PERRETXIKO TXIKIA TXOSTENA

1378312_173385026198963_1644510946_n

 

 

 

1.-AURKEZPENA

Urtebete igaro da HERRI GORRIren aurkezpen publikotik. Hilabete hauek Euskal Herriko nukleo komunista bezala ezartzeko baliagarriak izan zaizkigu eta, zentzu honetan, bi alderdi oinarrizkotan garatu dugun jarduna asegarri izan zaigu.

-Haietatik lehenbizikoa, gure proiektu antolakuntzazkoari eta politikoari erreferentzialtasuna ematen dieten oinarrizko printzipio batzuen elaborazio teoriko, ideologiko eta politikoa.

-Bigarrena berriz, Euskal Herrian dauden nukleo komunista ezberdinekin harremana ezartzearena izan da, modu efektiboan batzen eta bereizten gaituena erakusteko borondatearekin, Euskal Herrian erreferente, komunista, marxista-leninista baten sorrerara heltzeko helburuarekin, Euskal Herriko Alderdi Komunistaren eratze prozesuaren oinarri.

Zentzu honetan, fase baten amaierara heldu garenaren ondorioa atera dugu HERRI GORRIn. Garatu ditugun oinarri teoriko eta ideologikoen inguruan antolatutako nukleo komunista bezala ezartzea beharrezkoa da. Ez dago teoriarik praxisik gabe, ez dago praxisik teoria gabe eta ez dago praxisik, ez teoriarik antolakuntza gabe.

Beste nukleo komunistetatik kontuan izan beharreko kritika eraikitzaileak egin dizkigute eta, bestalde, hilabete hauetako HERRI GORRIren eboluzio propioak autokritika prozesu batera eraman behar gaitu Euskal Herriko antolakunde marxista-leninista bezala gure heltzearen zutabe zentral bezala.

Premisa hauetatik, beharrezkoa ikusi dugu izaera konstituziogilea duen Asanblada orokor bat egitea, non gauden baloratzeko, nora joan nahi dugun eta horretarako beharrezkoak diren antolakuntza tresna eta ildo politikoaz hornitzeko. Alde batetik, gure testuetan barreiaturik dauden gure funtsezko oinarriak sistematizatzeko gai izan behar gara, zeinetan zuzenduak izan behar diren kontraesan batzuk eta argitasun gabeko elementu batzuk agertzen diren. Gainera, oinarrizkoa ikusten dugu ildo politikoko dokumentu bat lantzea, non, komunistok alternatiba efektibo bat izan behar garen inguruabar eta abagunean, Euskal Herri Langilearen baitan esku hartzeko gure helburuak eta formak azalduko ditugun. Azkenik, Asanbladan errespontsabilitate banaketa bat eta zuzendaritza baten ezarpena egin beharko da, HERRI GORRIren funtzionamenduan dauden hutsuneak gainditzeko.

Ildo politikoko dokumentuari dagokionean, modu kontzientea “PERRETXIKO TXIKIA” izendatu duguna, borradore egoeran argitaratzea erabaki dugu, ospatuko dugun Asanbladan formalki onartzeko zain dagoelarik. Badakigu ez dela ohikoa izaera honetako borradore-dokumentuak argitaratzea, baina gure nahia beste nukleo komunistek, edo banakoek, emendakinak egin ahal izatea, izaera eraikitzailea eta dokumentua hobetu dezaketen kritikak, eta, era berean, Euskal Herriko komunisten batze prozesuan aurrera egiteko lagun dezaketen posizionamenduak bultzatzeko.

Aktiboki eta pasiboki baieztatu dugu Euskal Herriko Alderdi Komunistaren eraketa lan kolektiboa izan behar dela eta HERRI GORRI modu irekian, zintzo eta konprometituan, posizionatzen da horretarako beharrezkoa den Euskal Herriko komunisten batze prozesuaren aurrean.
1.- OINARRIEN MARKO OROKORRA

HERRI GORRI Euskal Herrian dauden beste nukleo komunistekin Euskal Herriko Alderdi Komunista sortzera bideratuko den batasun prozesu batean parte hartzeko helburuarekin antolakunde marxista-leninista bezala eratzen da. Zentzu honetan, HERRI GORRIk uste du eginbehar zaila dela Euskal Herriko komunisten multzorako, antolatuak edo ez, eta sektarismoak garaitu eta ezberdintasunak garaitzeko jarrera izatearen oinarrizko printzipioarekin, batzen gaituena bereizten gaituena baina gehiago denaren premisan oinarrituz.

a) HERRI GORRIk Euskal Herria KLASE BORROKAREN NAZIO MARKO bezala definitzen du, non kontraesan dominatzaile eta lehenbizikoa kapitalaren eta lanaren harreman aurkakoan oinarritzen den. Kapitalismoaren garapena konkretua Euskal Herrian, bere prozesu historikoa, ezin da espainiar eta frantses estatuen nazionalismoen zapalketa ideologiko eta politikotik bereizi, Euskal Herri Langilearen identitate euskaldunaren gainean egina, ezta Euskal Herrian jaiotako eremu ideologiko-politiko nazionalista batetik, zapalketa horren erantzun bezala. Euskal nazionalismoaren presentziak bere aldaera atzerakoi-burges edo progresistetan, kapitalismoak Euskal Herrian duen garapenaren errealitate historiko bati erantzuna da, beste era batera esanda, marxismo-leninismoak eta materialismo historikoaren zientziak ulertu behar dituen oinarri materiala dauzka, ildo iraultzaile zuzen bat Euskal Herrian ezartzeko helburuarekin.

Gure testuetan zehar, Euskal Herrian Euskal Herri Langilearen baitan identitate kultural eta linguistiko ezberdinak bizi direla baieztatu dugu eta nola nazionalismoak, bere aldaera ezberdinetan, egoera hori erabiltzen duen Euskal Herri Langilearen batasuna, eraikuntza sozialistaren subjektu iraultzaile bezala, ukatzeko.

Nazionalismoaren aurkako borroka marxismo-leninismoaren oinarrizko zutabeetako bat da Euskal Herrian, lehentasuna izanik zapaltzailea den izaera espainiarreko nazionalismoak eta izaera burgesa duen euskal nazionalismo atzerakoak. Momentua dugu baita ere “ezkerreko” euskal nazionalismo birkokatzeko, bere erroak kontzepzio kulturalistetan, identitatezkoetan eta chauvinistetan dituela baita ere, Euskal Herrian klase batasuna eta sozialismoa nazio eraikuntzako marko nazional bezala ukatzea baizik egiten ez duten posizioak babestuz.

b) Euskal Herriko nazio eraikuntza sozialismoaren eraikuntza bezala ulertzen dugu eta nazio eraikuntzaren subjektua bere autodeterminazioa gauzatzeko eta beste prozesu sozialista iraultzaileekin harremana ezartzeko botere subiranoa duen EUSKAL HERRI LANGILEA DA. Hemen, AUTODETEMINAZIO SOZIALISTA izendatu dugunaz ari gara, oinarritzat dituelarik Euskal Herri langilearen batasuna, bere klase independentzia politikoa eta eraikuntza sozialista eta Euskal Herrikoa prozesu iraultzailea ezartzea indartuko duten beste prozesu sozialista batzuekin harremana ezartzeko askatasuna.

