BERPIZTU DOKUMENTUA (EUSKERAZ)

hg1-copiaBERPIZTU

Iazko 2017. urteko erdialdetik aurrera, HERRI GORRIn, ondorioztatu genuen Euskal Herrian erreferentzialitate politiko baten berreraikitzea, eta horrekin batera, talde komunista zein atxikirik gabeko komunisten arteko beharrezko elkargunea, programa politiko baten inguruan mahaigaineratu behar zela. Programa politiko horrek, Euskal Herriko langileriaren aurrean birkokatu behar gintuela, BERE alternatiba, BERE erreferente eta BERE antolakuntza politiko zein ideologikoa bezala.
HERRI GORRIk argi utzi du betidanik bere helburu nagusia antolakunde gisa desargertzea dela, bai bat-egite batek ekarritako antolakuntza areagotze baten ondorioz edo-egokiena litzatekeena- Euskal Herriko Partidu Komunistaren barne, eta orokorrean, Mugimendu Komunistaren etorrera bezala.
Batzuetan akatsekin bestetan asmatuz, baina uste dugu, gutxienez zintzoak izan garela. Badakite gurekin bildu eta eztabaidatu duten talde zein antolakunde guztiek, gure asmoa hori izan baita beti, onartzen baitugu gure siglen behin-behinekotasuna.

Gure antolakundearen barnean dokumentu politiko bat eztabaidatu eta adostu dugu: BERPIZTU dokumentua. Horrekin Euskal Herrian politikoki kokatzen gara, eta bide batez, beste antolakundeekin, Euskal Herrikoak ala ez, eztabaidarako lan dokumentu erabilgarria izan dadila nahi dugu. Eztabaida zein bateratze prozesu bat bultzatzea dugu xede, Euskal Herrian erreferente marxista-leninista bat berreraikitzearen baitan eta Euskal Herriko Partidu Komunistaren bidean aurrera egiteko.
Argi dugu halaber, edozein eztabaida izanda ere, horrek ez duela galaraziko 2018. urtean zehar HERRI GORRIren aurrerapausoa, bai politikoki, bai antolakuntza mailan eta bai esku-hartze mailan, uste baitugu, egin dezakegun edozein aurrerapenak etorkizuneko Partiduaren inbertsioan izango dela.

BERPIZTU dokumentua, aurretik idatzi eta argitaratutako hainbat kokapen eta posizioen sintesia da, formatu ordenatu eta koherente batean, hobetua izan daitekeela jakinda, eta batez ere, Euskal Herrian klase politika burujabea gauzatzeko oinarri bat dena, menpekotasun teoriko, politiko eta ideologikoekin hautsiz.
Abertzaleak edo ez, euskal langileriaren emakumeek eta gizonek, esplotazio bera pairatzen dugu, zapalkuntza anitzak eta menderatzea, eta hauek dira gure helburuen batasuna zehazten dutenak. Laburbilduz, sozialismoa da alternatiba bakarra bizitza askatasunean, berdintasunean eta duintasunean burutzeko, klase zapaltzaileek inposatu nahi diguten basakeriaren aurrean.

¡EUSKAL HERRIKO PARTIDU KOMUNISTA ERAIKI DEZAGUN!
¡LANGILERIAREN BURUJABETZARANTZ!
¡EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTAREN ALDE!

