HERRITAR BATASUNA-RI BURUZ

hg1 copiaHERRITAR BATASUNA-ren (HB) aurkezpen publikoaren eta esandako ekimenak bere oinarri orokorrak eta helburuak definitzen dituen dokumentu baten aurrean, Herri Gorri-k hurrengo balorazioa helarazten du.

1.- Euskal Herrian Herri Batasun baten sorrera, honek ezkerreko erakunde, kolektibo eta joerak biltzen dituelarik, beharrezkotzat eta positibotzat jotzen dugu. Herri Gorri, kolektibo komunista den legez, Herri Batasunak edo Herri Fronteak gizarte eraldaketarako bloke soziopolitikoak izatera hel daitezkeela uste du, zeinetan mugimendu komunistak esperientzia eta tradizio historikoak dituen.

2.- HERRI GORRIn, HERRITAR BATASUNAren aurkezpen dokumentuaren edukiak analizatu ostean, ondorio batera heldu gara, delarik hautatutako izenaz bestalde, guk Herri Batasun bat bezala ulertzen dugunetik luze aldentzen dela. Dokumentuaren oinarri ideologiko-politikoek Ezker Abertzale bat berreraikitzeko saiakera batera daramate duda barik, abertzaletasun iraultzailearen ildoari jarraituz. Guztiz legitimotzat eta positibotzat jotzen dugu, publikoki anitzetan agerrarazi dugun moduan.

3.- Gure ikuspegitik, paraleloki gauzatzen diren Euskal Herriko mugimendu komunistaren eta Ezker Abertzale sozialista baten berreraikitze prozesuek ez dute zertan kontraesankorrak izan behar egun gauden inguruabarrean. Izatez, Herri Batasun batean eremuan, prozesu biek helburu taktikoak zein estrategikoak partekatzera hel daitezke eta aurrera jotze sozialista baten markoa Euskal Herrian ezarri.

4.- HERRITAR BATASUNAren aurkezpen dokumentuaren helburu orokorrek Herri Gorrin bat egiten ez dugun  «baldintzarik gabeko» independentzia bati eusten diote. Gainera, ildo independentista horren legitimotasun historiko, politiko, ideologiko eta «diplomatikoa» Nafarroako Erresuman bilatzeak, atzerakoi bezala har genezakeen atzera pauso bezala agertzen da, Euskal Herria klase borrokaren marko bezala ezarri ordez, zeinetan Euskal Herri Langile-Proletalgoak bere klase independentzia emantzipazio sozialistarako beharrezkoa duen, «unibertsalean ezarritako patu batua» bezala ezartzen dela dirudielarik.

5.- Nafarroako Erresuma euskal gizarteak lortutako barne garapenaren erakusle nagusitzat jotzea, historiaren faltsutzea ez ezik, gizarte aurre-kapitalista, feudal eta zapaltzaile bat utopia atzerakoi nazionalista bat da, eta Nafarroa Osoaren berreraikitzea Errekonkistaren mailako planteamendu epiko bat. Nafarroako Erresumak «nazio identitate» bat zeukala baieztatzea faltsua da, kapitalismoarekin bakarrik sortzen baita nazioaren izaera modernoa. Are okerrago, «kolonialismoa», Euskal Herria ezaugarritzeko nazionalismoak erabilitako errekurtso ideologikoa, Nafarroako Erreinuaren konkistatik hona ezartzen da, baieztaezina den oker teoriko oso larrian eroriz. «Jatorrizko euskal askatasun» bat izatekotan, dudatan jartzen dugun zerbait delarik, Nafarroako Erreinuaren aurretiko garapen maila batean izango zitekeen, zeinetan nekazari liskartiak urkatuak ziren…

6.- «Nazio eta klase kontzientziaren» errekurtsoa, indar batzearen bektore gisara, Euskal Herri Langile-Proletalgoaren errealitatea ukatzen du, non nazio identitate ezberdinak agertzen diren. Azken honi buruz Herri Gorrik bere iritzia askotan helarazi du. Halere, ekimen honetan marxismoa eta nazionalismoa uztartu zituen V. Asanblada historikoa baino aurrekoagoko analisi elementuak agertzen dira, eta abertzaletasun iraultzailetik urrun dauden erdi-arokotasun epiko baterako atzera pausoa ematen da.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s