Beste hitz batzuekin esanda, Klase Borrokaren Nazio Markoaren errekonozimenduak, oinarrian, Euskal Herriko klase borrokari egokia zaion sozialismorako estrategia iraultzaile baten beharra baieztatzen du, non autodeterminazio printzipioak Euskal Herri Langilearen programa iraultzaile sozialista baten bidezko batasun ukaezinetik egiten bada hartzen du bakarrik zentzua. Izaera nazionalistako independentismoak, klase dominatzailearen frakzio batzuekin aliantza hipotetikoetara irekia, ez da HERRI GORRIren ideologia ez praxis propioa. Izatez, baztertu egiten dugu egungo inguruabar eta abagunean independentismoak Euskal Herriko prozesu iraultzaile sozialistan katalizatzaile bezala erabili ahal izatea, edozein klase izaera kendua izan baitzaio.

Horregatik, independentistak garen galderaren aurrean gure erantzuna oso argia da: ez gara nazionalistak. Gure abertzaletasuna klase abertzaletasuna da. Independentismoak klase borroka zorrozteko ahalmena mantentzen badu, gure ildo leninistarekin bat datorrena, bereizketa egikaritze sozialistarako marko bezala defendatuko dugu. Kondiziorik gabe babesten dugun independentzia bakarra Euskal Herri Langilearena da, nazio eraikuntza proiektu beharrez sozialista batekin egiazko autodeterminazio bezala.

c) Gure internazionalismoa proletarioa da, izaera sozialista dauka, non errealitate nazionalen errekonozimendua klase borrokari eta edozein opresio motaren garaipenari azpiratua dagoen. Euskal Herriko erakunde marxista-leninista batek Polonia, Portugal, Italia edo estatu espainiarreko komunistekin maila bereko eta desberdintasun gabeko harreman “internazionalistak” ezarri behar dituela baieztatzea fraseologia nazionalista hutsa da, aliantza politika serio baten izaera preferentziazkoa eta determinantea ezkutatzen saiatzen dena. Aliantza politika hau espainiar estatuko antolakunde marxista-leninista ezberdinetara bideratua izan behar da. Espainiar estatuko markoak Euskal Herrian klase borrokak hartzen dituen baldintzak gaindeterminatzen ditu, estatu frantsesak baino modu erabakigarriagoan.

Horregatik HERRI GORRIrentzat oinarrizkoa zaio Euskal Herriko prozesu iraultzaile sozialistaren subiranotasunaren eta beste eremu estatal/nazionalenganako harremanaren arteko harreman dialektikoa mantentzea. Autodeterminazio sozialistaren formula Euskal Herri Langileak bere emantzipaziorako bide bezala kapitalaren gainditzea, edozein nazio-identitate zapalkuntza barne hartzen ditu eta patriarkatuaren zapalketari aurre egiten dio.

d) Sozialismora ez da legaltasun burgesaren eta logika elektoralaren bidez heltzen, baldin eta indar batze eta indar korrelazioen eraldaketan tresna baliogarriak izan daitezkeen. Sozialismoak borrokatzen duen kapitalaren diktaduraren logika bere aurkaritzan ezartzen du, demokrazia sozialistaren baieztatzea, botere popular eratzaileak Herri Langilearen zerbitzura dagoen eredu politiko, ekonomiko eta ideologikoa garatzen duen zeina, eratutako botere bezala, sozialismoaren ezarpenera doan komunismoa errealitate egingarri bat izan arte.

Abangoardia komunistaren papera eraikuntza sozialista ekiteko beharrezko antolakuntzazko baldintza, baldintza politikoak eta ideologikoak sortzeko oinarrizkoa da. Marxismo-leninismoak, teoria eta praxis iraultzaile bezala, komunistei eta Herri Langileari arrazionaltasun sozialista ezartzeko tresna boteretsua ematen die, basakeria kapitalistaren alternatiba bezala.

Euskal Herriko baldintza bereziak Klase Borrokaren Nazio Marko bezala, bee interbentzio markora modu subiranoan lotutako estrategia, taktika eta erreferentziazko antolakunde komunista baten beharra ezartzen dute, nazionalismoa, erreformismoa eta oportunismoa borrokatzeko helburuarekin, sozialismoaren etsai Euskal Herrian.

e) Marxismo-leninismoak oinarrizko premisatzat “errealitate konkretuaren analisi konkretua” dauka metodologia iraultzaile bezala.Interbentzio formetako malgutasun taktiko zabalak, proletalgoa antolatuz eta politiko eta ideologikoki armatuz, modu dialektikoan artikulatzen da komunismoaren aurrekari den sozialismora bideratzen duen burdin eta altzairuzko ildo iraultzailearekin. Euskal Herrian prozesu iraultzaileak ildo politiko eraginkor bat bideratzeko ahalmen subiranoa duen abangoardiako antolakunde komunista baten beharra dauka, Euskal Herri Langilea batu eta edozein nazio edo identitate zapalkuntzaren aurkako borroka, hala nola patriarkatuaren aurkako borroka, Euskal Herri Langilearen emantzipazio proiektu sozialistan batuz. Euskal Herriko prozesu iraultzailearen eta espainiar estatuko beste herri langileek garatzen dutenen arteko harreman dialektikoa, internazionalismo proletarioa ezartzeko lehentasunezko marko bezala, autodeterminazioaren oinarri leninista konkretatua eta gauzatua izateko baldintzak sortu egingo ditu, espekulazio idealistetatik eta eremu ideologiko nazionalistatik eratorritako usteetatik aldenduz.

f) HERRI GORRIk garaituak ikusten ditu Nazioarteko Mugimendu Komunista bereizi zituzten orientazio ezberdinak. Keynesianismoaren erorketaren ostean irekitako kapitalismoaren fase neoliberalak sortutako baldintzek marxismo-leninismoaren ondare zientifikoan ahulezia politiko eta antolakuntza berezizko inguruabar eta abagune bati aurre egiteko elementuak batzera behartzen gaituzte, bereizte marra berri bat ezarriz erreformismoaren, oportunismoaren eta berrikuskaritzaren aurrean, hala nola sektarismoaren, boluntarismoaren eta liburu-marxismoaren aurrean, izanik azken hauek egungo inguruabar eta abaguneari premisa zuzenen pean aurre egitearen ezinezkotasunera bideratzen dutenak.

