ABAGUNEN BURUZ EKARPENA: ERROFORMISMO ETA MUGIMENDU KOMUNISTA

hg1 copiaPODEMOSen sorreratik hona, eta are gehiago bere “zentrorako” mugitze progresiboaren ostean, Euskal Herriko eta espainiar Estatuko nukleo komunista ezberdinek bere erreformismoaren eta oportunismoaren salaketa banatu dugu, sistemaren mugen barnean ezarritako muga politikoak eta kontraesanak salatuz. Egitan, kritika hauek ez dute efektu esanguratsurik izan krisiak eta kapitalaren erasoaldiak gehien kolpatutako proletalgoaren kapa zabaletan. Berez, PODEMOSen gain “aldaketa” pertzepzio bat mantendu da, kapitalismoaren berregituraketaren azken urte hauetan garatutako politika antisozialen eta antidemokratikoen gaineko haustura bat.

2011 eta 2012. urteetan uste izan zen 78ko erregimena hausten ari zela garaian ziren mobilizazioengatik eta kapitalismoaren errealitatean jasotako esnatze gogre batengatik, zeinek langabezi, esplotazio, opresio eta dominazio forma erakutsi zuen. PODEMOSen sorrerak, oinarrian, mobilizazio horiei, sakabanatuak, heterogeneoak eta espontaneoak, mugimendu komunistak garaian eman ezin ziena eskaini zien: batasuna eta estrategia politikoa. Herri berotasun horretatik nolabaiteko indar motriz iraultzailea atera zitekeenaren ustea marxista askok momentuan egin genuen akats bat izan zen.

Gainera, PODEMOS zenaz naiz eta kontziente izan arren, “Zilegitasun gabeko zorra” ez ordaintzea, eurotik ateratzearen ustezko proposamena eta erreforma sozialen programak benetako “ezkerreko” alternatiba bezala ezartzen zuen, sistemaren mugetatik harago mugimendu hori katalizatu zezakeenak.

2008ko krisi osteko kontestuak, klase kontraesanak areagotu zituenak, Estatu espainiarreko herri langile-proletarioen kontzientzia areagotze bat ekarri zuen, baina hori ardatz erreformista batean konkretatzen zen, ez baitzegoelako bestetarako baldintzarik. Izan dezagun kontuan 2015eko udal, autonomi eta hauteskunde orokorretan PP-PSOE blokeak proletalgoaren frakzio garrantzitzuen babesa lortu zuela… Beraz, krisiaren hasieraren 7 urtetara, izandako eskubide sozialen eta laboralen mozketarekin, %22ko langabeziarekin, prekarizazioarekin, pobretze erlatibo eta prekarizazioarekin, haurren nutrizio gabezi datuekin, geroz eta errepresiboagoa eta opresiboagoa den legedi batekin… Partido Popularrak 123 eserleku, PSOEk 91, PODEMOSek 69 eta CIUDADANOSek 40 lortu zituzten.

Inoiz ez dugu pentsatu PODEMOS Estatuaren estolderiatik hurbil dagoen bulego batean sortua izan den plan baten produktu gisara. Gure ustez, ezkerreko antolakunde batean sortu zen errealitate bati dagokio, ostean elektoralismoa onartu eta zentrorako bidea hartu zuena, programan hainbat errenuntzia eginez eta bere oinarri elektorala haundituz. Objektiboki, esandako zentrorako bideak 78ko erregimenaren indarpena ekarri zuen, balantzan ezarriz “berritutatako” ezker sistemiko bat eta “berritutako” eskuin sistemiko bat, CIUDADANOS zitekeena, erregimenak aurreikusitako ezker-eskuin ardatzak birkonposatuz.

Mugimendu Komunistaren akatsak PODEMOSi leporatzea ez da serioa. “15 M” fenomenotik garatutako mobilizazioak gehiagora joan ez zirela pentsatzeak PODEMOSek eremu elektoralistara bideratu zituelako pentsatzeak ez ditu baizik Mugimendu Komunistaren akatsak baieztatzen eta honen gaitasun eza abagune horretan garatzeko. Zuzendaritza politikorik gabe, estrategia gabe, mugimendu hori desagertuko zitekeen. PODEMOSek estrategia, zuzendaritza eta indar bateratzerako metodologia proposatu zuen, Mugimendu Komunistak planteatzen jakin ez zuen zerbait.