BERPIZTU DOKUMENTUA

1-EUSKAL HERRIA, KLASE BORROKAREN ESPARRU NAZIONALA
Euskal Herria historio propio baten produktua da eta ekoizpen kapitalistaren garapen zehatz bat izan du, nazio bat bezala definitzen duena. Lana eta kapitalaren arteko kontraesana, nagusia eta determinantea da edozein gizarte kapitalistan, eta horrek, ezaugarri heterogeneo batzuk hartzen ditu Euskal Herrian, beste nazio edo estatuekin aldararatuz.
Klase egitura bera, bere frakzio eta multzoekin, existitzen diren indar korrelazioak, nazio kontzientzia zein nortasun forma ezberdinak eta Euskal Herriko errealitate instituzionala, bi marko estataletan integratuta dagoena, guztia, klase borrokaren formaren garapena osatzen du, eta ondorioz, nola berreraiki behar den alternatiba sozialista Euskal Herrian eta Euskal Errepublika Sozialistaren aldeko estrategia iraultzailea.
2-EUSKAL ERREPUBLIKA, HELBURU IRAULTZAILEA
Euskal Errepublika Sozialista da, Euskal Herriko eremuan herri boterea instituzionalki antolatzen duen erregimen politikoa, euskal herriko langileriak subjektu politiko hegemonikoaren izaera aitortu ondotik, sozialismoaren aldeko eraldaketa politiko, ekonomiko eta ideologiko bat bultzatzeko.
Euskal Errepublika sozialista da, langile klaseak, klase herrikoiekin aliantzan, sozialismoa eraikitzeko subiranotasunez definitzen duen antolakuntza instituzionala eta beste nazio/estatuekin izango dituen harremanak ere, beti, langile klasearen autodeterminazio printzipioa oinarritzat hartuta.
3-SOZIALISMOA, ALTERNATIBA BAKARRA
Sozialismoa baino. Ez dago beste alternatibarik kapitalismoren eta patriarkatuaren aurrean. Soilik sozialismoan gaindi daitezke zapalkuntza guztiak. Bakarrik erregimen sozialista batekin, demokraziak herri boterearen benetako izaera bere gain hartuko du, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko neurriak ahalbidetuz. Soilik sozialismoak lortu dezake sistema ekonomio bat langabezirik gabe, prekarietaterik gabe, non ekoizpen indarren garapena zentzuz planifikatu daitekeen, oreka ekologikoa mantentzeko eta aberastasunaren banaketa justu bat egiteko. Sozialismoarekin bakarrik berma daitezke oinarrizko eskubide sozialak; lanpostu duin bat, etxebizitza, hezkuntza, osasun publikoa, unibertsalak eta kalitatezkoak.
4-ERREFERENTE KOMUNISTARIK GABE SOZIALISMOA EZIN DA ALTERNATIBARIK IZAN
Langileriak kontzientzia hartu beharra du soilik sozialismoa dela alternatiba askatzaile bakarra; langileriak, sozialismoaren barnean aitortu behar du bere burua subjektu politiko eta ideologikoa bezala. Hori lortu gabe, ezin da indarren arteko korrelazioak eraldatu eta ezin da eraldaketa sozial bat bultzatu, kapitalismoaren eta patriarkatuaren marko esplotatzaile, zapaltzaile eta menperatzailea gainditu dezakeena.
Mugimendu komunistak marxismo-leninismoaren bidez garatzen du masekin harreman dialektiko bat, testuinguru eta egoera zehatz bakoitzerako teoria eta praxi egoki baten bitartez. Harreman hori, lana eta kapitalaren arteko kontraesana azaleratzen den eremu ezberdinetan esku hartzen garatzen da, borroka ezberdinak batasun eta koherentzia batekin hornitzen eta langileria antolakuntza mailan, ideologikoki eta politikoki garatzen .
Aldi berean, mugimendu komunistak antolakuntza mailan zein politikoki indartzen da, masa frontean esku hartzen eta bere ildo politikoa aplikatzen, langileriaren artean adostasun eta zilegitasun maila handiena eskuratuz, komunisten borrokaren memoria historikoa kritikoki berreraikiz, bere arrakasta eta akatsekin.
5- MUGIMENDU KOMUNISTA BERRERAIKITZEA, LEHENTASUNEZKO ZEREGINA
HERRI GORRI erakunde gisa eratu zenetik, arrakasta gehiago edo gutxiagorekin, Euskal Herriko antolakunde komunisten arteko elkargune prozesu bat bultzatzen saiatu da, beti ere, zintzotasunez eta gardentasunez.
Bai, badakigu Mugimendu Komunista ahula dela, zatikatuta dagoela, sektarismoan murgilduta eta ultraezkerkeriak jota. Euskal Herrian, era berean, nazionalismoaren arazoa dugu, langileriaren zatiketa sustatzen eta bultzatzen duena, sozialismoa, interklasismoaren, “Klaseko kontzientzia nazionalen” eta baldintzarik gabeko independentziaren gaixotasunekin kutxatuz.