Ez dira egun erreferentziazko sozialismo eredurik ezta. Kapitalismoak lortutako ekoizpen indarren garapen maila berebizikoak, egun inoiz baino gehiago ahalbidetzen dute balio lanaren legearekin amaitzea, proletalgoa soldatapeko esklabotasunetik askatuz. Sozialismoaren eraikuntzak oinarri orokor batzuk mantentzen ditu zeintzuk klase borrokaren marko espezifiko bakoitzean ezarriak izan beharko diren Herri Langileen konposizio, kapitalismoak lortutako garapenaren eta sustengarritasun ekologikoaren baldintzen arabera. Garrantzi berebizikoa izango, askotan bigarren mailako aspektutzat hartu izan baita, patriarkatuaren suntsiketa, emakumeen gaineko zapalketa gehigarri bezala.

g) Oinarri orokor hauek erreferentziatzat hartuz, HERRI GORRIk beharrezkoa ikusten du hauek programa politiko eta interbentziozko batean artikulatzea, antolakuntzaren eta ezarritako boterearen aurkako borrokaren bidez egingarri bezala ikusia izango den gure alternatiba komunistaren garapenari azpiratua izango den estrategia bat bideratzeko helburuarekin.
2.- MARKO POLITIKOA ETA INGURUABARRA ETA ABAGUNEA EUSKAL HERRIAN
Alternatiba marxista-leninista bat erreformismo eta oportunismo forma ezberdinetatik bereizten duen marra banatzailea eurorekin, Europar Batasunarekin eta IAIE-NATOrekin haustea da. Beste Europa bat posible da, noski, baina Batasun Sozialista proiektu baten pean, demokrazia sozialistaren, langile klaseen batasuna hautsiezinaren eta kapitalaren diktaduraren betiereko gainditzearen printzipioek zuzendua.
Marra banatzaile honen bidez planteatzen du HERRI GORRIk bere Euskal Herriko erreferentzia marko programatikoa eta beste nukleo komunistek kolaborazio eta konfluentzia ildo bat marraztu dezaketen oinarria, Euskal Herriko Alderdi Komunistaren konstituziora bide.
1.- Gure helburua eraikuntza sozialista dela baieztatzea, dena esatea da eta, era berean, ezer ez esatea da. Egungo inguruabar eta abagunearen eta eraikuntza sozialistaren fasearen artean korrelazio indarren birkonposatze, antolatze eta Euskal Herri Langilearen berrarmatze politiko eta ideologikoko fase bat dago, antolakunde marxista-leninista baten eratzea esentziala eta determinantea denerako zerbait.
2.-Fase honetan, ALTERNATIBA KOMUNISTAREN BIRKONPOSATZEA bezala definitu duguna, modu dialektikoan artikulatzen ditu Euskal Herriko Alderdi Komunistaren eratzea eta Euskal Herri Langilearen berrarmatze politiko eta antolakuntzazkoa bere autodeterminazio sozialistaren subjektu bilakatu dadin. Birkonposatze fasea bi ardatz nagusitan oinarritzen da.
-Haietatik lehenbizikoa, Euskal Herriko komunisten arteko konbergentzia eta konfluentzia bektore baten sorrera da, Alderdi Komunistaren eratzean bukatzen dena. Momentu hori arte, nukleo ezberdinek komunismoari erreferentzialtasun soziala emateko eta abangoardia politiko eta ideologikoa izateko beharrezko erantzukizun historikoarekin jardun behar dute.
.Bigarren ardatza Euskal Herri Langilearen baitako interbentzio ildo bat garatzearena da, gure presentzia eta indarra alternatiba erreal bezala finkatuz. Gure herri mugimenduko eta mugimendu sindikaleko partaidetza, gure programa politikoa eta hau sozializatzeko gaitasuna, komunistak abangoardia komunista zuzendari bezala ezartzeko baldintzak dira. Zentzu honetan, HERRI GORRI betebehar honi ekiteko prest dago, eta beste komunistei parte hartzeko gonbitea egiten die, egin daitezkeen ezberdintasunen arren.
Hegoaldeko langabezia mailek, hala nola txirotasunera bultzatua izan den Herri Langilearen portzentajeak, duda barik, ez dute espainiar Estatuan heldu diren maila kritikoetara heldu. Euskal nazionalistek, haien bariante atzerakoi eta aurrerakoetan, bereizketa hau haien diskurtsoaren eta praxis ideologiko eta politikoaren ardatz egin dute. Nazionalismo jeltzaleari egin duen “krisiaren gestio ona” legitimatzeko balio izan zaio, komeni zitzaion eremuetan kapitalaren baliotzeari onuragarri zaizkion mozketa eta neurriak eginda ere. Egia da Euskal Herri Langilearen sektore batzuetan egoera ekonomiko/sozial hobeago baten eta EAJren arteko harremanaren errepresentazio honek harrera ona izan duela. Bestalde, EAJk pobreziaren zabalpenari eusteko estrategia garatu duela, laguntza sozialen, garantia errenten eta subentzioen sistema bultzatuz, herri sektore zabaletan bere gestioa legitimatzeko balio izan zaiona, eta behin batez, herri langilearen mobilizatu gabeko sektoreetan bezero egitura bat bultzatuz.
Nazionalismo aurrerakoiak eta ezkerreko subiranotasunak, “España nos hunde” bezalako kanpainekin, klase kapitalista aurrerakoi, dinamiko eta ekintzaile baten, zeinari “Espainiar markak” min egiten dion, eta “espainiar” klase kapitalista, ustel eta atzerakoi baten kontrajartzearekin, proiektu erreformista-identitario bat ezartzen saiatu dira, zeinetan euskal kapitalismo sozialdemokrata baten haien aspirazioak konponezinezko arazo ezberdinekin aurkitzen den. Lehenbizi, ohiko sozialdemokrazia bat berreraikitzeko ezgaitasuna, txirotasunari aurre egiteko aurrekontuaren esleipenak puntu bat gora behera eztabaidatzearekin konformatzen ez badira bederen. Bigarren, independentismoaren muga estrukturalak, %25ean ezarria eta biderik gabe. Hirugarren, Euskal Herri Langilearen errealitate identitate anitzekoa, eta euskera errebindikazio iraultzailerako ardatz izateari utzi diola, non posibilitate gehiago dauden euskerazko elkarrizketa bat Corporación Mondragoneko goi zuzendarien artean, Confebaskeko edo Kutxabankeko bilera batean Iruneko, Gasteizeko edo Barakaldoko behargin auzo batean.
“Abertzaletasun konstituzionalaren” nukleo atzerakoiak, PP-PSOE binomioak eratua, Euskal Herrian presente darrai, hainbat gauzen artean hau elikatzen duen euskal nazionalismoari “esker”. Haien orientazio espainiar nazionalistak, politika neoliberal zitalenekin duten harremanak eta oligarkiaren frakzio atzerakoienekin duten apendize egoerak euskarri sozio-elektoralerako objektu izaten jarraitzen dute, “arazo nazionalak” nazionalismoek elikatutako zentraltasun bat lortzen jarraitzen duelarik, kapitalaren eta lanaren arteko kontraesan lehenbiziko eta dominatzailearen ukapen ardatz aktibo bezala.
Azkenik, “españolista” bezala kalifikatu ezin dezakegun erreferentzi polo bat daukagu, egiatan autodeterminazioa Euskal Herrian arazo nazionala gainditzeko ukatzen jarraitzen du, bere definizio elementua erreformismo eta oportunismoa delarik, ezker abertzalearekin pozik ez dauden sektoreen ihes balbula bezala jokatuz. SYRIZAk sortu zituen desilusioak eskala txikian errepikatzeko bidearekin bakarrik, hausnarketara eraman behar gaitu beste Estatuko errealitateetan bezainbesteko sostengu elektorala hemen ez izanak.
Kontziente gara indar akumulaziorako ildo bat eraikitzea Hegoalden ditugun erreferentzia sozio-elektoraleko poloetatik aparte lan titanikoa dela, zeinetan oinarri marxista-leninisten defentsa irmo batek eta determinazio estrategiko solido bati lotutako malgutasun taktikoak eraman gaitzaketen garaipenera.