Euskal Herriko kasuan, Hego Euskal Herrian, PODEMOSek bere babes elektorala handitu du baita ere, non azken hauteskunde orokorretan Ezker Abertzalea gainditu zuten, eta Euskadiko kasuan, EAJk zuen bozken kopurua baino gehiago lortu zuten. Hala, Hego Euskal Herrian, ezkerreko bi ardatz erreformista ditugu, bata abertzalea eta beste bat abertzalea ez dena, eta bere ezkerrera, hautsitako eta egitura gabeko Mugimendu Komunista.

Behin baino gehiagotan azaldu dugu “Ongizate Estatua” berrezartzeko gaitasun eza, Estatu Espainiarrean izan zituen gabezi ikusgarriengatik ere. Ez gara horretan berriz sartuko, ebidentea baita kapitala berrantolatzen saiatzen ari den metaketa inguruabarrean hori ez dela bideragarria. Borondate honeko “ezkerreko” estatu gobernu batek ere ezingo luke lortu Europar Batasunarekin hautsi ezean eta Ongizate Estatu baten berreraikitzerako programa bat gabe, non lana baldintza duinetan eman daitekeen, edo kontituzioan jasotako eskubide sozial eta laboralekin.

Ongizate Estatua metaketa erritmo azkarrak eragindako soldata hobekuntzak ahalbidetzen zuen eta langabezi eskasak klase borrokaren kontestu batean indar korrelazioa langile mugimenduarentzako onuragarria zen inguruabar batean garatu zen. Estatu espainiarraren kasuan, 78ko erregimenaren legitimotasunak “Ongizate Estatu” baten ezarpena beharrezkoa zuen, erregimen faxistaren politika populisten jarraitzaile, demokrazia burges formal autoritario batekin.

Kezgagarriena ordea “aldaketa” ilusioa herri sektore ezberdinetan helarazi duen erreformismoa, elektoralki mugiarazten duena, bere mugetan eta kontraesanetan agortuko dela da. Eta hori erreformismoaren errenuntzia programatikoen paraleloan egingo du, posible denaren mugetan eroriz eta eskuinaren itzulera elektorala eraginez, alternatiba partidistaren ziklo berri bat eratuz, alderdi gehiagorekin, baina oinarrian 78ko erregimenak aurreikusitako eskema erreproduzituz.

Egungo abaguneak ez du proletalgoaren baitan programa sozialista bat modu efektiboan sozializatzea ahalbidetzen. Ez dago programa sozialista bat eskuan izanik masa ildo bat aurrera eramateko baldintza objektiborik; dudagarria zitekeen ere sozialismo kutsurik lukeen neurririk ere “utopia” baino gehiago izatea egun.

Nukleo komunista batzuk, egoera honen aurrean, bi mugako posiziotatik lan egiteko bidea hartu dute, bien arteko erdibideko formekin. Alde batetik, masei sozialismoaren programa maximoa aurkezteko beharra azaltzen dutenak ditugu, non borroka espontaneoen berezko garapenak herri mugimendu eta langile mugimenduen “abangoardia praktiko” baten sorrera ekarriko duen, eta zeinek “ideologia komunista” barneratuko duen esplotazioa, dominazioa eta opresioa garaitzeko beharrezko baldintza bezala. Orientazio hau aurretik ere kritikatu izan dugu KIMETZ erakundearekin eztabaidan, beraz ez gara gehiago luzatuko.

Beste posizioak uste du mugimendu komunistak, agerikoan zein inplizituan, dagoen erreformismoan parte hartu behar duela, masei hurbiltzeko beharra oinarri hartuta, zeinek mguimendu komunistari presentzia hartzeko eta ideologikoki eskuhartzeko ahalbidea emango liokeen.

Posizio bat zein bestea uste dugu ez direla aproposak egungo abagunerako. Haietatik lehenbizikoak inmobilismora, sektarismora eta ezkertiartasunera daramatelako; bigarrenak, oportunismora darama duda barik, erreformismoaren filak handitzera eta masen egungo kontzientziara mugatzera, modu mekanizistan uste izanez borroka espontaneoen berezko eboluzioak aurre pauso kualitatiboak eragiten dituela.

HERRI GORRIn uste dugu erreformismoa bakarrik erreformismen eremuan bakarrik borrokatu daitekeela, proletalgoaren egungo kontzientzia mailak ez baitu beste biderik uzten abangoardiako mugimendu komunista bat eratzeko. Erreformismoa erreformen eremuan borrokatzea ez da hitz joko bat, abagunearen analisi materialistatik gauden egoera onartzea baizik, non proletalgoaren zati oso esanguratsu bat boterean dagoen blokearen eremu ideologiko.politiko atzerakoiaren baitan dagoen. Estatu espainiarreko kasuan, PP-PSOE blokearen menpe, eta Hego Euskal Herriaren kasuan EAJren mende.

