MAIATZAK 1

Maiatzaren Lehena honetan, HERRI GORRI eta EUSKAL HERRIKO KOMUNISTEN BATASUNA antolakundeok, kapitalismo eta inperialismo zitalengandik zapalduta dagoen munduko proletargoari agur internazionalista eta iraultzaile bat luzatzen diogu. Bereziki, Euskal Herriko proletargoa agurtzen dugu, bai hegoaldekoa, non gure antolakundeak jaio eta esku-hartzen duten, bai iparraldeko zein Estatu Espainarreko klase bereko anai-arrebei, haiekin partekatzen baitugu, iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko borroka. Maiatzaren Lehena honen aldarria, kapitalismo globalaren krisialdi berri baten atarian kokatzen dugu, inperialismoaren tresna diren erakundeek aitortu duten moduan. Nazioarteko Diru Funtsak, Estatu Batuetako Erreserba Federalak eta Ingalaterrako Bankuak, orain dela hilabete batzuk iragarri dute merkatu finantzieroen egoera kezkagarria, non kanpoko zorra espekulaziorako mekanismo berria bilakatu den, eta honen hedapenak, ezinbestean eztanda eginen duen burbuila berri bat sortu du. Ez dakigu krisialdi hau 2008. urtekoarekin aldaratzerik dagoen, bere sakontasun zein iraupenean, baino zinez dakigu, kapitalismoaren alderdi oldarkor eta kriminalenek gidatutako egokitzapen ziklo berri bat ekarriko duela, murrizketa sozial eta laboralen oldarraldi berri bat gauzatuz, eskubide zein askatasun galera bat suposatuko dutenak, eta ondorioz, gure klasearen gaineko zapalkuntza areagotuz. Ezin ahaztu lurra arriskupean jartzen duen krisialdi ekologikoa, kapitalismoaren uztiapen basati eta zentzugabearen eraginez. Aldaketa klimatikoa, zuhaitzen gabezia, baliabide naturalen agorpena, kutsadura eta gaixotasunen ugaritzea, efektu ukaezin eta zuzenak dira eta biziraupenerako ondorio larriak sortzen dituztenak. Azken hamarkadak utzi digun irakaspen bat, kapitalismoak, nahiz eta egiturazko krisialdi baten aurrean egon, nor bere onera itzultzeko mekanismoak dituela da. Beste irakaspen bat izan da, ondoeza, sumina eta herri mobilizazioekin nahikoa ez dela eta sistemaren barnean urtzen direla, erreformismo edota muturreko abertzaletasunak eratutako formertan, langileriaren batasunean oinarritutako gidaritza politiko zein alternatiba sozial, politiko eta ekonomikoa ez dagoenean. Proletargoa, emakumeak eta gizonak, soldatapekoak, prekarioak, langabetuak, ikasleak, erretiratuak, pentsiodunak, etorkinak…osatzen dugu, hots, ez dugunok, izan ez dugunok eta izanen ez dugunok, sistema honetan biziraun nahi badugu, soldata baten truke gure lan-indarra saltzeko aukera baino. Aurtengo Maiatzaren Lehena honetan, emakume langilearen borroka eta mobilizazioaren eredua goraipatu behar da, borroka demokratiko, antikapitalista eta antipatriarkalaren buru izaten ari dena. Modu berean, gure pentsiodunen eta erretiratuen erreferentea, zein euren borroka eta konpromisoa, pentsioetan hobekuntza bat lortzea baino askoz ere harago doan. Horrenbeste emakume gazte mobilizatuta ikusteak eta adin nagusiko gizon eta emakumeak, askok iragan militantearekin eta konpromiso politikoan jantziak eta lehen lerrora itzuli behar izan direnak, guzti hori, klase bezela gorpuzten gaitu. Ez dugu ahaztu nahi “La Naval”-aren biziraupena bermatzeko dirauen borroka, euskal ekonomia produktiboaren deuseztapenaren estrategiaren azkenengo pasartea eta zerbitzuetan oinarritutako ekonomia eredu prekario baten jazarpena, lan zein soldata eskubideen murrizketarekin. Salatzen ditugu ere bai, Hegoaldeko egoera politiko, ekonomiko eta soziala zoragarritzat jotzen dituzten diskurtsoak, Estatu Espainarrarekin aldaratzen direnak, baino izkutatzen dutenak, lau herrialdeetako biztanleriaren % 20 bazterkeria sozialaren arriskupean dagoela, edota prekarietatea, non langileen %15 pobreziaren mugaren azpitik dagoen. Ez gaitezen azpijokuetan
erori, horrelakoak, 78ko Erregimenaren menpe dauden tokiko gobernuak legitimitatu besterik ez dute egiten eta. Maiatzaren Lehena honetan, HERRI GORRIk ETA EUSKAL HERRIKO KOMUNISTEN BATASUNAk, klase batasunaren berehalako beharra eta proletargoaren independentzia politikoa azpimarratzen ditugu, kapitalismoa eta patriarkatua politikoki, ekonomikoki eta sozialki gainditzeko ezinbesteko baldintzak bezela. Identitate nazionalak, genero edo sexualak, langileria bezela definitzen gaituzte, baina nazionalismoek zein erreformismo postmodernoek, klase moduan ukatzeko asmoarekin, loturarik gabeko eta partzialak diren borroketan zatitzera mugatzen gaituzte, zapalkuntza guztiak gaindituko dituen alternatiba sozialista ukatuz. Proletargoaren independentzia politikoa, mugimendu komunistak, lehentasunezkoa bezela ezarri beharko duena, esku-sartze burges eta burges-txikien aurrean, hauen helburuak kapitalismoa eta patriarkatua mantentzea eta errepikatzea diren heinean. HERRI GORRIk eta EUSKAL HERRIKO KOMUNISTEN BATASUNAk, langileriaren bizi balditzak hobetzen dituen edozein erreforma ontzat jotzen dugun arren, erreformismo abertzaleak eta ez abertzaleak irmoki salatzen ditugu, langileriaren sektore zabal batentzako lan prekarietatea, pobrezia erlatibo eta erabatekoa, eta bizi proiektuak eratzea ukatzen duten eredu ezegonkor eta ezjakinekin bizitzea sahiestezina dela onartzen dutelako. Lan duina, egonkorra eta kalitatezkoa exijitzen dugu; pentsio duinak, doako hezkuntza eta osasuna, hauek unibertsalak eta kalitatezkoak izan daitezen exijitzen dugu eta sistema kapitalista eta patriarkal honek ez badizkigu eskaintzen, proletargo bezela, beste sistema berri bat eraikitzeko beharrean gaude. Azkenik, HERRI GORRIk eta EUSKAL HERRIKO KOMUNISTEN BATASUNAk, gure konpromiso politiko eta antolatzailea berresten dugu, Euskal Herrian erreferentzialitate komunista bat berreraikitzen jarraitzeko, hau gabe, proletargoaren batasuna. eta klase mailako independentzia politikoa ezinezkoak baitira.

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s