IZAERA KONSTITUZIOGILEKO 1º ASANBLADA

HERRI GORRIk bere konstituzio fasea garaitu du, PERRETXIKO TXIKIA dokumentu politikoaren inguruko eztabaidan garatutakoa. Emendakinen, zuzenketen eta bestelako gehigarrien ostean, dokumentu politikoa aldebakartasunez onartua izan da eta ILDO POLITIKOAREN MARKO OROKOR izaera hartzen du. Era berean, funtzionamendu eredu bat onartua izan da, zeinekin boluntarismoa eta funtzionamendu akatsak saihestea bilatzen den, eginbeharren eta erantzukizunen banaketa eginez. Azkenik, Asanbladak izaera taktikoko programa politiko baten aurkezpena ezarri du berehalako helburutzat, zeinen bidez PERRETXIKO TXIKIAN agertzen den ildo orokorra zehaztua, gestionatua eta sozializatua izan ahalko da praxi efektibo batean. Nahiz eta antolakuntza aldetik gabeziak izan, helburua mugatze kuantitatiboak gainditzea da Euskal Herri Langilearentzat kualitatiboki onuragarria den teoria eta praxi baten bidez.

Konstituzio denbora nahi baino gehiago luzatu da, eta horrek eragin du blogean argitaratutako argitalpenen eta hausnarketen erritmoa moztu izana. “Sare sozial” bezala izendatzen direnen gestioa ez da egokia izan. Hala, ezin diegu barkamena baizik eskatu haien eskariak eta mezuak erantzun gabe geratu zaizkien pertsona eta kolektiboei.

Bi arrazoi nagusik lagundu dute HERRI GORRIren azken hilabete hauetako desagertze publiko honetan. Haietatik lehenbizikoa, antolakuntza ahultasunagatik eta dinamizazio nukleoak izandako lan kargak eratorria, prozesu konstituziogilearen garapenean zentratua. Bigarrena, arrazoi politikoengatik, beharrezkoa ikusten genuelako ildo politiko “ofizial” baten ezarpena, kolektiboaren barrutik ez kanpotik inork ez zezan inolako inpresio faltsurik izan. Hilabete hauetan zehar, HERRI GORRIgana hurbildu diren pertsona eta kolektiboen esperientzia izan dugu, are gehiago kolektiboak izan beharko lukeenean interesaturik egiatan zenean baino, horrek eraman gintuelarik funtzionala ez zen eztabaiden errepikapen eta posizioen azalpenen berreste batera. Gehitze edo ezarritako harreman guztiek ezin zezaketen ordurako kolektiboaren dinamizazio nukleoak lortutako kontsentsuen birplanteamendu orokor bat suposatu.

Autokritika modura esan beharra daukagu, borondate propioz izan ez bada ere, akats egin dugula 2015 erdialdeko HERRI GORRI hasierako proiektuarekin alderatuz zena ez azaltzean. “Zer Gara Gu?” eta “Para ir avanzando” hastapen dokumentuak modu desegokian aurkeztu ziren inguruabar eta konpromiso batzuen erakusgarri ziren, borradore ezberdinen emaitza, ia “moztu eta itsatsi” metodoaren bidez eginak.

Akats egin genuen ere uste izan genuenean kolektibo eta banako ezberdinen kontzientzia Euskal Herriko Alderdi Komunista eraikitzeari zegokionean sektarismoa eta beste antolakundeenganako hipotekak garaitzeko eta beharrezko konbergentzia prozesu bati ekiteko aski zitekeela. Are okerrago, planteamendu eraikitzaile, ireki eta dibergentzien gainditzea nahi zuen planteamendua, egungo inguruabarrean, oportunismotzat eta ahultasun teoriko-politikotzat hartua izan zen. Konbergentziarako gure apustuak horretan dirau, baino ez dugu denborarik galduko prozesu horri trabak jartzen dizkion inolako eztabaida edo planteamendutan.

Horregatik, eta beste antolakunde eta kolektiboekin elkarlan bideak ezartzea albo batera utzi gabe, antolatutako kolektibo bezala ezartzeko eta, momentua heltzen denean, alderdiaren eraikuntzari zerbitzu aktiboa egingo dion aktibitate bat garatzea erabakia hartu genuen, zeinetarako:

1º HERRI GORRI Euskal Herrian antolakuntza eta politika subiranotasuna duen antolakunde marxista leninista bezala eratzen da.

2º Euskal Herriko errealitatea klase borrokaren Nazio Marko bezala aitortuz, eraikitze sozialistaren prozesuak forma propioak hartzen ditu, kapitalismoaren garapen historikoak hartu dituen baldintzek determinatua. Horregatik, Euskal Herriko Herri Langileak-Proletalgoak bere klase independentziatik ekiten dio sozialismoaren bidean den autodeterminazio prozesuari.