Neoliberalismo urteen ostean, Herri Langileek “neoliberalismoaren” mugen gaineko kontzientzia handitu dute, ideologia dominatzailearen mugako bariante bezala, baina ez kapitalismoaren gainean ekoizpen eredu mezala. Logikoki, kontzientzia horrek sistemaren injustiziak identifikatzea ahalbidetzen du, eskubide politiko, sozial eta zibiletan egondako atzerapen demokratikoak, baina “injustizia” parametroetan analizatzen ditu, ez sistema kapitalistak erreproduzitzeko beharrezkoa duen egiturazko berezko efektu bat bezala.

Oso grafikoa dirudigun adibide bat jar dezagun. Madrileko kasuan, Carmena andrea buru den “alkatetza aurrerakoia”, posible izan zen herri mugimenduaren sektorek batzuekin hartutako konpromisoengatik, konkretuki etxe klaeratzeen eta kapitalaren erasoaldiak sortutako gizarte mozketen aurkako mugimenduekin hartutakoengatik. Bere gestioan zehar -beste modu batera izan ezin zitekeen legez- erreformismoak legaltasunarekin jotzen du aurrez aurre, sistemaren mugekin, etxebizitza eskubide bat delarekin, baina kapitalaren jabego eskubideei lotua doala. “Alkatetza aurrerakoia” babestu zuen mugimenduaren baitan kontraesanak agertzen hasi dira bete gabekoen , programa errenuntzien edo legaltasunera egindako egokitzapenengatik. Berez, etxe kaleratzeen aurkako mugimenduan “alkatetza aurrerakoiari” kritikak ageri dira jadanik. Zein izan behar da komuniston jarrera kontraesan horien aurrean? Sektore hauei proletalgoaren diktaduraren alternatiba aurkeztu, non etxebizitza arazoa konponduko zitekeen, baina egitako intzidentzia barik, edo komunistok etxebizitza politika aurreratuenen errebindikazioa hartzea eta erreferente gisara mugimendu horretan egituratzea?

Erreferentea duda barik, baina ez elektorala, gauden abagunean mugimendu komunista ez dago instituzio burgesak klase borroka fronte bat bihurtzeko baldintzetan. Proletalgoaren erreferente izatea, modu estrategiko eta antolatuan, langile eta herri mugimenduan, gure programa estrategiko eta taktikoa egungo abagunera dialektikoki artikulatzea da. Komunistak ez gara ezkutatzen; gure helburu estrategikoa sozialismoa da eta balio-lanaren lege historikoaren garaipena, lehenbizi eraldatze sozialistaren beharrei egokituz eta ostean bere desagerpenerako baldintzei egokituz. Ez gara ezkutatzen, baina materialismo historikoaren zientziak bideratzen gaitu eta programa taktikoak , estrategikoari azpiratua doana, klase borrokaren errealitatean oinarritu behar da, indar korrelazioan, baldintza politiko, sozial eta ideologikoen analisi sakon batean.

Nukleo komunista ezberdinen bateraketarako oinarrizkoa den zerbait da. Bi ikuspuntutatik da garrantzitsua, haietako lehenengoa posizioak azaleratzea da, Mugimendu Komunistaren estrategia orokorra determinatzea, programa maximoaren helburuak ezartzea eta demokrazia sozialista baterako bidea ezartzea, bestea, artikulatutako, koordinatutako eta antolatutako praxi militatne baten bideragarritasuna da. Mugimendu Komunistaren praxia ezin daiteke izan bostnakako nukleo ezberdinak leku ezberdinetan jardutea, esfortzu militantea areagotuz, nukleoen arteko lehian eta errealitatetik at dagoen harapaketa endogamiko batean. Egoera honen aurrean herri eta langile mugimenduko sektore aurreratuenek ez dute inolako erreferentzialtasunik ikusiko haien eguneroko borroketarako. Gehiegitan herri mugimenduko militanteak antolakunde komunista batera hurbiltzen direnean horiekin harremana hautsi ohi dute arazo konkretuen bazterketa bitarte dela.

Baina nukleoen batze prozesu honetaz gain, haratago joan behar gara, erreformen aldeko borroka modu efektiboan eta konkretuan garatzeko interbentzio formak ezarriz, Herri Langile-Proletarioaren antolakuntza, mobilizazio eta kontzientziaren zuzentze gorakorrarekin. Uste dugu erreformismoaren aurrerapen elektorala posizio atzerakoien aurrean mugimendu bezala garatzeko oinarri ona dela, baina erreferente komunistan organikoki eta politikoki garatu ezean, erreformismoaren errenuntziek eta mugek boterean dagoen bloke “gogorraren” onuran joango dira.

