MAIATZAREN 1 HONETAN

lucha_clases2Zazpi urteko erasoaldi kapitalista badirudi ez dela nahiko denbora izan erreferentziazko Mugimendu Komunista berreraikitzeko, ez Euskal Herian, ez espainiar Estatuan, ez Europa mailan. Zazpi urte, ordea, badira aski denbora autokritika prozesu bat garatu ahal izateko, akatsak eta indarguneak non dauden identifikatzeko Mugimendu Komunistan garatutako dinamika politikoan.

Ezin gaitezke erreformismoa, oportunismoa eta berrikuskaritza honetaz erruduntzearekin konformatu, haiengandik espero zen papera bete dute, gu izan garelarik, komunistak, ideologia, politika eta antolakuntza mailako praxi bat berreraikitzeko ezgaitasuna izan dugunak.

Ezin gaitezke ere estatuaren errepresio eta ideologia aparatuengatik damu izan, berria den zerbait balitz bezala hartuz eta hau gure ikusmugatik kanpo izan.

Maiatzaren 1 honetan ezin daiteke esan ez dugun ezer berririk esan. Proletalgoak, edozein askapen proiekturen aradatz bezala, bere indar politikoa, antolakuntza eta borondate hegemonikoa erakutsu beharko zuen egunean erritualizatutako dinamika baten aurrean aurkitzen gara, batzuentzat agortuko den “errabiaren egun” baten aurrean, beste batzuentzat jai egun baten aurrean. Atzean estrategia politikorik eta alternatiba sozialistarik ez duen Maiatzaren 1 bat desfile hutsa baino ez da.

Herri Langile-Proletarioen hustiapenean, dominazioan eta opresioan oinarritutako metaketak hor jarraituko du klase borrokaren zorrozteak, antolakuntzak eta bektore iraultzaile baten konfigurazioak kapitalismoa garaituko duen alternatiba sozialista bat eratu arte.
Proletalgoak bere abangoardia komunistaren beharra dauka, eta abangoardia komunistak proletalgoaren beharra. Nola planteatu hauen batasuna?

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s