Egungo Hegoaldeko marko legal-instituzionala Estatu espainiarrari azpiratua dago, hori ukaezina da, baina HERRI GORRIn ez dugu elementu zentraltzat eta lehentasunezkotzat “erabakitzeko eskubidearen” birkonposatze komunista baten estrategia bat. Logikoki, estatu espainiarreko legaltasunak eraldatzaileak diren neurri politikoak eta ekonomikoak hartzea galarazten du, lanorduen gutxitzea, bankaren eta ekonomiaren sektore estrategikoen nazionalizazioa, energia esaterako. Boterearen demokratizazio neurriak ezinezkoak zitezkeen ezartzea ezta ere, diputazio eta udaletxeetan ere ez, herri partaidetzako mekanismoak eta erabakiak kolektiboki hartzea bultzatu zitezkeenetan. Ezinezkoak zitekeen ezta ere egiatan soziala eta demokratikoa den kodigo penal bat ezartzea, “Mozal Legea” bezala ezagutzen dugunaren aurrean. Beharrezkoak zitezkeen adibide guztiak eman genitzake, baina beti ondorio berdinera helduko ginateke: klase borrokaren garapen maila lortu dugu, indar korrelazioak eraldatu ditugu, ditugun marko legalak “saturatu eta agortu” ditugu, erabakitze eskubidea benetan iraultzaileak diren neurriak ezartzeko bidea izan dadin? Erantzuna ezetz borobila da. Izatez, “erabakitzeko eskubidearen” inguruan garatutako ardatzak proposatzen duena bide nazionalista, hiritartasunari lotua eta kapitalista da, Euskal Herri Langilearen identitate zatiketan eta lana eta kapitalaren arteko aliantza interklasistan oinarritua.
HERRI GORRIren planteamenduak erreferentzia zentraltzat dauka Euskal Herri Langilearen AUTODETERMINAZIOA subjektu gisara, hemen eta orain hasten den prozesu batean, zeinetan errebindikazioen eta mobilizazioen garapen azkorrak indar korrelazioen eraldaketan puntu kritiko sortzen duten eta sozialismoaren eraikuntzak beharrezkotasunaren indarra hartzen duen. Momentu historiko horretan izango da zeinetan Euskal Herri Langileak, sozialismora bideko autodeterminazio prozesuan, Estatu espainiarrean eta beste eremu internazionaletan ematen den prozesu iraultzailearen eboluzioa analizatuko duen eta sozialismoaren eraikuntza nazionala klabe independentistan baloratua izan daitekeen, sozialismoa bultzatzeko behar subiranoa edo aliantza konfederal, federal edo batasunezkoak bultzatzeko.
HERRI GORRIn Euskal Herri Langilearen errealitateaz egin dugun definizio propioa da, sozialismoa bigarren mailako zerbait bezala uzten duen eta independentziari zentraltasun mitikoa ematen dion nazionalismo iraultzailearen kontzeptualizazioetatik aldendua. Euskal Herri Langilea, kapitalaren aurkako subjektu bezala, sozialismoarekin bakarrik autodeterminatzen da klase borrokaren prozesu batean, zeinetan eraikuntza nazionalaren formak eta beste prozesu iraultzaileekiko harremana Euskal Herriko prozesu iraultzaile sozialistari azpiratua dagoen.
Era honetan, “euskal nazio kontzientziari” klase kontzientziaren parekoa den maila ematen dion eta nazionalismo burges txikiak hain maite dituen eta interklasismoa ikurtzat daramaten lana eta kapitalaren etsaitasunaren arteko gainditzerako nazio subjektu politikoen elementuarekin hausten da.
2008ko krisiak sortutako mugimenduak eta osteko kapitalaren erasoaldiak, etxe-kaleratzeen eta mozketen aurkako, osasungintzaren eta hezkuntza publikoaren defentsarako borrokaren inguruan sortutako mugimenduak garrantzia hartu zuten. “Eskratxeak”, herri harresiak, mareak… klase borrokaren zorroztearen eta masen autoantolakuntza espontaneoaren produktu izan ziren. Mugimendu sozial hauek defentsazkoak bezala definitu daitezke, termino orokorretan Ongizate Estatuaren berreskuratzean baitzeukatelako muga jarrita, demokrazia formal burgesaren oinarri legitimatzaile bezala. Ongizate Estatuaren mugak gainditu ezin izatea eta “aurpegi gizatiarreko kapitalismo” baten kontzepzioa, mobilizazioak eta eskaerak klase borroka zorrozteko, klase eta izaera sozialista eraldatzaileko kontzientzia antolatu bat garatzeko katalizatzaile moduan erabili zitzakeen mugimendu komunista baten izate ezaren produktua izan ziren. Bestalde, erreformismoa izan zen gizarte ondoeza legaltasun burgesaren muga hertsien barnean dauden formula elektoraletara bideratu zuena. Paradoxikoki Euskal Herrian izan zen pausu hau eman zen lehenbiziko lekua, ezkerreko subiranotasunaren formularen pean eta ostean, PODEMOS fenomenoa agertuko zen, modu definitiboan geldiaraziz eta elektoralizatuz kontraesanen eta klase borrokaren zorrozketa, burgesia txikiaren eta langile aristokraziaren sektoreek garatutako lanari esker.
Mugimendu komunistaren baitan, akats bat izan zen kapitalaren erasoaldiak, modu ia deterministan, sektore zapalduenetan eta esplotatuenetan klase kontzientzia garatuko zuela. Izaera ekonomizistako tesiak agertzen hasiak ziren baita, kapitalismoak bere muga historikoak lortu zituela eta krisia bere erorketa suposatzen zuela baieztatzen zutenak. Ez zen horrela izan ordea, krisi kapitalistako prozesuek, masak antolatzeko eta politikoki eta ideologikoki sozialismora bidean armatzeko abangoardia komunista baten ezean, erregulazio eta kapitalaren baliotzea birkonposatzeko mekanismo propioak baitituzte, lan indarra baliogabetzen.
Erreforma eta iraultzaren arteko dialektikari mugako objetibismo eta subjektibismo posizioetatik aurre egin zitzaion nukleo komunista batzuen partetik. Akats horiek, garantiazko egoeran erreformismoarekin eta erregimenaren sektore atzerakoiekin, konfrontazio politiko eta ideologikoa eta herri sektoreen zuzendaritza borrokatzea ukatu zuten.
Erreformismoaren mugak ikusgarriak izaten hasiak dira masen artean. SYRIZAren adibidea Europako edozein errealitatera aplikatu daiteke. Europar Batasunarekin eta euroarekin hautsi ezean, finantza sektoreekin hartutako zorra ilegitimotzat salatzen ez bada eta ordaintzearen ezezkoa ez bada herri sektoreen aldeko politika efektibo baten ardatz bezala ezartzen, antolakunde atzerakoiak erreformismoa elektoralki geldiarazteko estrategia garatzeko baldintzak dituzte eskura. Adibide bat Hegoalden eta azken hauteskundeetako emaitzetan daukagu, zeinetan nazionalismo jeltzalea indartua atera den.
Autodeterminazioari duen izaera iraultzaile ematen ez dioten kontzepzio estatalisten aurrean, edo kontsigna huts bat egiten dutenei, barne dauden espainiar nazionalismoaren eremua identifikatzeko gai ez direlarik, HERRI GORRIn Klase Borrokaren Marko Autonomoa baieztatzen dugu. Euskal Herriako Formazio Ekonomiko Sozialaren izaera eta gure nazio eraikuntzaren eta sozialismoaren eraikuntzaren berdintzearen ildoa, edozein premisa nazionalistari aurre egiten dion ildoa da eta horretarako, modu dialektikoan Estatuaren osotasunean eta honen errealitate nazionaletan dauden prozesu iraultzaileak babesten dituzten Estatu espainiarreko antolakunde komunistekin aliantza politiko solido bat ezartzeko egoeran gara.
HERRI GORRIn uste dugu euskal nazionalismoak eta nazionalismo espainiarrak elkar elikatze prozesu bat garatzen dutela non, modu objektiboan, sistema politiko-ideologikoarentzat funtzionala den eredu bat konfiguratzen den, kapitalaren eta lanaren arteko kontraesanaren izaera lehenbizikoa, determinantea eta aurkakoa modu efektiboan ukatzen delarik.
Ikusten ari garen birkonposatze neoliberalaren prozesuak Euskal Herriko “arazo nazionalaren” izatea asimilatu eta ulertu egiten du kapitalaren baliotze eta makroekonomiaren haztearentzat arazo bat izan ez dadin kudeatuz. Eremu nazionalista atzerakoi jeltzalea guztiz kontziente da independentismoaren gutxiengo izaeraz, baina hau erabili egiten du Euskal Herri Langilea zatitzeko, ezkerreko subiranotasuna hauteskunde eta instituzioen logikara batuz eta “beste” aukera elektoral bat baino ez den independentismo baten kudeaketara, sistemaren egonkortasuna indartuz eta indar korrelazioa kapitalarentzat onuragarri eratuz.
Eta ezkerreko subiranotasunean benetako sektore abertzale eta abnegatuak identifikatzen ditugun arren, bere bektore buruzagia eta burges txiki hegemonikoa, langile aristokraziaren eta funtzionarioetan influentzia duelarik, guztiz antikomunista da. Klase kontzientziaren terminoetan aurreratuagoak dauden ezkerreko subiranotasunaren sektoreak dira auto-azpiratzen diren estrategia kuestionatu behar dutenak.
3.-BIRKONPOSATZE KOMUNISTAREN FASEA: GURE PROGRAMA SORTZEA