Baina mugimendu komunistaren arazo nagusia ildo politiko koherente baten falta da, programa batean barnebildutako helburu eta planteamenduen gabezia, non masak identifikatuak sentitu daitezkeen, eta bide batez, bere zehaztapen eta kudeaketaren inguruan, talde komunista ezberdinen arteko elkargunea ahalbidetuko den, mugimendu iraultzailea berreraikitzeko borondatea erabatekoa izanik eta Euskal Herriko Partidu Komunistaren eraikuntzaren norabidean.
6-78ko ERREGIMENA TESTUINGURU ETA KOIUNTURA BEZALA
78ko erregimenak, estatu espainiarra kapitalismoaren eta inperialismoaren logikaren menpe jartzen dituen egitura politiko, ekonomiko, ideologiko eta instituzionala osatzen du. “Erregimen faxista” gisa definitzeak ez zaigu zuzena iruditzen ez analitikoki ez kontzeptualki, nahiz eta erregimen faxistarekin jarraitasun haria izan, demokrazia burges formal bat ekarriko zuen erreforma bat garatu baitzen. Zalantzarik gabe, horrek ez du esan nahi neurri faxistak bete ez direnik, esate baterako, estatu terrorismoa, “gerra zikina”, lege autoritarioak, edota, oinarrizko eskubide eta askatasunen murrizketak.
Erregimen politikoak klase borrokaren produktu dira, dauden indarren arteko korrelazioak eta aparatu errepresibo eta ideologikoen jokaeraren konbinazioa, kapitalismoaren erreprodukziorako ezinbestekoak diren baldintza sozialak ezartzen dituenak. Aitortu arren frankismoaren erreformatik sortutako demokrazia formala, jatorrian mugatutako demokrazia bat zela, hasteko, estatu buru monarkikoa inposatu baitzen, egia da, adostasun zabala eta indar politiko zein sozialen arteko bloke historiko baten sistema egonkortzea lortu zuela.
2008. urteko pilaketa ereduaren krisiak, fase bat ireki zuen, non boterearen blokeak, kapitalak tradizionalki krisialdien ondotik irabazien tasak berreskuratzeko erabilitako mekanismoak martxan jarri dituen: lan indarra zein kapitalaren balioa gutxitu, esplotazioa handitu, kapitalen kontzentrazioa eta zentralizazioa, eta langabeziaren erabilera soldatak ez igotzeko. Eskubide sozial eta lan eskubideen murrizketak, enpleguaren prekarizazio progresiboak, osasunean zein hezkuntzan egindako murrizketak…klase borroka areagotu zuen, eta horren aurrean 78ko Erregimena politikoki blindatu zen, errepresibo eta ideologikoki, ezaugarri autoritarioak hartuz adierazpen askatasunaren aurkako legeekin, manifestazioen aurrean eta sistemaren edozein oposizioaren aurrean, beldurra baliabide politiko gisa ezarriz. Era berean, ideologia nagusiak indibidualismoa inposatu du, atomizazioa eta banaketa bultzatu ditu, elkartasun sozialaren oinarrizko mekanismoak hautsiz, boterea finkatzeko estrategia gisa.
Pobrezia erlatibo eta absolutuaren areagotzea gizarte mailan, langabezia maila altuak, ezberdintasun sozialen areagotzea, krisialdi testuinguru batean, non langile klasearen txirotzeak proportzionalki oligarkiaren aberastasunaren kontrakoa zen, klase kontraesan handiak sortu zituen eta ondorioz mobilizazio kuantitatiboki eta kualitatiboki esanguratsuak. Baina 78ko Erregimena egoera kudeatu eta egonkortzeko gauza izan zen, aurrean eraldaketa sozialaren aldeko estrategiarik gabe eta haustura demokratikoaren aldeko alternatiba politiko, ekonomiko eta ideologikorik azaltzeko gaitasunarik gabe zeukalarik. 2014. urtea aipatu dezakegu non mobilizazio popularrek beheraldi bat izan zuten, garaipen esanguratsuen faltak eraginda, soilik partzialak, eta batez ere, gizartearen ondoeza instituzionalismorantz eta sozialdemokraziarantz bideratu zelako.
Hego Euskal Herria-ren kasuan, krisiak eta ondorengo kapitalaren erasoaldiak ez zuten izan Espainiar estatuko gainerako lekuetan bezalako efektu bera. Langabezia handitu zen, pobrezia erlatiboa eta absolutua, prekarizazioa eta mota ezberdinetako murrizketak, baina maila txikiago batean, eta horren ondorioz, EAJ-ren gestioak zilegitasun gehigarri bat jaso zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan, 78ko Erregimenaren funtzioak aparatu politiko-instituzional moduan betetzen. Euskal Herriako langileriaren borrokak eta haren gaitasunak kapitalaren aurrean aldeko indar korrelazioak mantentzeko, kapitalak langile klasearen aurkako programa guztia ez betearazteko balio izan dute. Borrokaren oroitzapen hori, erresistentzia eta langile borroka, ezin dira galdu, eta ezta ere nazionalismo erreakzionarioari kontzientzia kolektibotik ezabatzen uztea. Antolakuntza eta borroka dira zapaltzaileen eta zapalduen arteko indar korrelazioak zehazten dituztenak.

