BELDURTU NAHI GAITUZTE, GUREA DA GARAIPENA

DbaT1e8WAAAk_FIMaiatzak 1 honetan klase borrokaren garapena nabarmentzen duen egoera bat bizi dugu. Urteetako atzeraldien ondotik, kasik langile mugimenduaren borroka nagusien desagerpena klase borrokaren elementu nagusia bezala eta etsipena zein ezkortasunaren zabalpen induzitua gertatu direnean, aurten, ezinezkoa izan da Erregimen Franco-Borbonicoarentzat eta hauek ordezkatzen dituzten alderdientzat, langileriaren zati oso garrantzitsua direnen mobilizazio jendetsuak izkutatzea. Pentsiodunak borrokarako gertu daude. Langile hauek urteetan zehar aberastasun soziala sortu dutenek (prozesu batean non orokorrean burgesiaren alde eta bereziki kapital handiaren aldeko banaketa areagotu den) euren ahotsa entzunarazi dute. Langile hauen belaunaldia 60. hamarkadaren hasieratik 80. hamarkadaren hasiera arte, lehendabizi Espainia frankistaren, eta ondotik, 78ko Erregimenaren protagonista ukaezinak bilakatutakoa da. Aldaketaren iruzurraren aurkako erresistentzia soziala eta politikoa. Berriz ere kalera irten dira eta arreta eskatzen dute. Kontzentrazio guztietan errepikatzen duten moduan, pentsio publikoen alde egiten dute, Europar Batasunak kendu nahi dizkienak. Baina baita ere bere lanarekin sortutako aberastasunaren zati bat zeharkako soldatan deribatuta dagoena, pentsioez gain, osasun zerbitzu unibertsala, hezkuntza publikoa eta kalitatezkoa, eta lan mundutik etengabean baztertutako langileentzako atentzio duina barnebiltzen duena. Protesta honek babes izaera izanik (momentuz ezin da beste motatakoa izan), hala ere, zeinu bat dakar, bere bidea jarraituko duena, langile gazteen belaunaldiei mobilizazioetara gehitzeko deialdia egitearena eta lege-dekretuaren deuseztapenaren aldarrira batu daitezen deialdiarena hain zuzen. Lege-dekretu horrek, elkarbizitzaren arauak eta lanaren errentaren banaketa zein ekoizpen harremanak hausten ditu, hainbeste odol, izerdi eta malkoen artean lortu zirenak. Soldaten jeitsierak, segurtasun eza lanean, ordutegien gehitzea eta langabezi kopuru gutxiezina, belaunaldi berriek zatiketaren ondorioz ordaindu behar duten patuaren zati adierazgarri bat dira. Beterano hauek “krisialdiaren” jukutria ez dute irentsi, banka espainiar eta internazionalak sortutakoa eta ukiezina den Espainiar Konstituzioan, 135. artikuluaren sartzea ahalbidetu zuena, non estatuak zorraren ordainketa lehentasunezko betebeharra bezala onarzen zuen. Zorraren ordainketa langileen zergekin eta zeharkako soldataren lapurretarekin; osasunean, hezkuntzan, pentsioetan eta abar, guzti hau azken baten izeberraren punta besterik ez da, lanaren errentak xurgatzen jarraitzeko plan maltzur baten zati bat. “Espainiar Erresumaren” (izendapen ofiziala) enparantza eta karrikak betetzen ari dituzten gogo eta grina horiek, gobernu honekin amaitu beharreko sinesmena daukate. Laister ikusiko dugu nola “gobernuarekin akatzeko” adierazpenaren atzean, jomuga sakonago bat dagoela, zeren estatuaren instituzio guztien ustelkeria, monarkiatik hasita, izugarria da. Konstituzioaren defentsa sutsua egiten duten alderdiek bezala, langileriaren zapalkuntza eta txirotzea ziurtatzen duenak, errepresioaren goraldia eta kapitalismo internazionalaren interesen menpe dagoena. Hispaniar patriotismoaren bosgarren esentzia diren arren. Panderetaren patriotismoa, haientzat eta euren jabeentzat lapurtzen jarraitzeko lege eta dekretuak agintzen dituzten bitartean. Langile beterano hauek lorpen sozialak eta lan eskubideak lortu zituztenak dira, eta horrez gain, soldata igoera nabarmenak ere bai. Era berean, Francoren erregimen faxistari mozorroa aldatzera behartu zuten bere zereginarekin jarraitzeko asmoa zutenean. Bestetik, tamalgarria horren aurrean jarrera aktiboa zein pasiboa eduki zuten langile antolakundeek, egoera horri aurre egin ezean, zilegitasuna eman zioten eta gaur egungo egoera ahalbidetu dutenek.
Baina atzoko langile aktiboek, egun pentsiodunek, borrokan jarraitzen dute, eta zirraragarria da berriz entzutea eta gogoratzea, hainbat kasutan, urte horietako borroka latzak eta errepresio gordinaren ingurukoak, hispaniar faxismoaren pizti horren amaiera areagotu baitzuten. Edozein izaera eta jatorrietako euskal langileek, idei politiko ezberdinekin baina haien arteko errespetuan, greba laboral, sozial eta politikoetan bateratasun irmo eta garaitzaile bat lortzeko gai izan ziren. Euskal langileria frankismoaren erorketaren zartailu garrantzitsu bat izan zen. Egungo erregimenak, ez soilik PPren gobernuak, ez bada gutxieneko ongizate bat bermatzeko eta lanak sortutako aberastasunaren banaketa justu bat egiteko gauza, eta ez da izango defendatzen dituen politikekin, euskal langileria eta Espainiar Erresumaren gainontzeko herri eta nazionalitateen langileok izan beharko gara estatuaren gobernua eta administrazioa eskuratu beharko dugunok. Errepublika, autodeterminazioa eta amnistia. Europar Batasuna osatzen duten kapitalista konspiratzaileen klub ilun horretatik hanka egiten, bereak egitear dagoela (putre guztientzat ez dago adina harrapakinarik) eta NATOren egituren deusestatzearekin, gure atera guda arrotzak ekartzen dituztenak. Beldurtu nahi gaituzte, gurea da garaipena ordea. PENTSIODUNEK KONTAKIZUN ETA EKINTZEKIN ERAKUSTEN DIGUTE LANGILERIAK DENA GIDATU BEHAR DUELA.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s