Ezin dugu ikusmenetik galdu egungo abaguneak boterean dagoen blokeari, Estatu espainiarraren osotasunean, Barne Produktu Gordinaren %3ko hazkunde makro-ekonomikoa ekarri diezaiokeela, Hegoalden bezala, non nazionalismo jeltzaleak bere gestioa legitimaturik ikusten duen azken hauteskundeetan izan duen gorakadan.

Gutxirako balio du berreskurapen ekonomikoaren izaera “gezurrezkoa” salatzea, boterearen blokearen partez krisiaren bukaera eta zabaltze ziklo berri baten hasiera bezala saldua, baldin eta ez badira langileen pobretze egoera eta esplotazio gorakorra salatzen, baldin eta ez badu horrek klase borokaren aktibaziorako eta zorrozterako balio, masen berrarmatze eta antolakuntza politiko eta ideologikoaren bidez.

Eredu neoliberalak “krisitik irteteko programa bat dauka, bere historian zehar andanatan frogatua eta arrakastarekin aplikatua. Langabezia, azpi-lana eta Euskal Herri Langilearen txirotzea, kapitalaren birbaliotze prozesua bideratzeko eta irabazien tasa berrezartzeko kapitalaren estrategia izan dira azken urte luze hauetan zehar. Betiko errezeta klasikoa da, mugimendu iraultzailearen ahulezi egoeran egiten dela bakarrik, eta beraz, indar korrelazio onuragarri batean.

Logikoki, Euskal Herri Langilearen gaineko eraso estrategia ez da orokortua izan, ahulezi handia, berez txirotuak, eta lan eta gizarte baldintza prekarioak dituzten sektore zehatzetan egina izan da. “Krisitik irteteko” eredu neoliberalak burgesia txikiaren eta langilea aristokraziaren izatezko aliantza batekin egina izan da, sistemaren egoera politiko eta ideologikoa orekatzeko, Euskal Herri Langilearen zatiketa berresteko eta txirotasuna beste garai batzuetan limosnaren papera gogorarazten diguten gizarte politiken bidez bakarrik kudeatu daitekeen gaitz bat bezala normalizatuz.

Boterean dagoen blokeak, modu honetan, askotan “ezkerrekoak” bezala definitzen diren esandako sektoreekin dituen aliantzekin, bere legitimotasun politiko eta instituzionalaren oinarriak ezartzen ditu, bere klaseekiko benetako “pribilegiatu” bihurtzen dituzten lansarien, lan eta eta gizarte eskubideen bermean oinarritutako paktuen bidez. Euskal Herri Langilearen zatiketa estrategia honi gehitu diezaiogun nazionalismoak jorratzen duena, eta estrategia berdinaren parte bezala ulertuz Euskal Herriko klase borrokak eta sektore iraultzaileentzako hain txarrak diren indar korrelazioak erasoaldi neoliberalaren aurrean duten azpigarapen ulertuko dugu.

Sistemaren muga hertsietan ematen den kontsentsu funtsezkoen politika honen orekatzeak, erreformismora edo nazionalismora azpiratzea dauka funtsezko zutabeetako bat, egiatan lana eta kapitalaren arteko kontraesanaren bi aurpegi berdin izanik, dela klabe subiranoan edo honetatik aldendurik, “ezkerrak” Europar Batasuna den esplotazio eta dominazio markoan jarraitzea bilatzen du, delarik euskal Estatu bezala edo Estatu espainiarrean azpiratutako egitura bat bezala.

Baieztatu dugun legez, mugimendu komunistaren birkonposatze prozesuan Europar Batasunaren eta IAIE-NATOrekin hausteak zentraltasun determinantea hartzen du. Oraindik egungo abagunean, , eta sare europeistak europar herri langileen artean duen zilegitasun galera gorakorraren arren, gure planteamendua mesfidantzaz ikusia izango da, “ezkerrekoak” esaten diren antolakundeek, sozialista bezala definitzen direnak askotan baita ere, marko hauek baliozkoak balira bezala babesten jarraitzen dute, hau modu progresista eta demokratikoan eraldatzeko aukerez gezurrak esanez. Eskuin liberalarekin euroarenganako eta troikarenganako haustura apokaliptiko baten ikuskera partekatzen dute, izatez europar oligarkienganako azpiraketa partekatzen baitute eta kapitalaren baliotze baldintzen erreprodukzio politiko eta ideologikoan funtsezko papera hartzen baitute.