7- MARKO NAZIONALA ETA NOLA PLANTEATZEN DUGUN ESKU-HARTZE EREMUA

HERRI GORRIn aspaldi deuseztatu genuen “Klase borrokaren marko autonomoa”-ren kontzeptua Euskal Herriko errealitate nazionala zehazteko. Klase borrokarako marko bat da, nazionala da, baina zalantzarik gabe ez autonomoa, inondik inora. Bestalde ez dugu bat egiten ere ez, Euskal Herria kolonia bat bezala identifikatzearekin, errealitatetik erabat aldenduta dagoena.
Argitzeko asmoarekin, gure ildo politikoaren hainbat premisa aurkeztuko ditugu:

a) Euskal Herriko marko nazionala, bi marko estatalen (espainarra eta frantsesa) barruan kokatuta dago eta horrek baldintzatzen du dinamika politikoa, ekonomikoa, ideologikoa eta instituzionala, eta halaber, Euskal Herria klase borrokarako marko nazionalaren karakterizazioa.

b) Gaur egungo testuinguruan, uste dugu, Iparraldek era Hegoaldek errealitate politiko eta sozial diferentziatuak dituztela, sozialismoa eta burujabetzaren bidean politika komun eta eraginkor bat proposatzeko. Egungo egoeran, Estatu espainarraren barruan (Hegoalden) kokaturiko Euskal marko nazionalaren baitan dugu esku-hartze politikorako eremua.

c) Ondorioz, Euskal Errepublika Sozialistaren helburua, Hegoaldeko lurralde eremuan ezarrita, nahitaez suposatzen du, 78ko Erregimena onartzea Hegoaldeko langileria zapaltzen duen botere kapitalista eta patriarkalaren egitura bezala.

d) 78ko Erregimena indarrean dago Hegoalden, non bere erakunde eta instituzioak bere legedi konstituzionalaren barruan dauden eta kapitalismoaren sistema erreproduzitzen duten, Europar Batasuna eta NATO-ren marko inperialistaren barnean.

e) Nazionalismo iraultzailearen aurrean eta horren desbideratze marxista ezberdinen aurrean, marko estatala definitzen dugu 78ko Erregimenaren aurrean beharrezko esku-hartze politikorako eremua bezala, Estatu espainarrean edozein aurrerakuntza demokratikoa eta alternatiba sozialistaren berreraikitzeak, ondorio onuragarriak ekarriko baititu Euskal Herriko dinamika iraultzailearentzat, eta aldi berean, Euskal Herrian emango den edozein aurrerakuntzak, Estatu espainar mailan klase posizioen aurrerakuntza eragingo du.

f) Espainiar nazionalismo atzerakoiaren aurrean eta horren desbideratze marxista ezberdinen aurrean, euskal prozesu iraultzailea burujabea ulertzen dugu eta autodeterminaziorako oinarria negoziaezina. Etorkizuneko Euskal Herriko Partidu Komunistak, soilik bere ildo politikoa modu burujabe batean garatzeko zilegi ikusten dugu, bere aliantza politika eta estatu mailako edozein koordinazio, berdintasuna eta aldebikotasunaean oinarriturik. Zentzu horretan, azpimarragarria Kataluniako PSUC-ren adibide historikoa; bere egitura funtzional burujabeak Komintern-aren baitan bere ordezkaritza propioa ahalbidetu zuen.

8- BI MARKO ESKU-HARTZERAKO ETA HELBURU BAKARRA: ERREPUBLIKA SOZIALISTA

Euskal Errepublika Sozialista euskal langileriaren helburu iraultzailea, bi bidetik lortu daiteke eta, gure ustez, kontrajarriak ez direnak. Izan ere, dialektikoki indartzen dira.

