GURE KLASEAREN BURUJABETZARANTZ AURRERA EGIN. MAIATZAREN LEHENA.

Hainbat urte daramatzagu kapitalismoaren “krisi terminalaren” edota 78ko Erregimenaren eraikineko “arrakalen” inguruan entzuten. Esate horien helburua noizbait asmatzea bada, zalantzarik gabe lortuko dute, baina ez da izanen klase borrokaren bilakaera baztertzen, proletalgoaren antolaketa politikoa eta ortzi-mugan benetazko alternatiba erreal eta eraginkor bat eratzearen auzia ahantziz, sozialismoa baino ez dena, hain zuzen ere.

Maiatzaren Lehena, modu kontzienteagoan, eta, horregatik, politikoki zein ideologikoki, Proletariotza sistema hau gainditzeko ahalmena duen gizarte-indar gisa baieztatzeko egun bat izan beharko luke. Zer dute amankomunean erretiratu batek pentsio duinen alde borrokan, lan egiten zuen enpresak ixtean lan merkatutik kanpo geratutako langabetu “egitural” batek, alokairu bati aurre egitea eragozten dion lan bat baino etorkizun handiagorik ez duen neska gazte batek, “Lan-bizitza” bateratzeko azpienplegura behartuta dagoen emakume batek, hitzarmenean ezarritakoaren arabera kobratu arren, hilabete amaieran ozta-ozta ibiltzen den enplegatu batek, edota osasun arloko funtzionaria/o batek, eure lan egonkortasunak gain-esplotazioak neurtzen duena? Amankomunean dutena sistema kapitalista bat pairatzea da, non gutxiengo oligarkiko eta basati batek esplotatu, zapaldu eta menperatzen dituen euren botere politiko eta ekonomikoa jarkitzeko.

Oligarkia horrek, botere-bloke horrek, bere interesen gaineko benetako kontzientzia dauka, beren posizioa oso argia eta klase dominatzaile gisa zuzenean mesede egiten dien sistema kapitalista honi eusteko beharraz, alegia. Une honetan kapitalak banku- eta finantza-sektorean kontzentratzeko eta zentralizatzeko estrategian identifikatzen ditugun interesen kontzientzia horrek, diru publikoko 60.000 milioiekin salbatu dituztenak , eta gero, ez dute inongo larritasunik hartu 18.000 lanpostu desegiteko, zuzendarien soldatak, mozkinak eta prebendak modu tamalgarri eta inolako moralik gabe handitzen doazen bitartean.

Klase borroka gori-gori dago, oligarkia eta bloke bat boterean ditugularik, iraganean proletalgoak eta herri-sektoreek eskuratutako eskubide eta askatasunen aurkako oldarraldi bat garatzen, horiek suntsitu nahian, beren negozio esparruak eta bere inpunitatea areagotzeko.

Eskubide sozialen sistemaren defentsa, hots, soldata-eskubideak zein lan eskubideak nola kalitatezko osasun eta hezkuntza publikoak eta unibertsalak, generoen arteko berdintasun errealaren aldeko borroka, pentsio-sistema publiko baten defentsa irmoa eta kontzesiorik gabea, klaseko belaunaldien arteko elkartasunaren oinarri gisa. Modu berean, lan duina nortasunaren, egonkortasunaren eta bizitza-proiektuen garapenaren elementu gisa, askatasunen eta oinarrizko eskubideen sistema bat babesten duen benetako demokrazia bat, alegia, bizitzen ari garen autoritarismo honen aurrean…elementu politiko horien baitan proletariotza eta herri-sektoreek lubakia egin behar dute, hala edo nola defendatu, baita aurrerago joateko baldintza bezala ere.

Gure burua proletario moduan adieraztea, gure klase burujabetzarantz aurrera egitea da, boterean dabilen blokeari gure emantzipazio-programa ezartzeko eta garatzeko baldintzak sortzea besterik ez dena. Horrek, batasuna eta antolakuntza behar ditu, eta argi izatea badaudela alternatibak eredu basati, esplotatzaile eta zapaltzaile kapitalista eta heteropatriarkal honen aurrean.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s