaren egoera kritikoak, Euskal Herrian abaguneari lotutako eta sozialismoaren alternatiba Euskal Herriko proletalgoa sozialismora bideko bere autodeterminazioaren subjektu gisa politikoki berrarmatzeko bide bakar bezala aurkeztu eta kudeatu ahalko zituzkeen erreferente komunista berritu bat eratzeko premisa izan ziren.

Estatuaren gehiengoan azken lau edo bost urteetan masa mobilizazioen esnatzea gertatzen ari zen bitartean, modu larrian osasungintza, hezkuntza, soldatak, pentsioak, langile klasearen gaineko zerga azkorrak, eta abar eragiten zituzten mozketen aurkako defentsa mugimendu bezala, Euskal Herrian ezinezkoa zen bere baitako kontraesanen eraginez agortzen zen herri mugimendu baten gainbehera, planifikatutako errepresio batek bizkortuak eta “bertako” zein estatuko burgesiaren sektore guztiek zabalki babestua zenak. “Ezker abertzalearen” nolakotasun sozialdemokratak dituen alderdi baten transformazioak (Sortu), sakonki atzerakoia den nazionalismo bati hurbildu behar zitzaiona (EAJ), ikustarazten zuen ENAMek azken 35 urteetan ia bakarrik erresistentzia gisa jokatutako papera bere bukaerara heldu zela. Posiblea eta desiragarria den beharrezko berreraiketa ezin izango da gauzatu akatsen eta asmatzeen hausnarketa sakonik gabe eta, batez ere, langile klasearen ahalduntzearen ondorio den nazio askapena edonolako nazionalismo motarekin nahastera daramaten mugapen estrategikoen eta azkeneko helburuen gainean egiten ez bada. Eztabaidak ez zituen genituen nahiak bete. Gainditu ezinezko kontraesanek prozesua behera bota zuten. 2014ko abenduaren ere, HERRI GORRI publikoki aurkezteko hautua hartzen denean, eztabaidako hainbat partaidek hau utzi zutelarik jadanik, kolektiboa berriz ahuldu egiten da hainbat kidek proiektuan ez jarraitzea hautatu baitzuten.

2015ko urtarrilean geneukan egoerak gure epe laburrerako eta ertainerako helburuak birdefinitzeko egoeran aurkitzen ezartzen gaitu. Sentsibilitate ezberdinen artean konpromisoa erakusten zuten hainbat dokumentu ez datoz bat ildo politikoarekin eta gutxika garatzen hasia den eztabaida teorikoarekin. HERRI GORRI hausnarketa politiko eta teorikoko ildo bat garatzen hasten da, oinarrizko premisa izanik gardentasuna eta beste sektore eta kolektibo komunistenganako interpelazioa, konbergentzia prozesu bat suposatuko lukeen eztabaida eraikitzaile bat ezartzeko asmoz, Euskal Herrian erreferente marxista-leninista bat sortzeko oinarrizko baldintza bezala, zeinek Euskal Herriko Alderdi Komunistaren eraikuntzan bukatu beharko zukeenak helburu determinante eta zentral bezala.

2015 urteak, zuzen arituz, ezarritako helburuak bete ez ditugunaren balantzea uzten digu.

-Alde batetik, helburu horiek HERRI GORRIren antolakuntza eta militantzia gaitasunen gainetik ezarri dira.

-HERRI GORRIren garapen propioak beti gestionatu behar izan du Euskal Herrian historikoki egon den edozein erreferente marxista-leninistak izan duen desbideratze nazionalistaren arriskua. Hasteko, Ezker Abertzalearen gure balantze kritikoa beti egon da edonolako “Ezker Abertzale kritiko” berreraikitzeko edonolako saiakeratik urrun. Eta hori, zehazki, higadura politiko biziaren erantzuletako bat izan da, Ezker Abertzalearen markotik kanpo dagoen proiektu bezala ezartzea.

Ezker Abertzalearen markotik kanpo ezartzeak ez zuen inoiz esan nahi Euskal Herriko baldintza objektibo historiko eta nazionalak klase borrokaren Marko Nazional bezala markatzearen, autodeterminazioaren oinarri leninistaren, erreferente komunistaren independentzia politiko eta antolakuntzazkoaren defentsa hertsiari uko egingo geniokeenik, horrek ekarri zuelarik sektore estatalistek HERRI GORRI “nazionalista” izatearen leporatzea egitea.