Komunistok gure ildo iraultzaileari irmo heldu behar diogu, erreformismoari eta posibilismoari aurre eginez eta lan pedagogiko eta agitazio eta propagandako handia eginez, langileen Europara bidea egingo duen Europako Herri Langileen Fronte baten baieztatzea, europar marko inperialistaren ukatze bidean, antolatuz eta kapitalaren diktaduraren ukatzea eta borroka nazionalen batasuna suposatuko duen herri demokrazia baten bidez, zeinetarako Internazional Komunista baten birsortzea atzeragarria ez zaigun. Sistema kapitalista koordinatzeko oligarkia europarrek duten boterea internazionalismo proletarioaren hedatzearen bidez bakarrik izan daiteke garaitua, norberaren zapaltzaile nazionalak norberaren klase borrokaren markoan modu koordinatuan borrokatuz sozialismoa lortzeko helburuarekin.

Klase borrokak bakarrik determinatuko du kapitalismoaren kate zapaltzaile eta kriminala zein lekutatik hautsiko den, komunisten aitzinatzerako baldintzak sortuz. Oportunismoaren, erreformismoaren eta berrikuskaritzaren aurkako borroka funtsezkoa bihurtzen da hauei masen aurrean mozorroa kentzerako orduan. Txirotasunaren, esplotazioaren eta opresioaren gorakada normaltasunez hartzen duen eta Euskal Herri Langileak bizi duen egoera limosnaren bidez kudeatzera mugatzen den “ezkerrak” HERRI GORRIri erradikalki aurkakoak zaizkion posizioak mantentzen ditu, eta etika eta arrazionaltasun gutxiengo bat duen edozein planteamendu politikorenganakoak.

Komunisten programa politikoak ez du hauteskunde programa baten formatua hartzen. Hau esanik, puntu garrantzitsu bat azaldu behar dugu. HERRI GORRIk hauteskundeen markoa eta hauteskunde prozesuak abagune batzuetan eta indar akumulazioan baliagarri izan daitekeen errekurtso taktiko bezala ikusten ditu. “Ezkertiartasun edo anarkistak diren kontzepzioen aurrean, marxismo-leninismoak klase borroka kapitalaren edo bere luzapen politiko, sozial edo instituzionalen aurrean mugimendu komunistak aurrerapen bat izan dezakeen eremu ezberdinetan garatzen dela erakusten digu, sistemak ahalbidetzen duen geroz eta hertsiagoa den muga legalean baita ere.

Argi daukagu egungo abagunean instituzio markoa eta hauteskunde prozesuak ez direla alternatiba komunistaren birkonposatzean lehenbiziko pausuak emateko errekurtso baliogarriak. Honen arrazoiak aurretiaz erreferentziazko abangoardia komunista sortu eta posizio komunistak Euskal Herri Langilearen baitan egun ez duten indarra hartu behar dutela dira. Bestalde, Euskal Herri Langilearen gizarte, ekonomia eta kultur egoerari hobekuntzak ekar diezaiokeen hauteskunde erreferenterik ez dugu egun aurkitzen.

“Posizio guden” eta “mugimendu guden” definizio gramsciarra, klase borrokak forma hartzen duen bi baldintza ezberdin bezala, abangoardiazko estrategia baten garapenean komunistek barneratuak izan behar dira. Herri mugimenduaren eta behargin-sindikatu mugimenduaren pausu bat baino gehiago aurretik joan gabe, baina inoiz ez pausu bat atzetik.

Birkonposatze komunistako prozesu politiko-ideologikoak, HERRI GORRIrentzat, oinarrizko premisatzat dauka autodeterminazioa, Euskal Herri Langileak nazio eraikuntza sozialistarako independentziaren berme tresna bezala eta klaseartekoak eta inperialismoaren logikara azpiratuak dauden kontzepzio nazionalisten aurkakoa.

Nazio eraikuntza prozesu hau, klase borrokaren nazio markoaren errealitate historikoari lotua, estrategia marxista-leninistaren baitan bi ardatzen inguruan artikulatzen da.

Haietatik lehenbizikoa Euskal Herri Langilearen batasunari dagokio, nazionalismoek eta kapitalak sozialismoari dioten etsaitasunagatik manipulatzen dituzten hizkuntza eta kultur errealitate ezberdinetatik abiatuz. Marxismo-leninismoak edozein nazio, identitate eta hizkuntza opresioren etsai da. Herri oinarrietan eta iraultza errebindikazio ardatz bezala garatutako euskalduntze prozesua desnaturalizatua eta amatatua izan zen, irizpide merkantilistetara azpiratua eta ekintza boluntarista batean bihurtua, ahalbide eta errekurtso indibidualen arabera ezarria, errealitate sozio-linguistikoak berak estrukturalki determinatuak.

HERRI GORRIren posizioa Euskal Herri hizkuntza anitzeko batena da, non euskera lehenbiziko hizkuntza zitekeen, gaztelera eta frantsesarekin batera, non egoera ideala hizkuntza hauen ezaguera eta erabilera perfektua zitekeen. Euskeraren bultzatzeak bere izaera herrikoia berreskuratu behar duela baieztatzen dugu ere, non bizi dugun errealitatetik abiatuz, eta 70 eta 80 urteetan presente zen filosofiarekin bat eginez, Euskal Herri Langileak hizkuntza hau egokiro ikas dezan beharrezkoak diren bitartekoak instituzionalizatu behar diren. Euskera bitarteko batean bihurtu da helmuga bat baizik, errentabilitatea eta lan publikora sarbide izateko irizpideak ezarri zaizkio.

Euskalduntzea elementu kolektibo, herrikoi eta egunerokoa bezala, euskeraren ikaskuntzaren doakotasuna, lanaldiarekin bateragarri izateko errekurtsoen esleipena errealitate efektiboa izateko eraldaketa politiko, ekonomikoa eta ideologikoa egitea suposatzen du. Boluntarismoa, bere erabileraren baieztatze edo ukapen nazionalista eta bere instrumentalizazioa komunistok gure helburuetan bildu behar dugun garapen estrategikoko programa batek baztertuak izan behar dira, eta bere garapen historikoa demokrazia sozialista baten bidez batez bakarrik finkatu daitekeenaren premisaren pean, Euskal Herri Langilearen berezko eta eguneroko hizkuntza bihurtzearen helburua lortu arte.

Identitateak aske bizi daitezkeen eta hizkuntza aniztasuna errealitate efektibo eta natural bezala baieztatua den Euskal Herri bat da helburua, nazionalismo espainiar zein euskaldunaren identitate kulturalen gaineko mitifikazioa errotik ukatzen dugun heinean, haien helburu ideologikoa bere programaren baitan nazionalismoa oligarkien zerbitzura dagoen ideologia zapaltzaile bezala deuseztea duen subjektu iraultzaile sozialistaren klase izaera besterik ukatzea ez delarik.

Bigarren ardatza, baturiko Herri Langilea kapitalismoa, patriarkatua eta inperialismoa gainditzeko botere konstituziogilean bihurtzea da, errekurtso politiko, instituzionalak, ideologikoak eta errepresiboak dituen tipo berriko demokrazia batean pean, indar atzerakoiak zanpatzeko, etorkizun sozialistaren ukatzaileak eta kapitalismoaren basakeria kriminalaren babesleak.