BORROKA ALDERDIAK

HERRI GORRIn beti babestu izan dugu gure harreman organiko, politiko eta ideologikoa Euskal Herria klase borrokaren Nazio Marko bezala definitzeari. Alde batetik, klase borrokaren nazio markoaren definizioak Euskal Herriak dituen karakteristika propio eta historikoki baldintzatuak baieztatzea datza, bere klase borrokarenak eta Euskal Errepublika Sozialistaren helburu estrategikoa planteatzen dugun baldintzarenak.

Bestalde, Autodeterminazioa beti kontsideratu izan dugu independentzia baino askoz harago doan prozesu bat bezala. Autodeterminazioa subjektu batekin -Euskal Herri Langile-Proletalgoa- eta gizarte eraldaketarako proiektu batekin lotzen dugu, non subirautza politiko eta ekonomikoa trantsizio sozialista abiaraziko duen herri botere bat ezartzeko baldintza den.

Subjektu horren eraketa gabe, boterean dagoen blokearen aurka onuragarria den indar korrelazio bat bultzatzen duen bektore sozialista gabe, ez dago autodeterminaziorik. Autodeterminazioa oinarrizko eskubide demokratiko bezala, forma hutsa baino ez da, non indar korrelazioek prozesuak hartzen duen klase izaera determinatzen duten.

Horregatik autodeterminazioa edozein premisa nazionalistatik at uzten dugu, autodeterminazio prozesua Euskal Herri Langile-Proletarioaren batasunetik abiarazi behar dela uste dugu eta subirautza politiko eta ekonomikoa opresioaren, dominazioaren eta esplotazioaren garaipenerako tresna bezala hartuz. Hor non ez dugun bat egite nazionalismoarekin, subjektu gisara “hiritargo osoa” jartzen duenean edo “Euskal Herria”, Euskal Herrian ez baitago proletalgoa baino klaserik azpiratuagorik, eta honen baitan emakumeen sektorea bereziki. Ez dugu honetan sakonduko, beste momentu batzuetan argitu bait ditugu.

Berebizikoa den beste gai batekin goaz orain. Euskal Herrian klase borroka eta Herri Langile-Proletarioaren askapen soziala prozesu nazional bat da, espezifikoa eta kapitalismoak historikoki hartzen duen baldintzen produktu baita. Premisa honetatik beste batera heltzen gara, eta Estatu espainiarra borroka politikoaren eta ideologikoaren eta aliantza politikaren beste eremu bezala definitzearen beharra da.

HERRI GORRIn ez dugu internazionalismo abstraktu batean ezkutatzen estatu markoaren izaera preferentea, dialektikoki erlazionaturiko klase borrokaren eremu bezala Euska Herrian daukagunarekin. Borroka antikapitalistak eta antiinperialistak koordinazio beharra dauka, maila internazionalean ematen den helburuen batasuna, delarik europar eremuko antolakundeekin edo beste errealitate batzuetakoa, baina ezin dezakegu ukatu Euskal Herriko klase borrokaren dinaminak 78ko erregimenaren izaera gaindeterminatzailea.

78ko erregimena, kapitalismoaren erreprodukziorako Estatu espainiarrak hartzen duen forma historiko bezala, inperialismoak ezarritako lanaren banaketa internazionalaren baitan, Estatuko Herri Langile-Proletarioak zapaldu, dominatu eta ustiatzen ditu. Hego Euskal Herriko kasian, EAJ izan da erregimenaren sostengu, legitimazio eta kontsodilaziorako oinarrizkozutabea, metaketa gestionatuz eta kapitalaren ordezkari politiko bezala.

Autodeterminazioak, Herri Langile-Proletarioen askapen sozialerako prozesu gisa, estrategia bikoitza aurkitzen du. Alde batetik, marko nazional bakoitzean ematen den klase borrokaren zorrozpen eta garapena, subirautza ekonomiko eta politikoa programa demokratiko-popular bati lotuz, eta ez berregituraketa burgesari, kapitalaren baloratze baldintzak hobetuz.

Bestalde, estatu markoan ematen den klase borrokaren garapen eta zorroztea, zeinen koordinazio estrategikoan banatze eskubidea eta autodeterminazioaren defentsa hartu behar den, baldin eta nazio marko ezberdinetan horrela determinatzen den konstituzio prozesu batean.