3º Euskal Herri Langile-Proletalgoaren aldetiko klase independentzia eta autodeterminazioa sozialismoaren bideko mugimendu gisara, ezin daitezke nazioartekotasun proletalgorik gabe ulertu, ez Europar Batasunaren baitako prozesu iraultzaileen beharrezko koordinaziorik gabe. Zentzu honetan, uste dugu Estatu espainiarra dela modu lehenetsian eta efektiboan boterearen Blokeak babestutako eta garatutako zapalketaren, dominazioaren eta ustiaketaren aurkako ildo internazionalista bat garatzeko markoa, Estatuko antolakunde komunista eta iraultzaileekin eta bertako errealitate nazional ezberdinekin aliantza politiko irmo baten aktibazioarekin.

4º Kapitalaren eta lanaren arteko indar korrelazioen eraldaketak, komunismoak aurrera egitearen onuran, Euskal Herrian eta Estatu Espainiarrean modu dialektikoan indartu egiten dira.

5º Autodeterminazio sozialista eta Euskal Errepublika Sozialistaren eraikuntza Euskal Herri Langile-Proletalgoaren klase independentziatik eta Proletalgoaren Diktadura modu konkretuan ezartzeko eta beste errealitate nazional edota estatalekin duen harremana ezartzeko subiranotasunetik eratorria da.

6º HERRI GORRIk erreferente komunista baten berreraikuntza planteatzen du, Behargin Mugimenduen eta Herri Mugimenduen beharrezkoa den interbentzioa ildoa oinarri hartuta, eraikuntza sozialistaren helburu estrategikoari azpiratuko zaion programa politiko-taktiko baten bidez. Programa politiko-taktiko honek, “ezkerrko infantilismoen” edo politikoki, organikoki eta ideologikoki ahuldua dagoen Euskal Herri Langile-Proletarioaren errealitatea bere nahiekin nahasten dituen kontzepzio idealisten aurkaritzan aurkitzen da, bere nahia delarik kontzientzia iraultzailearen, errebindikazioaren eta euskal proletalgoa bere autodeterminazio sozialistaren subjektutzat ezarriko duen berreraikuntza politikoaren mailak igoaraztea. Erreferentzialtasun komunista alternatiba taktiko bezala garatu behar da eta, era berean, alternatiba estrategiko bezala, abangoardiazko teoria leninistaren aplikazioarekin eta Herri Langilearen borroka konkretuetan inplikatuz.

-Edozein behargin eta herri borroka fronte indartua izan behar da politika eta antolakuntza mailan komuniston aldetik, erreferentzialtasuna eta presentzia irabaziz, proletalgoaren kontzientzia mailetan aurrera joateko, irudiz partzialak diren borroken multzoari batasuna emateko bektore sozialista baten inguruan, garapen ezberdinekin, aurrera zein atzera pausuekin, baina beti ere antolatutako abangoardia bezala eta Euskal Herri Langile-Proletarioaren erreferente izanez.

-Ezin ditzakegu mespretxatu, hainbat pseudo-komunistek egiten duten bezala, legaltasun burgesaren erabilera, haien legaltasun propioa, euskal proletalgoaren bizi egoeran hobekuntza partzialak lortzeko. Erreformismoa, sozialdemokrazia dira komunistok erreforma hauek alde batera uztetik onura lortzen duten bakarrak, errebindikazio berriak aktibatu eta garatzeko duten gaitasuna kenduz, modu gorakor eta antolatuan aurrera pauso sozialistaren bektorea indartu ditzaketenak.

-Masen aktibazioaren eta subjektu politiko aurkako baten auto-pertzepzioaren bidez lortutako erreformen aldeko borrokak, bloke dominatzaileari erreformak kentzeko boterea duenak, oso urrun aurkitzen dugu edozein planteamendu elektoralista edo instituzionalistatik. Egungo inguruabarra klase posizio berak determinatutako mobilizazioak, elkartasun eta ekintza kolektiboak berreraikitzearena da herri boterearen oinarri bezala.

7º Euskal Herrian, mugimendu komunistaren erreferentzialtasuna modu batekoan jorratu behar da edozein opresio mota borrokatuz, delarik klase izaerakoa, patriarkala edo nazionala, politikoki eta ideologikoki nazionalismoa eta erreformismoa borrokatuz.

8º Ezin daiteke ekintza antikapitalista ildo bat abiatu ezin badaiteke ulertu kapital metaketa eta suntsipen ekologikoa elkarreragiten direla, planetaren bideragarritasuna ataka larrian jar dezakeen espiral harrapari batean sartuta.

9º Euskal Herriko Alderdi Komunistaren eraikuntza gure helburu nagusietako bat izaten jarraitzen du. Zentzu honetan, oso argi daukagu komuniston partaidetza mugimendu nazional edo herrikoietan ildo marxista leninista baten subiranotasunetik eta zuzentasunetik garatuak behar direla, hau sozialismoaren eta Euskal Errepublika Sozialistaren helburuetara azpiratua dagoelarik.

Fase honen ostean gure aktibitateari ekiten diogu berriz, kolektiboaren osotasunak onartutako ildo politiko batekin, aurrean ditugun zailtasunez kontziente, baina Euskal Herriko askapen sozialari bultzada bat ematearen borondate irmoaz.

HERRI GORRI

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s