HERRI GORRI-k MARTXOAK 8aren AURREAN

hg1 copiaMugimendu komunistak emakumearen auziaren alde borrokatzen du, matxismoaren aurka, bereizkeriaren aurka eta patriarkatuaren zapalkuntza adierazpen guztien aurka, abiapuntua, emakumea, langile-klase ikuspegi batetik ezarriz. Agerian da emakumearen askapenarako urratsak izanen diren erreformetan sakontzea beharrezkoa dela, baina mugimendu komunistak nabarmentzen du, emakumearen zinezko burujabetza, soilik, kapitalismoa eta patriarkatuaren mugak gainditu eta sozialismoaren eraikuntza burutzean izanen dela.
Emakumearen askapen borroka langile guztion arteko batasunean gauzatu daiteke bakarrik, atzerakoia izanik emakume langileak banandu eta bereizten dituen joera feminista oro, esplotatu eta zapaldutako klase bereko emakume eta gizonak euren artean aurka jarriz.
Mugimendu komunistak edozein motatako zapalkuntzen aurka borrokatzen du, sexua dela, joera edo identitate sexual, nazio, arraza edo fedea dela, beti ere, langile-klasearen batasuna oinarritzat hartuz. Feminismoa, klase borrokarako eremua da eta joera ezberdinen arteko talkarakoa, non feminismo burges eta burges-txikia hegemonikoak diren. Ez dago “emakumerik” “gizonaren” aurka, baizik eta kapitalismoa eta patriarkatua. Horrek emakume burgesari pribilegio eta klase zapaltzailearen baldintzak bermatzen dizkio eta, halaber, emakume langilearen gaineko zapalkuntza zein esplotazioa ahalbidetzen du. Emakume langilearen burujabetza, soilik, langile-klase bezala izanen da eta ez “emakumea orokorrean” hartuta.
Kapitalismoaren barnean ez dute emakume langileak askatzerik, nahiz eta erreformismo burges-txikiak hori ikusarazi nahi duen. Azpimarratzen dugu, berdintasunaren aldeko borroka, eta emakumeendako oinarrizko eskubideen aldarrikapena komunisten programaren parte direla, baina helburua sozialismoa da, non kapitalismoa eta patriarkatua historiak gaindituko dituen.
Ez da emakumeen askatasunerako aurrekuntzarik, enpresari zapaltzaile gehiago izatea, zuzendari gehio edota politikariak, boterean dagoen blokearen politikak betetzen dituztenak, emakume langileak esplotatuak eta zapaldutak dauden bitartean. Sozialismoan besterik ez, emakumeak, langilea izateko baldintzak eta amatasun eskubidea izanen ditu; sozialismoak baino ez, gaindituko du soldata tartea; sozialismoan bakar-bakarrik berdintasuna eta askatasuna gauzatuko dira benetan.
Rosa Luxemburgo, Kollontai, Dolores Ibárruri, Armand edo Zetkin bezalako komunistek, ezer gutxi ordezkaturik sentituko liratezke emakumearen askatasuna, langileriaren askatasunaren barruan kokatzen ez duen feminismo batekin eta kapitalismoaren atzaparretatik aldendu eta sozialismoa xede ez badu.
Aurtengo Martxoak 8a, mugimendu komunistarentzat inflexio-puntu bat izan behar da emakumeen askatasunerako borrokaren aldetik eta marxismo-leninismoa, langileri osoaren batasunerako tresna zein lokarria kapitalismoa eta patriarkatua suntsitzeko bidean.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close