Nazionalista askok egiten duten bezala, “ezkerrekoak” barne, “espainia ez dela gure arazoa”, komikoa liteke baldin eta planteamendu horren ondorio lazgarriengatik ez balitz. EAJ Hego Euskal Herrian 78ko erregimenaren eta kapitalismoaren erreprodukzioaren gestore izan ez balitz bezala, PSOErekin eta Pprekin batera, edo diputazio eta udaletan parte hartzeak, independentisten aldetik baita ere, erregimenari zilegitasuna emango ez balio bezala.

Estatu espainiara Europar Batasuneko alderdi ahuletako bat da. Bere pisu ekonomikoa, bere zorpetze maila (BPGren %101), erregimen autoritario baten beharra daukate kapitalismo periferikoaren erreprodukziorako Europar Batasuneko zentroarekiko. Ilegitimoki publiko bihurtutako zorraren ordaintze eza, Troikaren esanak ez betetzea, edo nazionalitateen politika eta IBEX-35eko enpresen etekin errealen eta finantza kontrola estatuko oligarkiak eta Europar Batasunak onartu ezin ditzaketen arriskuak dira.

Estatuko marko nazional ezberdinetako autodeteminazio prozesuak, hauen proletalgoaren eta antolakundeen zuzendaritzaren pean, prozesu hauen koordinazioa Herri Errepublika Espainiar baten bidean aurrera egin nahi duten erakunde eta mugimenduekin bat, zeinetan herri proiektu konstituziogile bat egiteko baldintzak ematen diren eta marko nazionalen batze edo banatze librea onartuak diren seriotasunez analizatua izan behar den egoera bat da. HERRI GORRIn uste dugu klase borrokaren zorrozterako marko onuragarria dela, bloke iraultzaile baten sorrerarako eta bektore sozialista baten konfiguraziorako.

ERREFORMEN ALDEKO BORROKA

Langile Mugienduaren ahultasunak, CCOO eta UGT bezalako sindikatuek kapitalaren erreprodukzioan betetzen duten rola, beste sindikati batzuen burokratizaziorako joera, ekintza sindikalerako zailtasun gorakorra, langabezi altuko eta desmoralizazio orokorreko inguruabar batean, gestionatzen zaila den abagune bat irudikatzera eramaten gaituzte.

Marx kontziente zen krisi osteko metaketa kapitalistako faseetan, langabezi altuarekin eta esplotazioaren handitzearekin, proletalgoaren errebindikazioak eta negoziaziorako ahalmena gutxitu egiten zirela. Zeren eta, orientazio komunista askok uste dutenaren kontra, proletalgoaren egoera okerrera jotzeak ez du esan nahi kontzientzia eta mobilizazioak gora egiten dutenik, baizik eta azpiraketa eta desmoralizaziora daramala. “Dagoena da…” esaldia erresistentzia baino onargarriagoa da, horrek gauden egoera zailtzen duelarik borroka eta erresistentzia bideratuko duen Mugimendu Komunista indartsu baten ezean.

Mugimendu Komunista, egungo abagunean, erreformismoa alboratzeko prest dagoen marra gorrietatik gaindi dagoenaren defentsara bideratu behar da. Publikoak, dohakoak eta klitatezkoak diren hezkuntza eta osasuna, enpresa hitzarmenen gainetik hitzarmen kolektiboen egunerapena, lan erreformen baztertzea, laikotasuna, autodeterminazioaren jarduna, gizon eta emakumeen arteko eskubide berdintasuna eta demokrazia errepublikarra dira defendatu behar ditugunen adibide bat. Mugimendu Komunista egituratzeko baldintzetan ez badago, langile eta herri mugimenduaren baitan ezartzeko, oinarri demokratiko minimo hauen inguruan kontraeraso bat hasteko lehenbiziko pausu bezala, ez da gerorik guretzat. “Allderdi berreraikuntza ildoen” inguruan solasean jarrai dezakegu, Lenin edo Stalinen jaiotze eguna ospatzen eta komunistak norbait izan gineneko garaiak ospatzen, edo “herri gudaz” hitz egin. Baina Euskal Herrian eta espainiar Estatuan klase dominatzaileak dominatzen jarraituko du.

Mugimendu Komunista ez da eta ezin da alternatiba elektorala izan. Erreformen aldeko borroka mobilizazioetatik, antolakuntzatik, lorpen txiki edo handietatik baizik ezin daiteke eman, herri antolakuntzaren maila berriak sortuz, kontzientzia hartuz, proletalgoa marxismo-leninismoaren zientziara sartuz, abangoardia konfiguratuz eta indartuz. Horrela egiten da bidea.

HERRI GORRI

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s