Euskal Herrian prozesu subiranista bat gauza daiteke, non euskal langileria, subjektu politiko nagusia eta buru bezala, indar politiko eta sozialen arteko bloke bat artikulatzen duen, haustura demokratiko baten inguruan eta eraldaketa sozialaren aldeko programa batekin.

Estatu espainarraren markoan, 78-ko Erregimenaren hondamenak, prozesu konstituziogile bat ekar dezake, non haustura demokratikoak eta eraldaketa sozialaren aldeko programa batek, onartuko duen modu garbi eta demokratiko batean, Estatu espainarraren marko nazional ezberdinen eskubidea, autodeterminaziorakoa eta estatu-mailako batasun prozesu baten aldekoa, Estatu sozialista konfederatu baten barnean hain zuzen.

Bai batean eta bai bestean, Euskal Herriko Mugimendu Komunistak bere antolakuntza-mailako berreraikitze prozesu propioa du eta dauden indar korrelazioen arteko eraldaketa bat bultzatzeko prozesua, nazionalismo ezberdinen arteko borrokan, sozialismoaren eraikuntzan langileriaren batasuna eta independentzia finkatuz eta Euskal Herriko Partidu Komunistaren zentralizazio osoa onartuz.

78-ko Erregimena da egitura politiko, ekonomiko eta ideologikoa, Euskal Herriko langileria eta herri-sektoreak sozialismoaren baitan burujabetzea galarazten duena, hain zuzen Euskal Errepublika Sozialista gisa.

Horregatik, HERRI GORRIk euskal marko naziolean eta marko estatalean artikulatzeko beharra adierazten du, esku-hartze politiko, ideologiko eta antolakuntza-mailarako esparruak bezala, Euskal Herriko Mugimendu Komunistaren burujabetza babesten, baina Estatu espainarreko beste antolakunde komunistekin bateratasuna eta batasunerako esparruak bilatzen, aliantza politika sendo baten bitartez.

9- INDEPENDENTISMOA ESTRATEGIA BAT DA, EZ BALDINTZARIK GABEKO PRINTZIPIO BAT
Sozialismoaren aldeko borroka da independentzia bermatzen duena eta ez alderantziz. Kataluniako prozesu soberanistak, gordintasun osoz erakutsi du 78ko Erregimenaren eta Europar Batasunaren markoen barruan ezinezkoa dela baldintza eta berme demokratikoekin autodeterminazio prozesuak aurrera eramatea, eta are gutxiago independentzia nazionalak, non independentzia aitortua izango den. Jada ez da independentziak zertarako edo nori mesede egiten dion, nork zuzentzen duen, ezta langileria klase bezala eta ez nazionalismoaren alde bateko edo besteko “subjektu nazional” bezala azaltzen den zalantzan jartzea; irteerarik gabeko bidea dela egiaztatzea baizik.
Kataluniako prozesu soberanistarekin azaltzen genituen arriskuak, eta era argi batean kokatzera eragozten zizkiguten zalantzak, nahiz eta autodeterminaziorako eskubidea eta urriak 1eko erreferenduma babestu, errealitatera hurbildu dira. Europar Batasunak estatu berriak zilegitasunez eta legalitatez bete ahal zitueneko mitoak, 78ko Erregimena ontzat hartuz ere, erori egin da. Estatu berriak inperialismoarekin, Europar Batasunarekin eta nazioartearekin konpromiso politiko eta ekonomikoak onartu arren, honek gatazka nazional berrien irekiera ekarriko luke.
“Independentzia eta Sozialismoa” leloari, orain arte praktikan beti Independentziari lehentasuna eman zaio, nahiz eta errealitateak esan lehentasuna sozialismoak zuela.
Testuinguru honen barruan, independentzia bakarrik bideragarria izan daiteke inperialismoarekin eta marko nazionalaren barruan kapitalismoa eta inperialismoa babesten, kudeatzen eta ordezkatzen duten sektoreekin haustura iraultzaile baten bitartez. Hau da, independentziak bakarrik autodeterminazio sozialista baten forma hartu dezake, non indar korrelazioak aldez aurretik guztiz eraldatu diren.
Bestetik, oso garrantzitsua da zehaztea hego Euskal Herriko bezalako marko nazionalak, sozialismoaren eraikuntzaren aldeko indar korrelazioak izanda ere, ekonomikoki jasangarria izango den.