Era berean, Erregimen Zaharraren botere politiko zapaltzaile diren aristokraziaren eta kleroaren aurkaritzan dagoen “Hirugarren Estatu” bezala nazioaren karakterizazio liberal-demokratikoak historian aurrerapen demokratiko funtsezkoa islatu zuen, marxismo-leninismoak Nazioaren kontzepzio berria bultzatzen du “Herri Langile” gisara, kapitalaren eta bere luzapen politiko zapaltzaileen aurkakoa dena eta komunismoaren askatasun osora bideratzen gaituena. Ikuspegi honetan da non, “herrien arteko gudarik ez, klase arteko bakea ezta ere” kontsignak bere geroa sozialista izango den, edo izango ez den, Europa batean bere benetako dimentsio askatzailea hartzen duen.
4.- ESKUHARTZE ILDO OROKORRAK

Euskal Herri Langilearen bultzatzaile bezala sozialismoaren hegemonia daukan nazio eraikuntza honek, Europar Batasuna den opresio eta esplotazio markoaren kritika eta salaketa barne hartzen du, hala nola lan politikoa eta ideologikoa egin behar zaion proposamen alternatibo bezala, indar korrelazioaren aldaketa eta batuketa ardatz bihurtuz. Zentzu honetan, sektore finantzarioarenganako egungo kanpo eta barne zorra herri langilearentzat har-gaitza, ilegitimotzat eta kanpokotzat definitzea da lehenbiziko pausua. Zorraren izaera ilegitimoa eremu askotan landutako gaia da, arka publikoen oligarkia finantzario erasokor eta kriminalenenen onenerako hustuketa, mozketa sozialen, austeritate, eta lansarien murrizte orokortuarekin kontrastatzen du.

Zor hori da konkretuki klase dominatzaileen eta honen ordainketaren aurka presio popularra egiteko tresna bihurtzeko ahalbidea daukana, estrategia neoliberalaren bidez herri langileak azpiratu dituen ongizate arazo larriei modu efektiboan aurre egiteko beharrezko den eraldaketa ekonomiko eta sozialari ekiteko errekurtsoak errekuperatzeko. Zorraren ordainketa eza, burbuila espekulatiboaren osaketa finantzarioaren produktu izan dena eta herri langileek ordaindua izan dena, europar oligarkien gain zintzilikatuko den Damoclesen ezpatan bihurtu behar da.

Gure alternatiba ez da historikoki gainditua dagoen Ongizate Estatua bezala eredu kapitalista baten birkonposatzea. Neoliberalismoa klase dominatzaileen ideologia eta praxis politikoan bihurtu izanak gain-metaketak dominaturiko kapitalaren baliotzearen beharrei erantzuten die. Kapitalismoa produkzio eredu onargarritzat hartzen duten politika erreformistek, kapitalaren eta lanaren errenten banaketan “zuzenketak” egiten saiatzen dira diru sarreren garantia errentak ezarriz eta hezkuntza, osasungintza eta zerbitzu publikoak zabaltzea proposatuz, ez diote aterabide erreal bati erantzuten ez baitira funtzionalak egungo sistema kapitalistaren baitan, globalizazio ekonomikoko eta finantzarioko marko errealak, lehiakortasuna parametro neoliberaletan ezarriz, gizarte dumpingeko, produkzio deslokalizazio eta kapital ihesaren praktiketara daramana, ez ditu proposamen erreformista hauek ameskeria elektoralista bihurtzen baizik.

Alternatiba komunistak lanaren zentraltasuna planteatzen du, duintasuna egoeran egindako lana, lan eta gizarte eskubide osoekin eta Herri Langilearen bizitzaren ardatz, honen kontziliazioa herri demokrazia eredu berri batekin bermatuz, non gizon eta emakume askeek, eskubide eta betebehar kolektiboekin, asegarri zaien egoera material, sozial eta kulturak lortuko dituzten. Logikoki oraindik balioaren legea ezeztatua izango ez den fase batez ari gara, lanak soldatapeko egoeran jarraituko du, baina ekoizpen prozesuan sortutako gainbalio mota berriko demokrazia ekonomiko eta politikoa sostengatzeko berrinbertitua izango da, non bere izaera sozialista herri langileen eta prozesuaren zuzendaritza marxista-leninistaren produktu historikoa izango den.

Lan duin baterako betebeharra eta eskubidea gure alternatiba da eta horregatik funtsezkoa ikusten dugu –mugimendu sindikalak ahaztu duena ere- lan jarduna gutxituz lanaren banaketaren eta soldata errenta zuzen eta ez-zuzen maila batzuk, sortutako soberakin ekonomikoaren eta honen banaketaren araberakoa, ezartzearen eztabaida berreskuratzea, oraindik ekoizpen baldintza kapitalistak izanik, eraldaketa iraultzaile sozialista baten aurretik. “Gutxiago lan egitea guztiok lan egin ahal izateko” formula honek logikoki eredu ekonomikoaren eraldaketa estrategiko bat eskatzen du, zeinetan ekoizpenaren planifikazioak eta erregulazioak, zirkulazioak, banaketak eta kontsumoak dumping sozialak suntsitutako barne merkatuak berreraikitzeko eta kapitalen mugimenduen regularizaziorako balioko duten. Helburua ez da oligarkia finantzario eta inperialistetatik autonomoa den eskaera eta eskaintza eredu bat sortzea baizik, bere gestioan herri partaidetza hazkorrarekin eta produkzio bitartekoen jabetzaren sozializazioarekin, oraindik gutxitzen doazen sektore kapitalistekin bizikidetzan, botere politiko efektibo bat sortu den herri botere baten erregulaziora azpiraturik. Ekintza antikapitalistako ildo bat ezin daiteke aurrera eraman metaketa kapitalista eta suntsipen ekologikoa planetaren biziraupena ataka larrian jartzear den, baldin eta jadanik egin ez badu, espiral harrapari batean elkar elikatzen direla ulertu gabe.

Eredu kapitalistaren irrazionaltasunak, bere erreprodukzio zabaldua arriskuan jartzen duelarik ere, maila guztietako mehatxu orokorrera bideratzea eragin du. Gero eta gutxiago diren lehengaiengatiko gudek, alterazio klimatikoek eta aldaketa klimatikoek eragindako desertizazioek, produktu transgenikoen efektuek, hustiaketa gehiegizkoaren eraginagatik sortutako lurraren ekoizpen gutxituak… Kapitalismoa eredu kriminala bihurtzen dute, desagerpenaren aurrean egon daitekeen aukera bakarra sozialismoa delarik.

Ikuspegi honetatik gure eskuhartze ildoa hiru funtsezko eremutan planteatzen dugu: 1- Eremu politiko-ideologikoa, 2- Herri mugimendua eta 3. Behargin eta sindikatu mugimendua.

