MAIATZAREN LEHENA

1de mayoAurten, inoiz baino gehiago, ez da ohiko errituak errepikatzeko unea. Ezin da edukirik gabeko ospakizun hutsaletarako egun soil bat izan, dataren jatorriaren inguruko erreferentziak egiteko egun bat besterik ez. Ezta ere hurrengo hauteskunde jardunaldia amaitzean galduko den enegarren promesa egiteko unea. Osasun publikoaren funtzionamendu egokia bermatzeko, arlo ezberdinetan ezinbesteko zereginak egiten diharduten kidei eskerrik onenak emateko ordua da. Oraingoan, euren lepoa zein osasuna arriskatzen ari dutenak, bere lan eskubideen zati handi bati uko eginez, Pandemiari aurre egiteko eta hura akatzeko helburu nagusiarekin. Egoera, OSASUN PUBLIKOAK pairatutako murrizketek areagotua, oinarrizko eskubide baten kontura irabazizko negozio bat egitea erabaki dutenen partetik eragindakoak, hain zuzen. Modu berean, eskerrik onenak jo ta su lanean diharduten langilei, euren ekarpena funtsezkoa dena, egun ere bai, hala nola gizarte hezitzaile, zaintzaile eta, orokorrean, esku-hartze sozialaren sektorean diharduten langilei, zein etxe-langile, garbiketa langile, banatzaile, saltoki eta dendetako langilei eta abar luze bat, nagusiki, Pandemiarekin ala ez, bizirauteko lan egin beharra duen langile orori, baldintza prekarioetan eta bere osasuna arriskatzen oraingoan ere. Ez genuke inork ahantzi nahi…Polizia, Armada eta gainontzeko indar errepresiboak izan ezik, oinarrizko askatasunak urratzen eta proletalgoa sozialki disziplinatzen nahitaezko paper bat betetzen ari direnak. Itxialdia eta fumigazioak langileriaren oinarrizko eskubideen aurka izaten ari dira. Baina ez dira soilik osasun publikoaren murrizketak ezusteko epidemiaren ondorioak larriagotu dutenak. Baita ere zoritxarreko lan erreformak, langabeziarentzat eragindako ondorioekin, lan prekarietatea, eta funtsean, langileriaren txirotze prozesua areagotuz bankuen, multinazionalen eta fortuna handien mesedetan. Eskerrak emateko unea bai, baina baita ere azpitik datorren krisialdi ekonomikoaren erantzuleak antzemateko unea. Aurreko urteetako krisialdiaren jarraipen honetan, bere eragile zein gauzatzaile izan zirenek, kalkulatutako pobrezia eragin dute milioika langileen familientzat, ondorio tragikoak eraginez. Ordua da ere bai, abian jartzeko eta borrokaren batasunari iparra ezartzeko, langileriaren ezinbesteko behar horri, iraganeko esperientzietatik jaioa eta amildegira garamatzan klase xurgatzaile horrek mespretxatu eta barregarri utzi nahian dabilena. Pilota gure teilatuan dago: gure zaharren lorpen sozialak eta politikoak berreskuratzea, haien eta bere seme-alaben eskubideen alde borrokatu zuten aiton-amon horiek, eta jendarte berri baten aldeko aurrerapausua eman, non proletalgoak dagokion papera izan dezan bilakaera historikoaren protagonista ukaezin bezala.

MOBILIZAZIOA, ANTOLAKUNTZA ETA BORROKAN BATASUNA.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s