10- PROGRAMA POLITIKORAKO BALDINTZAK
Orain gauden egoeran, eraldaketa politikorako edozein proposamen, bai Euskal Herrian bai espainiar estatuan, erregimen post-frankista aurez aurrez dauka. Horregatik:
a) Euskal Herrian ez dago, ezta gainontzeko estatu espainolari dagokionez, haustura demokratikoko prozesuan aurrerapen bat ekarriko duen ezta klase borrokaren dinamikan iraultzailea izan daitekeen subiranotasun prozesu bat martxan ezta baldintza politikorik. Euskal Herrian, langile klasea, kontzientzia abertzalea izanda ala ez, 78ko Erregimenaren eskutiko zapalkuntza beraren objektu da.
b) Horregatik, proposamen programatiko hauen aurkari zuzena 78ko erregimena da eta bere aparailu politiko, ideologiko eta errepresiboak Euskal Herrian, baina baita nahitaez estatu espainolean ere.
c) Mugimendu Komunistaren berreraiketa eta sozialdemokraziaren ezkerrean egongo den eremu ideologiko baten formakuntza, edonolako aldaerak direla ere, dialektikoki indartzen diren bi prozesu dira.
d) Planteatzen dugun programa, logikoki ez da deritzogun “programa maximoa”, horrentzat ez baitago baldintzarik. Honek haustura demokratikorako eta Espainiar estatuko eta Euskal Herriko markoetan bloke iraultzaile baten finkapena ekarriko du. Programa honek ez du hauteskunde izaera hartzen, eta ez dugu bloke sozial eta politiko honen eraketa aukera elektorala bezala planteatzen. Eremu instituzionalak klase borrokarako frontean bihurtu daiteke, baina ez momentu honetan.

11- PROPOSAMEN PROGRAMATIKOAK
1. ERATZE PROZESU ERREPUBLIKANO ETA KONFEDERALA.
Espainiar estatuarekin haustura demokratiko baten beharra dagoela baieztatzeak, prozesu eratzaile baten bitartez erregimen demokratiko herrikoi berri bati forma ematea dakar, nahitaez errepublikanoa eta konfederala izango dena.
Errepublikanoa, monarkia, biziraupen antidemokratiko kapitalista izateaz aparte, espainiar estatuan faxismoaren eta 78ko erregimenaren arteko jarraipena irudikatzen duelako, sekula ez demokratikoki berretsia izan dena.
Konfederala, erregimen errepublikano eta demokratiko berriak, osatzen duten nazio historikoen subiranotasuna aitortzen duelako eta euren erabakia izango delako eratze prozesuari emango dioten subiranotasun maila erabakitzea eta autodeterminazio eskubidea era konstituzionalean aitortua izango da. Estatu espainolaren batasuna, osatzen duten nazio ezberdinen elkartzeko askatasunean emango da.