-Euskal Herrian ziren kolektibo ezberdinen arteko konbergentzia ezartzeko ildoak ere ez zituen nahitako emaitzak lortu. Aurretiaz zehaztu ditugu puntuak azalpenaren parte dira, baina planteamendu arazoak gehitu behar zaizkie ere, non Euskal Herrian erreferente eta alternatiba komunista bat eratzeko baldintza errealen analisi optimistegia egin dugun. Marxismo-leninismoaren porrot estrategikoa marko sozialismoak eta komunismoak aurrera egiteko marko teoriko orokor gisara hutsune historiko bat utzi zuen, ia belaunaldi oso batekoa, zeinen ondorioak praxi komunistaren berreraiketan sektarismoaren, dogmatismoaren eta erradikaltasun burges txikiaren bidez ikusgarri egiten diren. Esperientzia politiko urriko sektoreetan erromantizismoa eta iraultza nahasi egiten dira inguruabarretik ateratako klasikoen aipamen eta “ezkertiartasun” auto-suntsitzaile baten bidez, “berrikuskaritza” eta “desbideratze” akusazioen bidez berrelikatzen dena… halere, erruz libre dagoenak bota dezala lehenbiziko harria…

Uztailean, barne mailan eginiko balorapen kolektibo batean, kontziente izan ginen 2015a ez zela beharrezkoa den erreferente komunistarik sortuko konbergentzia prozesu baten eraginez. Denboran atzera begiratuz, eta beste antolakundeekin garatutako eztabaidetan, gure ildo politikoan gabeziak ikusi genituen, hala nola erabiltzen genituen hainbat planteamendu teorikotan. 2015eko erdialderako lortu genuen zerbait HERRI GORRIn kohesio puntu nabarmen bat lortzea izan zen hasieran kontraesankorrak ziren hainbat planteamenduren gainean. Momentu horretan hartu genuen gure proiektua ezartzeko erabakia, ildo politikoko dokumentu baten inguruan antolakunde bezala ezarriz eta boluntarismoa gainditzeko erantzukizun konkretuak dituen egitura bat ezarriz. Horretarako, ildo politikoa izan beharko zen oinarrizko dokumentua argitaratzea erabaki genuen, dokumentu ofizial batean bihur zedin barne eztabaida prozesu baten ostean eta gure osoko bilkuraren ostean.

Argitaratze eta eztabaida erritmoa moztea erabaki genuen antolakunde bezala ezartzen ginen artean, non zentralismo demokratikoak, ekintza batasunak eta antolakuntzaren kohesioak planteamendu nahasi eta kontraesankorrak ekidingo zituen onarturik genukeen ildo politiko bati esker. Zentzu honetan, gure helburua orain, gure prozesu konstituziogilea osatzea da eta 2016 honetan antolakunde bezala ezartzea da, nazionalismoaren, erreformismoaren eta “ezkertiartasun kainitaren” aurrean marratze argi bat jarriz.

Inguruabar konplexu batean aurkitzen gara, zeinetan indar korrelazioak guztiz kontrakoak diren Herri Langileentzat eta herri sektoreentzat orokorrean. Komuniston antolakuntzarik gabe, praxiaren, diskurtsoaren eta bere bi ataletan, estrategikoa eta taktikoa, garatutako alternatibarik gabe, datorkigun geroa faxismoa eta lunpenproletarizazio prozesu azkartu bat dira.

Berebizikoa da langile klasearen sektore kontzienteenek borroka partzialetan garaipen konkretuak lor ditzaketen helburuak lotzen jakin dezagula. Babesezko izaera duten mugimendu bat-batekoei zentzua eta ibilbidea eman diezaiegula, uler dezaten irtenbide bakarra sozialismora daramana dela, inolako “abizen” mistifikatzailerik gabe.

Programa politiko batean artikulatzen diren kontsigna konkretuak behin eta berriz zehaztu, helarazi eta azaldu behar ditugu, herri zehearen ulermen maila eta ildo iraultzailea bereizten dituen distantzia garaitzeko eta prozesu horretan kontra-botere bat sor dadin, bere garapenean produkzio harremanen aldaketa erreal baterako garantia bihur dadin. Proletalgoa subjektu politiko gisa ezarriko duen prozesu horretan non garatuko den edozein nazio askapen, patriarkatuaren suntsipen eta, ingurunearekin harremanetan, erabilpen eta aldaketa balioen arteko kontraesanaren garaipenerako edozein prozesu, nazioartekotasun proletarioaren eta inperialismoaren aurkako herri langileen batasunaren premisa oinarri izanik.

Eta horretan gaude, gure akats eta lorpenekin, baina daramagun bidea zuzena denaren uste osoarekin, kritikaren eta autokritikaren oinarria zuzen eta erradikaltasunez praktikatuz, gure esfortzu militante osoa Euskal Herriko erreferente komunista bat osatzeko helburura bideratuz.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s