1.-EREMU POLITIKO-IDEOLOGIKOA.- Sozialismoa, Herri Langilearen eta bere beharren zerbitzura den ekonomiaren antolaketaren eredu sozio-politiko alternatibo gisara, gure diskurtsoaren zutabe nagusi bihurtu behar da, hala nola agitazio eta propaganda betebeharrena. Bere definizioa ez da irmoki bakarra, eta bere forma zehatza sortzen den Formazio Ekonomiko Sozialak determinatua da, baina, sozialismoaz hitz egiten dugunean kapitalaren diktadurari erradikalki aurkakoa zaion demokrazia batez ari gara, oinarri zabaleko herri boterearen jarduna legalki eta legitimoki eta sozialismoaren eraikuntza bermatzeko errekurtsoekin. Sozialismoa egingaitza da indar metaketa prozesu batek eta lana eta kapitalaren arteko indar korrelazioen aldaketak eragindako haustura iraultzailerik gabe.

Eremu honetan marxismo-leninismoaren zientziaren geldiezina den berritze lana, materialismoa historikoa eta dialektikoa, sozialismoak aurrera egiteko oinarri bezala, borroka teoriko-ideologikoa eta militantzia komunistaren formazio politikoaren betebeharrak barne hartzen ditugu. Oinarrizkoa da heziketa marxista-leninistarako eskola baten sorrera, HERRI GORRIn uste dugularik lan hori beste nukleo komunistekin partekatua izan behar dela.

2.-HERRI MUGIMENDUA.- Herri mugimendua, orokorrean modu espontaneoan, Herri Langilearen sektore ezberdinak gai sektorial, partzial eta, askotan, iraunkortasun gabekoen inguruan antolatzean eratzen den produktua da, kolektiboak edo nukleo dinamizatzaileak erabakitako helburu batzuk lortu arte.

Onartu beharra daukagu komunistok ez dugula herri mugimendu hauek karakterizatze egoki bat egiten, haien premisa erreformistetan eta helburuen partzialtasunean zentratuz hauen mugiarazteko indarrean eta indarra batzeko gaitasunean baino. Mugimendu hauen inguruan militantzia sozial oso baliogarria sortu da, zeina mugimendu komunistak irabazi behar duen sozialismoaren kausarako eta abangoardiazko eta indar metaketaren estrategia marxista-leninistan barneratu.

Komuniston esku hartzea herri mugimenduan epe motzera bete beharreko helburua da eta HERRI GORRIn funtsezko garrantzia ematen dioguna.

-Erasoaldi neoliberalari aurre egiteko sortutako mugimenduak, hala nola, etxe kaleratzeen aurka, lan eta gizarte eskubideen eta zerbitzu publikoen mozketen aurka borrokatzen direnak eta langabetuen elkarteen mugimenduen inguruan antolatzen direnak. Mugimendu hauen bateratzea sistemaren eraldaketarako eta indar metaketarako bektore estrategiko baten inguruan berebizikoa da herri mobilizazio espiral bat bultzatzeko beharrezkoa den masa kritikora heltzeko. Era berean, “ezker” sistemiko bat ezartzeko herri mugimendua instrumentalizatzen saiatzen den erreformismoaren aurkako klase borrokaren eremu bat da.

-Mugimendu feminista eta patriarkatuaren zapalketaren aurkako borroka, non emakumeei emakume izate hutsagatik gehitua zaien esplotazio eta zapalketa bikoitzarekin. Patriarkatuaren ideologia komunisten aldetiko borroka nekagaitzaren objektu izan behar da eta marxismo-leninismoa emakumearen askapenaren tresna sozialismoan. Emakumeen erailketa bultzatzen duten zapalketa patriarkalen forma mugakoenetatik zapalketa forma ezberdinetara, zeinek emakumeak objektu pasibo, sozialki eta politiko ezeztua, eta kapitalaren zabalketa zikloetan lan indarraren erreserbatzat dituztenak, menperatze ideologikoaren forma sotilenetatik igaroz, mugimendu komunista bakarrik dago emakumearen askapena zuzentzeko baldintzetan, historian zehar esperientzia sozialista ezberdinek erakutsi duten bezala.

-Errepresioaren aurkako mugimendua, bateragarriak diren bi borroken batasun bezala. Alde batetik, amnistiaren zentraltasuna komunistok preso politikoengan eta hauen askapenean premisa demokratiko bezala daukagun errebindikazio eta konpromiso bezala, eta bestetik, sistemak duen demokrazia formal liberal-burgesetik forma autoritarioagoetara, kapitalismoaren historian zehar lortutako askatasun eta eskubideen ukatzaile, joateko tendentziaren eta faxismoaren arriskuaren, kapitalaren errekurtso bezala klase borrokaren zorrozte inguruabarretan, salaketa. “Mozal lege” berria, baina “Alderdien legeak”, legislazio “antiterroristak” edo immigrazioaren aurkako legeak, sistema kapitalista espainiarra kuestionatu dezakeen edozein mugimenduren aurkako errepresioa zorrozteko helburu bakarraren parte dira.

Hiru eremu popular haien berebizikotasunak ez du esan nahi beste mugimenduak ez ditugunik garrantzitsutzat hartzen. Garapen ekologikoki sostengarrirako mugimenduak, euskera merkatu objektutzat ez daukan euskalduntzea, mugimendu antifaxista edo bizilagunen mugimendua berreraikitzeko beharra etorkizuneko herri botere bezala, mugimendu komunistak Euskal Herrian landu behar dituen, erreferente eta abangoardia bezala ezartzeko duen gaitasunaren arabera, eremuak dira baita ere, erreformismoak, nazionalismoak eta atzerakoitasunak hauek instrumentalizatzeko saiakeren aurrean.

3.-BEHARGIN ETA SINDIKATU MUGIMENDUA.- Komunistok fronte bat osatu behar dugu behargin eta sindikatu mugimenduen baitan, egun daukaten Estatuaren tresna ideologikoak bihurtzeko duten tendentziarekin apur dezaten, horrek subentzioengatik eragiten duen klase borroka geldiarazteko funtzioarekin eta nazionalismoak eta zentralismo erreformistak Euskal Herri Langilea zatitzeko helburuarekin instrumentalizatzeko duten joerarekin.

HERRI GORRIk ez du klase dominatzailearen aurkako konfrontazio estrategia batean subjektu izan zitekeen erreferentziazko sindikaturik. Burokratizazioa, joera burges txikia eta Euskal Herri Langilearen sektore zapalduen eta esplotatuenengandiko urruntzea, behargin-funtzionari aristokraziako sektoreek gidatutako elite sindikal batek komunean dituen elementuak dira, zeinek masen aurrean duten zilegitasun eza eta sinesgarritasun eza zorrozten duten premisa antikomunista, erreformista eta posibilisten bidez. Klase sindikalismo berri bat, borrokalaria eta sozialismora bideratutako estrategia batean horri aurre egiteko baldintzetan. LAB sindikatua, tradizionalki beste sindikatuenganako kualitatiboki ezberdinak ziren posizioei lotua, aldaera burokratiko bertsuan sartu da. Esandako identitate zantzuen berreskurapenak praktika sindikalaren eremuan ezarriko luke bakarrik Euskal Herrian klase sindikalismo parte hartzailearen eta borrokalariaren birfundatzerako erreferente bezala.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s