2. HERRI BOTEREA, ERREPUBLIKA KONFEDERALAREN OINARRI LEGALA ETA LEGITIMOA.
Herri Errepublika Konfederalak eratze prozesu bati aurre egiten dio, herri boterean oinarrituko den demokrazia bat ezartzeko eta eraldatze sozialista lortzeko beharrezkoak diren baliabide politiko, ekonomiko eta ideologikoak garatzeko helburuekin, non langile klaseak eta herri sektore progresistek euren bizi baldintzak, banakako zein kolektiboko ongizatea eta oinarrizko askatasunak hobetuko dituzten. Aldi berean, oligarkia esplotatzaile eta zapaltzaile post-frankistari bere botere politiko eta ekonomikoa kenduko zaio, horrela gainontzeko jendarteak dituen eskubide eta betebehar berdinak izanik.
Herri boterea hauteskunde prozesu baten bitartez instituzionalizatuko da, zeinenak errepresentazioa delegazioarekin ordezkatuko duena eta botere berriko kargu guztiak ezeztatuak ahal izango dira.
Beharrezkoa da frankismoaren krimenak epaituko dituen tribunal berezi baten sorrera, eta memoria historikoaren berreskurapen bat garatzea maila guztietan, hezkuntza maila barne.
Sozialismoa ulertzeko, kudeatzeko eta garatzeko forma ezberdinak, herri botere alderdi-anitza baten bitartez bermatuak izango dira, eratze prozesuan parte hartu izan eta era berean legalitate errepublikano berria ontzat hartu duten antolakunde politikoz osatuta egongo dena. Eraikuntza sozialistaren etsaiak diren antolakundeak eta elkarteak, kontrairaultzaileak eta antidemokratikoak, jazartuak izango dira.
Herri errepublikak laikotasuna onartuko du estatu politika bezala, edozein motatako abantaila konfesionala deuseztatuz. Era berean, hezkuntza arloan eta baita ideologiko kulturalean, pentsamendu arrazionala, zientifikoa eta materialista bultzatuko du, obskurantismoa eta sineskeria erlijiosoa oldartuz.
78ko Erregimenaren errepresaliatu eta presoen amnistia, eratze prozesuaren parte izango da eta guztiz ezabatuko du preso politikoak izatera eraman zituen sorburua.
Botere eratzaile berriaren menpe egongo diren indar armatuen berrantolaketa, eta sistema militar baten sorkuntza. Indar armatuen nukleo profesionala eta herri milizia aldi berean izango dira eta herri boterearen defentsan gizartearen parte hartzerako eskubidea bermatuta egongo da. Honela, indar armatuaren baitan dauden sektore erreakzionario eta kontrairaultzaileen garbiketa prozesu bat finkatuko da.

3. GIZARTEAREN ESKUBIDE ETA ASKATASUN POLITIKO, IDEOLOGIKO ETA SOZIALAK.
Herri Errepublika Konfederalak bere zilegitasuna eta jendartearen adostasuna jasotzen du txirotasun erlatibo eta absolutua ezabatuz, langabezia eta lan-esplotazioa kenduz eta jendartearen giza eskubideak eskubide ukaezinak bezala bihurtuz, eta ez erretorika hutsean bihurtuz, kapitalismorekin eta demokrazia burgesekin gertatzen den bezala.
Subiranotasun politiko eta ekonomikorik gabe, hau da, inperialismoarekin eta kapitalismoaren logikarekin ez bada apurketa bat ematen, Herri Errepublikak ezin izango du langileriaren eta herri sektoreen emantzipazioaren helburuak garatu. 78ko Erregimenetik eratorria den botere blokea herri boterearengatik suntsitua izan behar da eta duen botere politiko, ekonomiko eta ideologikoa kendu behar zaio bere jendarte izaera onartu dezan, gainontzeko jendarteak dituen eskubide, betebehar eta askatasun berdinekin.
– Jendarte izaerak ekartzen dituen eskubideak:
1- Etxebizitza duina izateko eskubidea. Horretarako etxebizitza sozialak eratuko dira, lurzorua eta eraikinak eraikin enpresen, inbertsio fondoen eta sustatzaileen eskutik desjabetuz.
2- Lanerako eskubidea eta betebeharra, ongizate material eta pertsonala onartuko duten baldintzekin eta lanaldia murrizteko aukera egongo da garapen tekniko-zientifikoak sortutako produktibitatearen arabera. Desgaitasunen bat dutenen pertsonentzako lan integrazioa sustatuko da euren gaitasun pertsonalen arabera. Langabezia iraganeko oroitzapen bat izango da eta lana beharrezko sozializazio prozesua.
3- Gizon eta emakumeen arteko soldata berdintasunaren printzipioa baieztatzen duen neurri legislatiboak.
4- Lan-bizitza, familia-bizitza eta aisialdia bateratzeko aukera izateko legislazioa, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lehenetsiz eta emakumeak, bere garapen profesionalari uko egin gabe, amatasun eskubidea askatasun osoz jarduteko beharrezkoak diren baldintzen ezarpena.
5- Erretiro adina 60 urtera murriztu eta lan-bizitzaren antzeko erosketa maila eta ongizate materiala bermatuko duen pentsio sistema baten ezarpena.
6- Dohaineko, kalitatezko eta publikoa izango den hezkuntza eskubidea. Hezkuntza pribatua zein kontzertatua deuseztatuko da eta Estatuko nazio ezberdinei askatasuna emango zaie, oinarrizko plan estatal baten barruan, euren hezkuntza sistema propioa antolatzeko.
7- Dohaineko osasuna, kalitatezkoa eta publikoa izateko eskubidea, osasun pribatua deuseztatuz eta arreta medikoa eta medikamentuak oinarrizko eskubide gisa bihurtuz.
8- Oinarrizko eskubidea ur, elektrizitate eta gas zerbitzuetara hauek guztiz bermatuz.

4. SISTEMA EKONOMIKOAREN ERALDAKETA HERRI BOTEREAREN MESEDEETARA
Europar Batasunaren markoaren barruan ez dago sistema demokratikoa garatzerik pobreziarik, eta langabeziarik gabe eta oinarrizko eskubideak ez dira bermatuta egongo. Argi daukagu sozialismoa eskuratzeak prozesu historikoa dela, klase borrokaren fase berria, herri boterearen finkapena, non neurri sozialisten ezarpena, jabetzaren eraldaketa eta sistema ekonomikoaren kontrola herri boterearen eskutik, era kontraesankorrean egongo den kapitalismoarekin. Herri botereari eta planifikazio ekonomikoari dagokio sistema bideragarri eta subirano baten oinarriak ezartzea zeinena sozialismoaren lorpenera bideratuta egongo dena.
Herri boterearen subiranotasun politikoak sistema ekonomikoaren kontrol eta nazionalizazio neurrien programa bat martxan jarriz bakarrik gauzatu daiteke, 78ko Erregimenak banku sistemaren erreskatean onartutako zor ez legitimoari uko eginez. Kapitalen kontrol zorrotz bat ez badago, eta egonkortze ekonomiko programa baten barruan era planifikatuan sartzen ez badugu, Errepublika Demokratikoaren bideragarritasuna kaltetua izan daiteke.
1- Banku-sistemaren nazionalizazioa eta banku zentral subirano baten sorkuntza. Euroko markoaren berehalako irteera eta moneta nazional berri baten erabilera.
2- Sektore ekonomiko estrategikoen (energia, garraioak, armamentua…) eta enpresa handien nazionalizazioa, estatuko kapitala edo atzerritarra dutela ere.
3- Berrindustrializazio plan orokor bat aurrera eramango da inportazioen ordezkapen politika baten bitartez non subiranotasun energetikoak eta elikadura-subiranotasunak garrantzi estrategikoa jasoko duten. Balio erantsi handiko sektoreen indar produktiboen garapenean oinarrituta egongo den berrindustrializazioa izango da, langabeziari aurre egiteko eta Estatu osoan garapen ekonomiko eta soziala bateratzeko.
4- Sistema ekonomiko misto baten finkapena, bertan planifikazio ekonomikorako kontrol eta menderatze baldintza berriak onartuko dituzten sektore kapitalistak bertan integratuz. Jarduera ekonomikoko sektore berrien sorrera bultzatuko da langile klaseak kontrolatuko eta kudeatuko dituen enpresa kooperatibak sortuz. Merkatuak prezio minimo eta maximoekin kontrolatuta egongo da eta sortutako plusbalioaren gaineko kontrola egongo da.
5- Lanerako eskubidea eta betebeharra zein ekoizpen, berrikuntza, efizientzia eta jarduera ekonomikoaren arrazionalizazio mekanismoen ezarpena. Horretarako, mekanismo ekonomiko eta estra-ekonomikoetaz baliatuko gara. Asistentzialismoa gandituko dugu justizia sozialaren forma bezala.
6- Landa eremuak garatzeko plan orokorra, birpopulaketa eta nekazaritza ekoizpena bultzatuz, elikaduraren burujabetza bermatzeko beharrezkoak diren baldintzak ezarriz. Horretarako, lurraren desjabetzerako politiketara joko dugu eta landa eremuko langileriaren ekoizpen kooperatiba sistema bat sustatuko dugu.
7-Ekologikoki sostengarria den energia eskuratzeko, garapen eta ikerketa plan baten garapena aurrera eramango da, burujabetza energetikoa eta energia berriztagarrien hedapena lortzeko helburuarekin.
8- Atzerriarekin izango diren harreman ekonomiko eta komertzialak, burujabetza ekonomikoaren eta herri boterearen politikaren irizpide estrategikoen menpe egongo dira. Aldi berean, erakunde internazionalekin izango diren zilegizko finantza-konpromisoak, demokraziaren konpromisoen eta Herri Errepublikaren eskubide sozialen lehentasunaren menpe egongo dira.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close